2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ITURMENDI
Lan publikoaren eskaintza 2025erako
Behin betiko onetsi da Iturmendiko Udalaren plantilla organikoa 2025erako, eta ikusi dira dagokion administrazio-espedientean jasota dauden aurrekariak. Horiek horrela, eta bat etorrita ezarrita dagoenarekin Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1.g artikuluan, Iturmendiko Udaleko alkateak, 2025eko martxoaren 11ko 9 Ebazpenaren bidez, 2025erako lan publikoaren eskaintza onetsi du; hona hemen:
Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa, D mailakoa eta funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez beteko da.
Iturmendin, 2025eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.
Iragarkiaren kodea: L2504293