72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

46/2025 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira eta proiektuaren onura publikoa zehazki deklaratzen baita aireko linea bat lurpeko bihurtzeko proiektu baterako (zirkuitu bikoitzeko GTLLa eta 5845 "PARDO" TZ automatizatua, 13,2 kV-ekoa), "Andosilla I" eta "Esperanza I" eguzki instalazio fotovoltaikoen ebakuazio lineak lotzeko, Carcarko udal-mugartean.

2024ko abuztuaren 9an, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk eskatu zuen aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta proiektuaren onura publikoa zehazki deklaratzea aireko linea bat lurpeko bihurtzeko proiektu baterako (zirkuitu bikoitzeko GTLLa eta 5845 "PARDO" TZ automatizatua, 13,2 kV-ekoa), "Andosilla I" eta "Esperanza I" eguzki instalazio fotovoltaikoen ebakuazio lineak lotzeko, Carcarko udal-mugartean.

Proiektuak deskribatzen du zer instalazio egin behar den ebakuazio lineak lur azpitik bideratzeko "Andosilla I" eta "Esperanza I" eguzki instalazio fotovoltaikoetatik. Helburua da i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren jabetzako "Lodosa-Cárcar" goi tentsioko linearekin konektatzea 116. eta 117. euskarrien artean, Carcarko 4. poligonoko 149. lurzatian. Compactaciones y Nivelaciones Pardo SL erakunde sustatzaileak horretarako baimena du.

Proiektuan honako instalazio hauek egin behar dira:

–Euskarri berri bat jartzea (506. zk.), 13,2 kV-ko goi tentsioko aireko linea lurpeko bihurtzeko.

–5845 "PARDO" TZ berria eraikitzea.

–Zirkuitu bikoitzeko 13,2 kV-ko goi tentsioko lurpeko linea bat eraikitzea 506. euskarri berriaren eta 5845 "PARDO" TZ berriaren artean.

Instalazio horiek osatuko dira, era berean, egun zerbitzuan ari den banaketa-sarearen linea berritzen denean, zeina beste proiektu baten xede baita.

Bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. eta 55. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoarekin (errege dekretu horren bidez, energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dira), 30 egun baliodunez jendaurrean jarri ziren proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Horretarako, iragarkia paratu zen 2025eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9koan, eta 2025eko urtarrilaren 10eko Diario de Noticias egunkarian; orobat, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean argitaratu zen.

Ez da alegaziorik jaso horren inguruan.

Aldi berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zion Carcarko Udalari, zeinak aldeko txostena eman baitzuen 2025eko urtarrilaren 15ean. Txosten hori sustatzaileari bidali zitzaion, eta espedientean ados zegoela jaso zen.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du i-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea proiektu horretarako, eta proiektuaren bai onura publikoa zehazki deklaratzea ere. Ebazpen honetako eranskinean ageri da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta horietara soilik mugatu beharko da proiektua.

Adierazitakoarekin bat, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak otsailaren 1ean emandako 10/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea i-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAU aireko linea bat lurpeko bihurtzeko proiektu baterako (zirkuitu bikoitzeko GTLLa eta 5845 "PARDO" TZ automatizatua, 13,2 kV-ekoa), "Andosilla I" eta "Esperanza I" eguzki instalazio fotovoltaikoen ebakuazio lineak lotzeko, Carcarko udal-mugartean. Horretarako, instalazioa egiteko aurkeztu zen proiektua onesten da, Jose Ignacio Fuertes Candau ingeniari tekniko industrialak sinatu zuena eta 2023ko martxoaren 17an ikus-onetsi zena. Hogeita hamasei hilabeteko epea ematen da obrak egiteko.

2. Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

3. Instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera egin beharko dira, eta arau hauetan xedatutakoa bete beharko dute: otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua, goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua onartzen duena; abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua, goi-tentsioko linea elektrikoetan hegazti-fauna talken eta elektrokuzioen aurka babesteko neurriak ezartzen dituena, eta maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua, goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua onartzen duena.

4. Behin proiektua gauzatuta, eskatzaileak instalazioa ustiatzeko baimena eskatu beharko du. Horretarako, zerbitzua abian jartzeko aktaren eskaera aurkeztuko du. Eskaera horrekin batera aurkeztu beharko du obra-bukaerako ziurtagiria, teknikari fakultatibo eskudun batek izenpetua, hala xedatuta baitago abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 132. artikuluan.

5. Instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; hori horrela, i-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAU entitatea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. Ebazpen honen eranskinean azaltzen da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, zeinak ez du aldaketarik izan 2025eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9koan, jendaurrean jarritakoaren aldean.

6. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Compactaciones y Nivelaciones Pardo SLri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau Carcarko Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ezertan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko martxoaren 14an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

ERANSKINA.–"ANDOSILLA I" ETA "ESPERANZA I" EGUZKI INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOEN EBAKUAZIO LINEAK LOTZEKO, CARCARKO UDAL-MUGARTEAN, AIREKO LINEA BAT (ZIRKUITU BIKOITZEKO GTLL-A ETA 5845 "PARDO" TZ AUTOMATIZATUA, 13,2 KV-EKOA) LURPEKO BIHURTZEKO PROIEKTUAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Pol.

Lurz.

Katastroko erreferentzia

Lur mota / Laborea

Kutxatila kop.

Zangaren luzera (m)

Zangaren zabalera (m)

Euskarri zk.

Euskarriaren okupazioa (m²)

TZaren okupazioa (m²)

TZrako sarbidea (m²)

Carcarko Udala

Cárcar

4

149

310000000002363850GT

Lehorreko alorra

1 m²-ko 2

7,2

1,5

506

9,89

34,42

217,86

Iragarkiaren kodea: F2504125