72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CADREITA

Deialdia, Udalaren Musika Eskolako irakasle lanpostu huts bat, zuzendaritza eginkizunak dituena, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko

Cadreitako Udaleko alkateak, 2025eko martxoaren 22an, jarraian ageri den ebazpena eman zuen, zeinaren bidez deialdi bat egiten baita, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko irakasle lanpostu bat, zuzendaritza eginkizunak dituena, Cadreitako Udalaren Musika Eskolan, lan-araubidean. Orobat, onetsi zituen hautapen-prozesuko oinarriak (eranskin gisa ageri dira) eta ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Deialdia eta oinarriak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko irakasle lanpostu huts bat, zuzendaritza eginkizunak dituena, Cadreitako Udalaren Musika Eskolan aritzeko (lanpostu huts hori 2025ean betetzea onetsi zen). Hona hemen:

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez hautatzea nork beteko duen Cadreitako Udalaren Musika Eskolako irakasle lanpostu bat, zuzendaritza eginkizunak dituena, plantillako langile gisa. Deialdian parte hartzeko, jarraian ageri diren baldintzak frogatu beharko dira.

Hautaketa honetan sortzen den onartuen zerrenda geroko aldi baterako kontratazioetarako erabiltzen ahalko da, ordezkapenak egin behar izanez gero, hautaketaren ondoko lau urteen barrenean.

1.2. Deialdiko lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko C mailari dagozkion oinarrizko ordainsariak izanen ditu, eta %50eko lanaldia.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat. Lanaldi erdiko araubidea izanen du urtean.

1.4. Izendatuak, ekimentsu eta erantzukizun erabatekoa izanik, deialdiaren mailari eta kategoriari eta eskatzen zaizkion ikasketekin bat heldu diren lan eta eginkizunak beteko ditu, bere kargu langileak izanda edo ez, eta, oro har, Milagroko Udaleko Kultura Batzordeko buruak agintzen dizkion zeregin guztiak, bere eginkizunen artean sartzen badira.

Konparaziorako eta zerrenda agortu gabe, hona egiteko batzuk:

A) Musika eskolak ematea, bere espezialitateko instrumentukoak.

B) Musika Hizkuntzako eta Abesbatzako eskolak ematea.

C) Udalaren Musika Eskola zuzentzea.

D) Urteko Programazio Orokorra prestatzea.

E) Ikastetxearen Plan Pedagogikoa eguneratzea.

F) Eskolako matrikulak kudeatzea eta antolatzea.

G) Zereginak eta jarduerak koordinatzea Kultura Batzordearen eta Zentroko Eskola Kontseiluaren artean.

H) Musikari lotutako ekitaldiak programatzea eta gainbegiratzea, Kultura eta Hezkuntzako batzordeekin lankidetzan.

1.5. Bi hilabeteko probaldia ezartzen da.

1.6. Oinarri hauetan aurreikusi ez den orotan, arau hauei jarraituko zaie: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua (horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina); Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua (onetsi zen ekainaren 5eko 113/85 Foru Dekretuaren bidez); eta aplikatu beharreko gainerako arauak.

2. oinarria.–Izangaien baldintzak.

Lanpostua lortzeko lehiatzen direnek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

Europar Batasuneko zuzenbideari jarraikiz, Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako nazionalitatea dutenek ere sartzea izanen dute lanpostu publiko guztietan, espainiarrei eskatzen zaizkien baldintza beretan, salbu eta botere publikoan zuzenean edo zeharka parte hartzea dakarten lanpostuetan eta Estatuaren edo administrazio publikoen interesak defendatzea helburu duten eginkizunetan.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatuko zaie, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko nazionalitatea dutenen ezkontideei, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, hala nola haien oinordekoei eta ezkontidearen oinordekoei ere, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, baldin eta oinordekoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, zaharragoak izanda ere, haien bizkar bizi badira.

Halaber, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio esparruan sartutako pertsonek badute parte hartzeko eskubidea, herrialde horietan langileen joan-etorri askea aplikagarria bada.

Nafarroako Administrazio Publikoek finkatuko dute, nork bere eskumenen esparruan, zer lanpostutan ezin izanen diren sartu Europar Batasuneko beste estatuetako herritarrak.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulu hauetako bat edukitzea, edo eskuratzeko moduan egotea (eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina): Batxilergoa, II. mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edukitzea Erdi Mailako tituluren bat musika instrumenturen batean edo hura izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, beren estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.

Baldintza horiek betetzen direla eskabideak aurkeztean frogatu beharko da.

Aski justifikaturik dauden ezinbertzeko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak; horrez gain, dagokien erantzukizuna leporatzen ahalko zaie parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko, eskabidea (Cadreitako Udalari zuzendua) aurkeztu beharko da Cadreitako Udaleko erregistro orokorrean (Udaletxeko plaza 1, 31515 Cadreita), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein erregistro eta bulegotan, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Deialdi honetako I. eranskinean ageri den eskabide-eredua erabili beharko da.

3.2. Eskabideari 2.1 oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direlako egiaztagiriak erantsiko zaizkio, baita lehiaketaldian baloratuko diren agiriak ere.

3.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia.

b) Sexu-izaerako delituen ziurtagiri negatiboa.

c) Deialdi honetako 2. oinarriko eskakizunak.

d) Alegatutako merezimenduen frogagiriak, epaimahaiak balora ditzan, deialdi honen zazpigarren oinarrian ezarritakoarekin bat.

Puntu honetan adierazitako agiriak aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuko. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.5. Noiznahi zuzentzen ahalko dira eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, ofizioz nahiz interesdunak eskaturik.

3.6. Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute ariketak egiteko denboran edo baliabideetan, eskaera-orrian adieraziko dute, aparteko orri batean azalduz nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaituak direla frogatzen duen agiria ere, jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua, organo eskudunak emandakoa.

4. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, zehazki, azken eguneko 13:30 arte. Baldin epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5. oinarria.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Cadreitako Udaleko alkateak, hurrengo hamar egun balioduneko epearen barrenean, ebazpena emanen du onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Zerrenda argitaratuko da udaletxeko iragarki-taulan eta ohiko hedabideetan. Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan eginen diren.

5.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo bost egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idazkia aurkeztuz Cadreitako Udaleko erregistro orokorrean.

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatu eta erreklamazioen gaineko ebazpena emandakoan, Cadreitako alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Cadreitako udaletxeko iragarki-taulan eta ohiko hedabideetan argitaratuko da. Argitalpen horretan zehaztuko da probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren.

Gero, epaimahaiak udaletxeko iragarki-taulan jarriko ditu hurrengo probak egiteko egunak.

5.4. Funtzio Publikoan sartzeko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, deialdia argitaratzen den egunetik bi hilabeteren buruan hasiko da, gutxienez ere, oposizioa.

6. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaia: eraketa eta jarduketak.

6.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Berta Pejenaute Prat, Cadreitako Udaleko alkatea.

Ordezko epaimahaiburua: María Preciado Cambra, Cadreitako Udaleko zinegotzia.

–Lehen epaimahaikidea: Ana Isabel Mena Garcés, Azagrako Udalaren Musika Eskolak izendatua.

Lehen epaimahaikidearen ordezkoa: Juan Andrés Jiménez Traín, Azagrako Udalaren Musika Eskolak izendatua.

–Bigarren epaimahaikidea: Jesús Nieva Ozcoz, Cadreitako Udaleko zinegotzia.

Bigarren epaimahaikidearen ordezkoa: María Preciado Cambra, Cadreitako Udaleko zinegotzia.

–Hirugarren epaimahaikidea: María Antonia Rosado Garcia, Cadreitako Udaleko langileen ordezkaria.

Hirugarren epaimahaikidearen ordezkoa: Fernando Muro Prat, Cadreitako Udaleko langileen ordezkaria.

–Laugarren epaimahaikidea: Jose María Palacios de Mier, Cadreitako Udaleko zinegotzia.

Laugarren mahaikidearen ordezkoa: Pablo Castillejo Preciado, Cadreitako Udaleko langileen ordezkaria.

–Epaimahaikide idazkaria: Raquel García Pérez, Cadreitako Udaleko idazkaria.

Epaimahaikide idazkariaren ordezkoa: Alesbesko Udaleko idazkaria.

6.2. Baldin gertatzen bada 39/2015 Legean abstentziorako jasotako arrazoiren bat, kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi, deialdia egin duen organoari.

6.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Betiere, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan edo, bertzela, haien ordezkoek.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzerakoan sortzen diren arazo guztiak, eta berdinketa suertatuz gero, epaimahaiburuak erabil dezake kalitateko botoa.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek dagokien espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

7. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da: lehiaketaldia lehenbizi, eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

8. oinarria.–Lehiaketaldia.

8.1. Epaimahaiak jarraian dagoen baremoaren arabera baloratuko ditu alegatu eta behar bezala frogatutako merezimenduak.

8.2. Merezimenduen baremoa:

A) Udalaren Musika Eskolan irakasle lanpostuan egindako urte bakoitzeko, 3 puntu. Gehienez ere, 10 puntu.

Urtebetera iristen ez diren zerbitzualdiak dagokien tartearen arabera hainbanatuko dira. Atal honetan metatutako merezimenduengatik gehienez ere 10 puntu lortu ahalko ditu izangai bakoitzak.

B) Lanpostuaren eginkizunekin ikusteko duten prestakuntza eta hobekuntza ikastaroetan parte hartzeagatik, partaidetza horren frogagiriak aurkeztuta. Gehienez ere, 20 puntu:

b1) 20 irakastordu bitarteko ikastaroak: 1 puntu.

b2) 20 irakastordutik goitiko ikastaroak: 2 puntu.

8.3. Baremoa interpretatzeko arau orokorrak:

Lehiaketaldiko puntuazioa, guztira, 30 puntukoa izanen da, gehienez ere.

Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren egindako zerbitzuak eta ikastaroak.

Epaimahaiak bere iritzia arrazoituz baloratuko ditu izangai bakoitzaren kasuan egokitzat jotzen dituen merezimenduak, baremoaren atal bakoitzerako. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak alegatu gabeko edo agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, ez eta baremoan ezarritakoez bertzelako merezimendurik ere, eta ezin izanen du eman atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik.

Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu azalpenak eta datu osagarriak, lehiakideek alegatutako merezimenduen gainean.

9. oinarria.–Oposizioaldia.

Oposizioaldian gehienez 70 puntu emanen dira, baremo honen arabera:

–Ariketa teorikoa:

Lehiatzaileak bere espezialitateko musika-instrumentuari buruzko programazio didaktiko bat azaldu behario dio, ahoz, epaimahaiari. Horretarako, gehienez ere, 20 minutu izanen ditu.

Ariketa honengatik gehienez 30 puntu emanen dira, eta gutxienez 15 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko. Puntu gutxiago eskuratzen dituztenak kanporatu eginen dira.

–Ariketa praktikoa:

Eskola bat eman beharko zaio –20 minutukoa, gehienez– 3 eta 5 urte arteko haurren talde bati.

Ariketa honengatik gehienez 30 puntu emanen dira, eta gutxienez 15 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko. Puntu gutxiago eskuratzen dituztenak kanporatu eginen dira.

–Elkarrizketa pertsonala:

Epaimahaiak eginen du, lanpostuarekin ikusteko duten gaien gainean, eta gehienez ere 20 minutu iraunen du. Puntuazioa: 10 puntu, gehienez.

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiak agertu beharko du aldean duela nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat, eta oposiziotik baztertuta geldituko da agertzen ez den izangaia.

Minusbaliotasun frogatua dutenentzat (organo eskudunaren ziurtagiri bidez), ariketak egiteko denborak eta baliabideak egokituko dira, baldin eta eskabidean horixe eskatu badute.

Lehenbiziko probaren kalifikazioa egin eta gero, epaimahaiak zerrenda bat argitaratuko du Cadreitako Udalaren iragarki-taulan, non jasoko baitira ariketan lortutako kalifikazioak, bai eta lehiaketaldian lortutako puntuak ere.

Horren ondoren, oposizioko bigarren ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua jarriko dira iragarki oholean, ariketa hori egin baino 48 ordu lehenago gutxienez.

Ariketa honetan balioetsiko dira izangaiek egiaztatutako eta frogatutako ezagutza profesionalak, bai eta bikaintasuna, trebetasuna eta zuzentasuna ere lanak egitean.

Ariketak 30 puntu izanen ditu gehienez eta bazterturik geldituko dira gutxienez 15 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

Bigarren ariketa hau eginen dute soilik aurreko proba gainditu dutenek.

Epaimahaiak, egokiera bilatuz eta ariketetan ahalik eta egun gutxien erabiltzearren, erabakia hartzen ahal du ariketa bat baino gehiago egun berean egiteko edo haien ordena aldatzeko, eta ariketaren bat egiteko zailtasunagatik, zehazki, ariketa praktikoarenagatik, beharrezkoa bada, egun batean edo gehiagotan egiten ahalko da, kontuan harturik aurreko probak gainditu dituzten izangaiak zenbat diren eta ariketa egiteko zenbat toki behar den.

Izangaietako batek ere ez baditu proba guztiak gainditzen edo gaindituta ere kontratatua izaterik nahi ez badu, administrazio dei-egileak kontratatzen ahalko du probaren bat gainditu duen hurrengo izangaia, hautapen prozesuan lortutako puntuazio ordenari zorrotz jarraituz.

10. oinarria.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

Izangaien kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan eta webgunean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren araberako ordenan, eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko du.

Berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da oposizioaldiko lehen ariketan puntuazio handiagoa lortu dutenen alde. Berdinduta segituz gero, bigarren ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan eta, azkenik, berdinketak badirau, jendaurreko zozketa eginen da.

Kalifikazio-epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Cadreitako Udalaren web-orriko iragarki-taulan, eta alkateari izangaien zerrenda igorriko dio, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik eta espediente osoarekin batera, hark ebazpena eman dezan izendapen proposamenari buruz, eta, gero, udal webgunean argitara dadin.

Probak gainditu dituzten gainerako izangaiak sartuko dira Cadreitako Udalaren kontratazioetarako zerrenda batean, lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda hori erabiliko da kontratazioak egiteko, Udalak ematen dituen zerbitzuetan sortzen diren beharrei erantzuteko.

Alegatutako merezimenduen balorazioa eginik eta oposizioko ariketak puntuatuak direla, epaimahaiak izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio deialdia egin duen organoari.

11. oinarria.–Agirien aurkezpena.

11.1. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Cadreitako Udalaren erregistro orokorrean:

a) Nortasun agiri nazionalaren (NAN) fotokopia konpultsatua, edo beste agiri bat, frogatzen dituena izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna.

b) Deialdiko lanpostua betetzeko eskatzen diren tituluen fotokopia konpultsatua.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

d) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik.

e) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

11.2. Epe horretan, interesdunak agiri horiek ekartzen ez baditu, salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan, ezin izanen da izendatu, eta indarrik gabe geldituko dira haren jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna.

11.3. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, Alkatetzak hutsunea beteko du prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin, eta aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da harekin.

12. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

12.1. Alkatetzak, ebazpen baten bidez, aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duen izangaia izendatuko du lanpostua betetzeko.

12.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

12.3. Izendapena jakinarazi eta ondoko 10 egun naturaleko epean jabetuko da lanpostuaz izendatutako izangaia.

12.4. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturiko ezinbertzeko kasuetan salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan, lortutako puntuazioaren araberako hurrengo oposiziogileekin beteko da hutsunea, halakorik baldin bada.

13. oinarria.–Kontratazio zerrenden kudeaketa.

13.1. Prozesuko bi probak gainditu dituzten izangaiek baizik ez dute zerrenda osatuko.

13.2. Deia:

Gainditu duten eta epaimahaiak proposatutako zerrendan azaltzen diren izangaiei deitzen ahalko zaie, deialdiaren xedeko lanpostuetan sortzen diren beharren arabera.

Izangaiei zerrenda bakoitzean dagoen lehentasun ordenaren arabera dei eginen zaie. Aurrekoa gorabehera, langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 3. apartatuan ezarritakoa (administrazio publikoetan desgaitasuna duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera), eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanen zaie eta afiliatuko dira.

13.3. Dei egiteko arau orokorrak:

1.–Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gain, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.

2.–Oro har, telefonoz kontratu bat eskaintzeko, gutxienez hiru saiakera eginen dira izangai bakoitzarekin, hark jakinarazitako bideak erabiliz, eta deiak bi eguneko epean banatuz.

3.–Dei bakoitzaren oharra jasoko da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik.

Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, erantzuten ez badu, uko egiten diola ondorioztatuko da eta 13.4 apartatuan xedatutakoa aplikatuko zaio.

4.–Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengo ageri denari dei eginen zaio, eta horrela harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.

Harremanetan jartzerik izan ez duten izangaiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.

5.–Hiru hilabetekoak edo laburragoak izanen direla aurreikusten den kontratazioetan edo lanpostua premiaz bete behar eta dei egiteko ezarritako bi eguneko epea itxaron ezin denetan, izangaiarekin harremanetan jartzea lortu ondoren lanean berehala hastea onartzen duen lehen izangaiari eskainiko zaizkio, artikulu honen 2. apartatuan ezarritakoa bete beharrik gabe.

6.–Deia eginda kontratu bat onartzen dutenei ez zaie zerrenda bereko beste lanposturik eskainiko kontratua indarrean den bitartean.

7.–Lanaldi partzialeko aldi baterako kontratazioetan, ahaleginak eginen dira lanaldia zerbitzu berean sortzen diren beste behar batzuekin osatzeko, kontratu berarekin egitea posible bada eta interesduna ados baldin badago.

Deietarako oro har ezarritakoa gorabehera, deialdi honen ondoriozko aldi baterako kontratu bat dela bide, izangai bat lanean ari denean edo aritu denean Cadreitako Udalean, baldin eta kontratu hori bukatu eta hurrengo 12 hilabeteen barnean berdina den lanpostu bat bete behar bada Udalean, Administrazioak izangai horri berari eskainiko dio kontratua, dagokion zerrendan libre badago dei egiten zaionean.

Kontratudunak kontratuari uko egiten ahalko dio iraupen luzeko beste bat hartzeko, baldin eta haren zerrendaren esparrukoa bada eta hari badagokio hurrenkeraren arabera.

13.4. Uko egitea:

Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren bukaerara pasako da, honako egoera hauetako batean dagoela frogatu ezean:

1.–Indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik horretara behartua egotea.

2.–Aldi baterako ezintasun egoeran egotea, edo lizentzia edukitzea umea izateagatik edo adoptatzeagatik.

3.–Zaindu behar izatea 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, naturala nahiz adoptatua.

4.–Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena, adina, istripua edo eritasuna dela kausa.

5.–Izangaia ezkondu berria izatea edo balio bereko egoeran sartu berria, jarraikiz uztailaren 3ko 6/2000 Legeari (Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko Legea), baldin eta lanpostuari uko egiten badio egoera horiek gertatu ondoko edo aurreko hamabost egun naturaleko epean.

Aurreko apartatuan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek edo pareko egoeretan daudenek (kontratazio arloan eskumena duen organoak baloratuko du egoera hori) zazpi egun naturaleko epea izanen dute, onartu gabeko lanpostua eskaintzen zaien egunetik hasita, hori egiaztatzeko agiriekin eta modu frogagarrian. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

Artikulu honetako lehen apartatuan aipatutako kasu guztietan, izangaiek jakinaraziko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest. Horretarako, aurkeztu beharko dituzte uko egitea ekarri zuen egoera noiz bukatu den adierazten duten agiriak. Komunikazio hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

13.5. Zerrendatik kanpo gelditzea:

Izangaiak honako kasu hauetan geldituko dira deia egiteko erabili den zerrendatik kanpo:

a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea.

c) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea.

14. oinarria.–Datuen babesa.

Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoarekin (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie:

–Cadreitako Udala da parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

–Hona oinarri juridikoa: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra betetzeko), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean direla iragarki-taulan eta gardentasunaren atarian argitaratzea, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joaz. Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

15. oinarria–Deialdiaren kontrako errekurtsoak.

15.1. Errekurtso hauek para daitezke deialdi honen aurka, baita oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka ere:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio egoki den Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Cadreitan, 2025eko martxoaren 24an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

OPOSIZIO-LEHIAKETAN ONARTUA IZATEKO ESKABIDEA

https://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/005C_Local_concurso_oposic_E.pdf

Iragarkiaren kodea: L2504586