1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
843/2025 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi-ingeniarien sei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena eta oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia zehazten dituena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 4318/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi-ingeniarien sei lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 27ko 181/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13koan.
Erreklamazioak egiteko eta, halakorik bada, egindako akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da, haiek aztertu eta ezetsi ondoren, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Azkenik, bidezkoa da, halaber, oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia adieraztea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi-ingeniarien sei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda. Eranskinean agertzen da.
2. Adieraztea oposizioaren lehenengo proba 2025eko maiatzaren 9an eginen dela, ostiralarekin, 10:30ean, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (Navarreria kalea 39, 31001 Iruña), zehazki, Pedro Mayo 1. gelan eta Pedro Mayo 2. gelan.
Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu behar dute.
Oposiziotik baztertuko dira probara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.
Kalifikazio epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren atalean, argitaratuko du, oposizioko lehenengo proba egiteko eguna baino lehen eta behar besteko denborarekin, nola banatuko diren izangaiak ikasgeletan eta zein ordutan hasiko den izangaiei deitzen.
3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
Iruñean, 2025eko martxoaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–MENDI-INGENIARIAK (OPOSIZIOA)
Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
2.1.1 oinarria.
Onartuak:
ABADIA FERRE, GUILLERMO
AVELLANOSA SANTOS, JAVIER
ESPARZA HUARTE, FERNANDO
GARCIA GARDUÑO, JOSE ANGEL
GARCIA-SERRANO CAPUZ, JUAN
GONZALEZ BATANERO, RAQUEL
GUADILLA SAEZ, SARA
LOPEZ DE VINUESA GAVILAN, STELLA
LOPEZ MORILLO, ALEJANDRO
LOPEZ PASARIN BASABE, FRANCISCO JAVIER
LOZANO ALVAREZ, RAQUEL
MADINABEITIA BERGARA, MIKEL
MARTINEZ GARRIDO, JOSE ANTONIO
NAVARRO PEREZ DE PIPAON, LAURA
OLZA DONAZAR, LUIS
OTEGUI ARRUTI, MARIA ISABEL
PASCUAL ANGUIANO, DAVID
PEÑALVER ALVAREZ, FERNANDO
PRIMICIA ALVAREZ, IRANTZU SAGRARIO
RECALDE IRIGOYEN, BEÑAT
RUIZ MIRAZO, JABIER
SANTESTEBAN INSAUSTI, XABIER
SORLI MORENO, SARA ANDREA
SUCUNZA RUIZ, FERMIN ARITZ
VIELA ECHARRI, MARIA
VILLOTA GALVEZ, MARTA
Baztertuak:
Bat ere ez
2.1.2 oinarria.
Onartuak:
ARIAS LOPEZ, TERESA MARIA
BORDA PASCAL, ROBERTO
CIA CLEMENTE, JOSE
DE LA CRUZ MARTINEZ, EDUARDO
DIAZ OSES, MIKEL
ESQUIROZ TAINTA, ALEJANDRO
EZQUERRO RUBIO, TOMAS
GARCIA SANCET, MIGUEL ANGEL
ILLAN ZABALZA, ANTONIO
IÑIGO BLASCO, IKER
JATO LOSFABLOS, LUIS
MAROTO VIZCAYA, DANIEL
MAZKIARAN SAN ROMAN, IÑIGO
Baztertuak:
Ez betetzeagatik deialdiaren 2.1.2.c) atalean eskatzen den baldintza:
PEÑALVER ALVAREZ, FERNANDO
Iragarkiaren kodea: F2504370