72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

45E/2025 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita "Toki entitateendako dirulaguntzak Pirinioetako Planari lotutako ekintzak finantzatzeko" izeneko dirulaguntzen deialdia. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 819416.

Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan ezarri zen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren misioa dela despopulazioaren kontrako borrokaren estrategiarekin lotuta dauden neurriak, erronka demografikoari aurre egitekoak eta lurralde egituraketaren aldekoak aztertu, koordinatu, proposatu eta izapidetzea.

Era berean, Erronka Demografikorako eta Lurraldearen Egituraketarako Zerbitzuak, aipatutako dekretuaren 26., 28. eta 29. artikuluetan adierazitakoaren arabera, honako eginkizun hauek ditu, besteak beste: "Pirinioetako Plana bultzatzea eta koordinatzea, Lursarea-Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentziaren eta lurraldeko eragileen laguntzaz" eta "Despopulazioak ukitutako lurralde eremuetan dirulaguntzak kudeatzea, herritarrek aukera izan dezaten oinarrizko zerbitzu publikoak, ekintzailetza, belaunaldi-erreleboa eta landa-ingurunean etxebizitza eskuratzeko, besteak beste".

2023ko apirilaren 26ko Gobernuaren Erabakiaren bidez, Nafarroako Despopulazioaren aurka Borrokatzeko Estrategia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitatearen zeharkako plangintza publikorako tresna izan zedin. Bertan, gobernu-ekintza bateratua sustatzen da, Nafarroan despopulatzen ari diren eskualdeetako biztanleria mantentzeko eta biziberritzeko behar diren gizarte, ekonomia eta lurralde baldintzak ezartzeari begira.

2017ko maiatzean eratu zen "Pirinioetako Mahaia", eskualde horretako toki entitateek (Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legean jaso bezala) eta Artzibarko eta Orotz-Beteluko udalerriek osatua; mahai horren antolakuntzan tokia dute, halaber, inguru horietako erakunde sozialek eta herritarrek. Mahai horretatik sortu zen Pirinioetako egoerari buruzko ponentzia bat eratzeko proposamena, zeina begi onez hartu baitzuen Foru Parlamentuak.

Parlamentuko ponentziak egindako txostenak Nafarroako Pirinioetako eremuari buruzko diagnostikoaren elementu kritikoak ezartzen ditu: biztanleriaren eskasia eta sakabanaketa, zahartzea eta maskulinitatea, dinamika demografiko negatiboa, oinarrizko zerbitzuen murrizketa, mugikortasun-zailtasunak, azpiegitura aurreratuen falta, egungo jarduera ekonomikoetan enplegu eta belaunaldi-aldaketa falta, etxebizitza eskuratzeko zailtasunak, etab. Horren aurrean, Pirinioetako lurralde garapen jasangarria eragin dezaketen aukerak dira hiria eta landa-eremua hurbiltzen dituzten bizimodu berriak, herrian bizitzeko nahia sustatu beharreko balio gisa, ondare eta ingurumen aberastasuna, jarduera sektore berriak, herritar taldeen bizitasuna, eta abar.

Parlamentuak emandako gomendioetako bat "Pirinioetako Plan Estrategikoa egin eta inplementatzea" da.

Parlamentuaren gomendio horiek aplikatuz, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia, 2019-2023 legegintzaldian zehar, eta Toki Administrazioaren Zuzendaritza, 2023-2027 legegintzaldi honetan, ekimenak garatzen ari dira Pirinioetako Plana ezartzeko, Pirinioetako Mahaiaren jarraibideetan oinarritutako estrategia operatibo eta antolatzaile baten bidez eta zenbait erakunde kualifikaturekin lankidetzan (konparazio batera, Cederna-Garalur eta Lursarea-Nasuvinsa).

Lurralde Kohesiorako Departamentuak Pirinioetako Planari dagozkion ekimenetan duen interes publikoaren erakusgarri, Nafarroako Lurralde Estrategiara jotzea besterik ez dago (Nafarroako Parlamentuak 2005eko uztailaren 4an onetsia). Bertan, presentzia berariazkoa eta nabarmena dute Pirinioek, bai Nafarroako Lurralde Ereduaren definizioan (3.3.7 kapitulua, Pirinioak eta beste landa eta natura eremu batzuk), bai lurraldearen kultura berrirako estrategian (4.5.2 kapitulua, Pirinioak).

Nafarroako 2025erako Aurrekontu Orokorren Proiektuak 120.000,00 euroko kreditua aurreikusten du "Pirinioetan proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak" izeneko 210002 21400 4609 922102 gastu-partidari aplikatua.

2016ko urtarrilaren 1ean, abian jarri zen Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (DDBN), bat etorriz Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legean xedatutakoarekin. Lege horretan xedatuta dago, hain zuzen, autonomia erkidegoek beren dirulaguntza-deialdien berri eman behar diotela DDBNri.

Nafarroako Gobernuak, 2016ko urtarrilaren 27an hartutako Erabakiaren bidez, jarraibideak eman zituen Nafarroako Foru Komunitateko sektore publikoaren erakundeek ematen dituzten dirulaguntzen eta laguntzen informazioa tratatzeko. Ezarritako sistemaren arabera, bereizi behar dira gastua baimentzeko fasea eta dirulaguntza ematekoa, eta, orobat, ez da onartzen bi faseak batera tratatzen dituen kontabilitateko dokumenturik.

Ondorioz, Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuaren txostena ikusita, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea "Pirinioetako toki entitateendako dirulaguntzak Pirinioetako Planari lotutako ekintzak finantzatzeko" izeneko deialdia.

2. Dirulaguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean bildu dira.

3. 120.000 euroko gastua baimentzea 2025eko gastu-aurrekontuaren "Pirinioetan proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak" izeneko 210002-21400-4609-922102 partidaren kargura.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdia Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratu ondoren.

5. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera, Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzura eta departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2025eko martxoaren 9an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

PIRINIOETAKO PLANAREN LURRALDE EREMUAN DAUDEN TOKI ENTITATEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, PLAN HORREKIN LOTUTAKO EKINTZAK GAUZATZEKO 2025EAN. OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Xedea eta helburua.

1.1. Pirinioetako Planak jatorria du lurralde hartan sortu eta Nafarroako Parlamentuak babestu zuen ekimen batean, eta haren xedea da eremuari eragiten dioten zenbait elementu kritiko indargabetzea, honakoak alegia: biztanle gutxi eta sakabanatuak, populazio zahartua eta gehienbat gizonezkoek osatua, dinamika demografiko negatiboa, oinarrizko zerbitzuen gutxitzea, mugikortasunerako oztopoak, azpiegitura aurreratuen falta eta egun dauden jarduera ekonomikoetan aritzeko belaunaldi berririk eza, eta etxebizitza lortzeko zailtasunak. Planaren egitura proposamen multzo batek osatzen du, lehentasunen eta gaien arabera antolatuta: turismo jasangarria, hurbileko merkataritza eta zerbitzuak; industriak, ekintzailetza berdea eta LGJ (Lurralde Garapen Jasangarria); abeltzaintza, nekazaritza eta basogintza; etxebizitza, garraioa eta azpiegiturak.

1.2. Deialdi honen xedea da Pirinioetako Planaren lurralde eremuan dauden toki entitateak finantzatzea, bai eta haien helburuei eta proposamenei lotutako ekintzak finantzatzea ere, eremu horretako despopulazioaren aurkako borrokan laguntzeko.

Pirinioetako Planaren eremu geografikoa Pirinioetako Eskualdeak osatzen du, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen I. eranskinean ezartzen den moduan, bai eta Artzibarko eta Orotz-Beteluko udal mugarteek ere. Baita geroago Pirinioetako Planean sar daitezkeen guztiek ere.

2.–Entitate onuradunak.

2.1. Deialdi honetan eskaera egiten ahalko dute Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3. artikuluan zehazten diren toki entitateek, egoitza Pirinioetako Planaren eremu geografikoan dutenek.

2.2. Toki entitate bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkezten ahalko du, bakarrik edo beste toki entitate batzuekin batera.

3.–Entitate onuradunek bete beharrekoak.

3.1. Entitate onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen babesean eratuak izatea.

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluak dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean ere ez egotea. Deialdi honen III. eranskinean ageri den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatzen ahal da hori. Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskuratu ditzan behar diren ziurtagiri telematikoak, frogatzen dutenak eskatzaileak egunean dituela tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Interesdunak horri uko egiten badio berariaz eskaeran, berak aurkeztu beharko ditu betebehar horietan egunean dagoela frogatzen duten ziurtagiriak.

–Toki entitate batek baino gehiagok lankidetzan aurkeztutako ekintzak badira, eskabidean honako hauek jaso beharko dira: entitate bakoitzak bere gain hartutako konpromisoak, egindako ekarpen ekonomikoak (entitate laguntzaileek gastuaren zenbateko osoaren %15 jarri beharko dute, gutxienez) eta taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko adinako ahala duen ordezkari bat. Modalitate horretan, toki entitateetako batek gainerakoak ordezkatuz jardunen du eskaerari eta justifikazioari dagokienez. Eskaera orrian adierazi beharko da hori. Halaber, laguntza ematen duen ebazpenean toki entitate bakoitzeko aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko da; toki entitateok ere onuraduntzat joko dira.

4.–Ekintza diruz lagungarriak.

4.1. Diruz laguntzen ahalko dira 2025eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean gauzatzen diren jarduketak.

4.2. Diruz lagunduko dira Pirinioetako Planean jasotako eskaerei eta beharrei erantzuten eta haren helburuak betetzen laguntzen duten ekintzak, sektore hauetan sartzeko modukoak badira:

–Turismo jasangarria, hurbileko merkataritza eta zerbitzuak.

–Industriak, ekintzailetza berdea eta Lurralde Garapen Jasangarria.

–Abeltzaintza, nekazaritza eta basogintza.

–Etxebizitza, garraioa eta azpiegiturak.

–Plan horretan proposatzen diren ekintzen osagarri diren beste sektore batzuk.

Pirinioetako Planaren eskaerak eta beharrak adierazten dituen erreferentziazko dokumentua "PIRINIOKO PLANA MARTXAN. Partekatutako hausnarketatik baterako ekintzara (2020ko maiatza)" izenekoa da. Webgune honetan kontsulta daiteke: https://www.gupirinioa.eus/uploads/files/plan-de-accion-eu.pdf.

5.–Jarraipen proiektuak eta lankidetza proiektuak.

5.1. Jarraipen proiektuak dira dirulaguntza honen aurreko deialdietan aurkeztutako proiektuekin lotura zuzena duten horiek.

Aurkeztutako proiektua jarraipen proiektutzat jotzen bada, jarduketa berriak egiteko beharra eta aurreko proiektuarekin duen lotura justifikatu beharko dira, baita jarraitutasuna zertan datzan azaldu ere.

5.2. Nolanahi ere, ez dira diruz lagunduko aurreko deialdietan diruz lagundutako beste helburu batzuekin alderatuta errepikakorrak diren jarduerak dituzten proiektuak, ez eta aurreko deialdietan diruz lagundutako jarduketen gastuak ere.

5.3. Lankidetza proiektuak dira diseinatzean, gauzatzean eta finantzatzean entitate batek baino gehiagok parte hartzen duten proiektuak. Alderdi bakoitzaren lankidetza zertan datzan justifikatu eta zehaztu beharko da.

5.4. Mankomunitateek proiektu bat banaka aurkeztu ahal izanen dute, eta beste proiektu bat beste toki entitate batzuekin lankidetzan, Pirinioetako lurralde eremuko mankomunitateak barne, deialdi honen 3. oinarrian zehaztutakoa betez.

6.–Dirulaguntzaren zenbatekoa eta gastu diruz lagungarriak.

6.1. Diruz lagungarriak diren gastu justifikatuen %80ra arteko dirulaguntza emanen da, 15.000 euroko mugarekin, baldin eta proiektua toki entitate batek bakarka aurkezten badu, eta %90era artekoa, 20.000 euroko mugarekin, bi toki entitatek edo gehiagok aurkeztutako proiektuen kasuan.

6.2. Entitate bakoitzak komenigarritzat jotzen duen adina proiektu aurkezten ahalko ditu deialdi honetan finantzatzeko, bai banakako aurkezpen modalitatean, bai lankidetza bidezko modalitatean.

Hala ere, gehienez proiektu bat diruz lagunduko da parte-hartze modalitate eta entitate bakoitzeko, eta, hala badagokio, modalitate bakoitzean entitate horrek aurkeztutakoen artean puntuazio handiena lortzen duena izanen da aukeratua.

Salbuespen gisa, aurreko paragrafoan adierazitako proiektuak finantzatu ondoren aurrekontu-partidaren kreditua agortzen ez bada, modalitate bereko proiektu bat baino gehiago diruz laguntzen ahalko zaizkio entitate bati, proiektuen puntuazio hurrenkeraren arabera, harik eta kreditu erabilgarria agortzen den arte.

6.3. 2025eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitarte egiten diren proiektuetako gastuak izanen dira diruz lagungarriak. Zehazki, hurrengo gastu kontzeptuek jasoko dute dirulaguntza, betiere merkatu balioa gainditu gabe.

I. Langile gastuak, baldin eta lagundutako jarduera sustatzen duten toki entitateetako plantilla organikoko langileenak ez badira.

II. Laguntza teknikoa: proiektua garatzeko beharrezkoak diren zerbitzu profesionalak entitatetik kanpo kontratatzea (memoriak, planak, proiektuak eta beste erredaktatzeko gastuak barne).

III. Diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzea.

Diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzen ahalko dira, jardueren zenbatekoaren %100 arte. Hala ere, entitate onuradunarekin lotura duten pertsonak edo entitateak azpikontratatzeko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik zuzendaritza nagusi honen baimena eskatzea eta kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egitea.

Ez dira inola ere azpikontratatzen ahalko diruz lagundutako proiektuaren kostua garestitzen duten jarduerak, haren edukiari baliorik eransten ez badiote.

IV. Diruz lagundutako jardueren publizitate edo hedapen gastuak.

V. Materialak argitaratzeko gastuak. Soilik proiektuaren xedea lortzeko ezinbestekoa den material inprimatuak jasoko du dirulaguntza.

VI. Jarduera aurrera eramateko beharrezkoa den material suntsikorraren gastuak.

VII. Entitate batzuen artean garatzen diren proiektuen kasuan, joan-etorri kolektiboen gastuak, adibidez, mikrobusen alokairua edo taxi zerbitzua.

VIII. Tributuak gastu diruz lagungarriak dira dirulaguntzaren onuradunak benetan ordaintzen dituenean. Inola ere ez dira gastu diruz lagungarritzat joko berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak.

IX. Proiektua egiteko beharrezkoak diren beste gastu batzuk.

6.4. Gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

I. Banku kontuetako interes zordunak.

II. Interesak, errekarguak eta zehapen administratiboak eta penalak.

III. Prozedura judizialen gastuak.

IV. Aperitibo, otordu eta antzekoen gastuak.

V. Entitatearen beraren publizitatearekin edo sustapenarekin lotutako gastuak, Nafarroako Gobernuaren logotipoa agertzen ez bada.

VI. Material inbentariagarrien eta inbertsioen gastuak.

VII. Jardueretan parte hartu dutenentzako esker-sariak edo opariak, edonolakoak.

VIII. Ez dira diruz lagungarriak izanen aurreko deialdietan finantzatutako gastuak.

7.–Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta hurrengo hilabetean argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean bukatuko da.

7.2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, horretarako Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa).

7.3. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ez eta telematikoki eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

Dirulaguntzen deialdi honi dagozkion komunikazioak entitate interesdunaren gaitutako helbide elektronikoaren (GHE) bitartez eginen dira. Interesdunak Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen elektronikoen prozeduran harpidetua egon beharko du. Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskura daiteke gaitutako helbide elektronikoa, eta jakinarazpen elektronikoen prozeduretako harpidetza ere bertan egin daiteke. Horretarako, ziurtagiri digitala beharko da.

7.4. Dokumentazioa agiri bereizietan aurkeztu beharko da, bakoitzak bere izena behar bezala dakarrela, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko laguntzen fitxan izanen diren eranskinetako ereduen arabera.

7.5. Dirulaguntza eskatzen duten toki entitateek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Eskabide-orria, I. eranskinaren arabera behar bezala betea, banaka aurkezten diren eskaeretarako.

b) II. eranskinaren araberako eskabide-orria, proiektuak lankidetzan aurkezten dituzten toki entitateen kasuan. Halako proiektuetan, entitate eskatzaileetako batek gainerakoen ordezkari gisa jardunen du ondorio guztietarako, eta horrek ordainduko ditu gastuak eta jasoko du dirulaguntza osoa.

Lankidetza proiektuetan, proiektuaren barruan proposatutako jardueretako bat gutxienez lankidetzan gauzatu beharko da.

Lankidetzan aurkeztutako eskaeren kasuan, lankidetzan aritzen den entitateari dagokion gutxieneko finantzaketa-ehunekoa proiektuan adierazitako gastu osoaren %15 izanen da.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkaritza duenak III. eranskineko ereduaren arabera emana.

d) Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari kontsulta egiteko baimenik ematen ez bazaio:

–Ogasunarekiko zerga arloko betebeharrak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria.

–Ziurtagiri eguneratua, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko ordainketak egunean daudela dioena, edo enpresaburu gisa inskribatuta ez egoteari buruzko txostena.

e) Toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, BEZaren gaineko aitorpenari buruzkoa, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.

7.6. Baldin aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo akatsak baditu, entitateari errekerituko zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan 10 egun balioduneko epean; halaber, ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Eskaerak hobeki ebaluatzen laguntzeko, Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuak toki entitate eskatzaileei eskatzen ahalko die aurkeztutako proiektuetako informazioa argitzeko edo erantzukizunpeko adierazpenean jasotako puntuak dokumentu bidez justifikatzeko.

8.–Hautatzeko eta baloratzeko irizpideak.

8.1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasun-hurrenkera ezartzeko, oinarri honetan ezarritako balorazio irizpideekin bat.

8.2. Irizpide hauei jarraikiz baloratuko dira eskaerak:

IRIZPIDEA

GEHIENEKO
PUNTUAZIOA
100 puntu

A. TESTUINGURUA.

Proiektua planteatzen den lurraldearen testuinguru soziodemografikoa

Sektorearen araberako testuingurua eta proiektuaren xedearekin eta Pirinioetako Planarekin duen lotura

Onuradunak eta lehentasuna Pirinioetako Planaren esparruan

Proiektuaren aurrekariak

Justifikazioa, edo zer eskariri erantzuten dion Pirinioetako Planaren testuinguruan

10 puntu

B. PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA.

Proiektuaren xedea eta Pirinioetako Planarekin duen lotura

Jarduera eremuak, sektorekoak eta/edo lurraldekoak

Proiektuaren helburuak

Proiektuko jarduketen deskribapen teknikoa

Koherentzia eta argitasuna helburuak, emaitzak eta adierazleak ezartzean

15 puntu

C. PLANGINTZA.

Lurraldean gauzatzen diren beste ekintza batzuekiko osagarritasuna

Egutegia

Jarduketa kronograma

Faseak eta zereginak zehaztea

Beste ekintza batzuekiko osagarritasuna

20 puntu

D. BERRIKUNTZA ETA SAREKO LANA.

Elkarlana beste entitate batzuekin eta sareko lana

Sormena eta originaltasuna

Jasangarritasuna (soziala, ekonomikoa, ingurumenekoa)

Proiektua beste norabait aldatzeko / errepikatzeko modukoa den

10 puntu

E. HEDAPENA, KOMUNIKAZIOA ETA SENTSIBILIZAZIOA.

Oinarrizko hedapena eta komunikazioa

Gutxieneko eskakizunetatik haragoko hedapen eta komunikazio jarduerak

Komunikazio plan egituratua, publikoaren araberako komunikazio kanalak, tokiko kanalak, jarduera berritzaileak

10 puntu

F. JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA.

Proiektuaren jarraipen eta ebaluaziorako sistemak definitu, diseinatu eta ezartzea

Adierazleak identifikatzea eta proiektuaren helburuekiko koherentzia

Jarraipen sistema eta ebaluazio metodoa

5 puntu

G. ONURADUNAK ETA GIZATALDEEN INKLUSIOA.

Gizataldeen deskribapena eta haien inklusioari laguntzeko neurriak

Pertsona eta gizatalde onuradunak identifikatzea eta deskribatzea eta Pirinioetako Planarekin duten lotura

Hainbat pertsona eta gizatalderen parte-hartzea erraztuko duten neurri zehatzak

10 puntu

H. GENERO IKUSPEGIA.

Genero ikuspegia txertatzea proiektuan

Proiektua hizkera inklusiboan idaztea

Aurreikusten diren neurriak proiektuan genero irizpidea sartzeko

Talde teknikoaren gaikuntza: taldeak ematen duen prestakuntza zehaztea

10 puntu

I. FINANTZAKETA ETA AURREKONTUA.

Proiektuaren finantzaketa orokorraren egitura eta aurrekontuaren zehaztapena

10 puntu

8.3. 50 puntu baino gutxiago lortzen dituzten proiektuek ez dute dirulaguntzarik jasoko.

8.4. Berdinketarik egonez gero, B atalean puntuazio handiena lortu duten proiektuak lehenetsiko dira, eta, modu subsidiarioan, berdinketak jarraitzen badu, C atalean puntuazio handiena lortu dutenak. Berdinketak jarraitzen badu, G, A, I, D, E, F eta, azkenik, H ataletan puntuazio handiena lortu duenaren alde ebatziko da berdinketa hausteko.

9.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta dirulaguntzaren balorazioa.

9.1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka bidez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Dirulaguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari dagokio.

9.2. Eskaerak 8. oinarrian zehaztutako irizpideei jarraikiz baloratuko dira, eta, horretarako, instrukzio organoak beste departamentu batzuetako pertsona batzuen laguntza izan dezake, eta egoki iruditzen zaizkion jarduketak egin ditzake ebazpen proposamenaren oinarri izanen diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko.

9.3. Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuak ebazpen proposamena igorriko dio Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari. Proposamenari txosten bat gehituko zaio, adierazten duena toki entitate onuradunek dirulaguntzak jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

9.4. Eman beharreko dirulaguntzak behin-behinean esleitu ondoren, esleitu gabeko soberakinik badago, soberakin horiek agortzeko, proiektuak birprogramatzeko eskatzen ahalko da, baldin eta proiekturik badago legokiokeen dirulaguntza guztia eskuratu ez duena aurrekontuan dirurik ez izateagatik.

Proiektuen birprogramatzea Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuak eskatuko du, lortutako puntuazioaren hurrenkerari jarraikiz. Horretarako, ofizioa igorriko dio entitate eskatzaileari, eta hark proposatzen zaion birprogramatzea onartzen duen erantzun beharko du, horretarako emandako epean. Epearen barnean erantzuten ez badu, proposamena ez duela onartu ulertuko da.

9.5. Entitate onuradunen batek uko egiten badio dirulaguntzari, zenbateko erabilgarria aurrekontuko diru faltagatik laguntzarik jaso ez duten proiektuei emanen zaie, jaso duten balorazioaren araberako ordenari jarraikiz. Bestela, halakorik ez badago, gainerako proiektuei emandako dirulaguntzari gehituko zaio, dirulaguntza horren zenbatekoaren proportzioan.

10.–Dirulaguntza emateko ebazpena.

10.1. Dirulaguntzak emateko ebazpena Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta 3 hilabeteko epean, gehienez ere. Epe hori igarotzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, behar den errekurtsoa aurkeztu ahal izateko.

10.2. Dirulaguntzak emateko ebazpenean honako hauek jasoko dira: entitate eskatzaileen zerrenda; toki entitate onuradunak (lankidetza bidezko modalitatean toki entitate guztiak onuraduntzat joko dira); diruz lagundutako proiektuak; proiektu bakoitzerako emandako dirulaguntzaren zenbatekoa; emandako zenbatekoa nola banatuko den lankidetza bidez aurkeztutako entitateen artean; eta, hala behar denean, gainerako eskaeren ezespena, arrazoia zehaztuta.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat, Gobernu Irekiaren Atarian jendaurrean jarriko dira, jakinarazi ondoko hilabetean, emandako dirulaguntzak, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntzak zer programaren eta aurrekontu kredituren kontura ordainduko diren, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

11.–Frogagiriak.

11.1. Onuradunek 2025eko urriaren 31ra arte (egun hori barne) egindako proiektua justifikatu beharko dute. Horretarako, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute telematikoki, laguntzen fitxaren bidez:

–Proiektua egin dela justifikatzeko memoria, oinarri hauetako V. eranskineko ereduari jarraikiz.

–Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa. Justifikazio kontu baten bidez justifikatuko dira, oinarri hauetako VI. eranskineko ereduari jarraikiz. Kontuak diruz lagundutako jardueren eta haien kostuaren aitorpena bildu beharko du gutxienez ere, jarduerak egiteko gastu guztiak banan-banan zehazturik. Jatorrizko fakturak aurkeztu beharko dira, baita horiek benetan ordaindu direla frogatzen duten agiriak ere. Frogatzeko balio bera duten beste agiri batzuk eta faktura elektronikoak onartuko dira, baldin eta betetzen badituzte zerga arloan onartuak izateko behar diren baldintzak. Toki entitate onuradunek PFEZa dela-eta egindako atxikipenen konturako sarrera egin behar badute Ogasunean, ordainketaren edo sarreraren frogagiria ere aurkeztu beharko dute.

Lankidetza bidezko modalitateko eskaera aurkezten denean, toki entitate onuradunetako bakoitzak gauzatu eta ordaindu beharko du eskaeran bere gain hartu duen gastu-portzentajearen kostua.

–Dokumentu bidezko froga bat, erakusteko bete dela diruz lagundutako ekintzetan Nafarroako Gobernuak parte hartu duela jakitera emateko betebeharra, hau da, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala txertatu dela ekintzen publizitatean eta hedapenean eta diruz lagundutako proiektuari buruzko dokumentazio guztian, eta testu hau ere erantsi dela: "Subvenciona Gobierno de Navarra/Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du". Halakoetan, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan jasotako ezaugarri teknikoak bete beharko dira.

Iturria: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala

–Egindako jardueren frogagiriak eta haien ondoriozko produktuen edo hedapen eta publizitate materialen erakusgarriak aurkeztuko dira.

–Proiektuak bestelako laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso duen azaltzen duen berariazko adierazpena. Hala bada, zehatz-mehatz adieraziko da zenbat diru jaso duen eta nondik, guztia VII. eranskineko ereduari jarraikiz.

–Proiektua gauzatzen den hilabeteetan proiektuari atxikitako pertsona kontratatuak badaude, soldata gordinaren aitorpena aurkeztea.

–Nafarroako Zerga Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztea, baldin eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari kontsulta egiteko baimenik ematen ez bazaio, I. eranskineko edo II. eranskineko inprimakiaren bidez.

–Dagokion toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, VIII. eranskineko ereduaren araberakoa, honako hauek jasotzen dituena:

  • Toki entitateak betetzen dituela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan aurreikusitako betebeharrak.
  • Kontratistak aukeratzean bete direla Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen aginduak, baldin eta gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 30.000 euro baino handiagoa bada, obra exekuzioaren kostuari dagokionez, edo 12.000 euro baino handiagoa kontsulta edo laguntza enpresek emandako ekipo ondasunen hornidurari edo zerbitzuei dagokienez.
  • Hala badagokio, profesionalei egin beharreko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipenak Ogasunari ordaindu zaizkiola.

11.2. Instrukzio organoaren iritziz, gastuen justifikazioa eta haiek frogatzeko egindako ordainketena nahikoa ez bada, errekerimendua eginen dio entitate eskatzaileari, beharrezko frogagiriak erants ditzan 10 egun balioduneko epean.

11.3. Oro har, egindako gastutzat hartuko da diruz lagundutako proiektua gauzatu den dataren arabera benetan fakturatu eta ordaindu dena.

12.–Dirulaguntzaren ordainketa.

12.1. Frogagiriak aztertuta, organo kudeatzaileak organo eskudunari igorriko dio ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena.

12.2. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak dirulaguntza ordaintzeko ebazpena emanen du, frogagiriak aurkezten direnetik bi hilabeteko epean.

13.–Bateragarritasuna.

Deialdi honetan araututako dirulaguntzen onuradunak diren toki entitateek Espainiako edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk edo nazioarteko erakundeek helburu edo xede bererako emandako dirulaguntzak eta laguntzak jasotzen ahalko dituzte, haiek, guztira, proiektu bakoitzaren inbertsio edo gastuaren %100 gainditzen ez badute.

14.–Jarraipena eta kontrola.

Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuak izanen du, hari atxikitako teknikarien bitartez, proiektuen jarraipena egiteko eta gauzatutako alderdi guztiak eta finkatutako helburuak noraino bete diren ikuskatzeko eta ebaluatzeko ardura.

15.–Betebeharrak.

15.1. Deialdi honen babesean dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrez gain:

a) Diruz lagundutako proiektua gauzatzea, deialdiaren helburua betez.

b) Dirulaguntzaren xede den proiektua dela-eta sortzen den edozein gorabeheraren berri ematea Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari, eta aurkeztutako proiektuaren kudeaketa nahiz garapena aldatzeko baimena eskatzea idatziz, bestelako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak lortzea barne.

c) Frogatzea betebeharrak eta baldintzak bete direla, diruz lagundutako proiektua egin dela eta dirulaguntza emateko arrazoi izan den helburua bete dela.

d) Emandako dirulaguntzei buruz, egiaztatze lana eta kontrol teknikoa egiten uztea Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari, baita horretarako eskumena duen edozein organori ere; jarduketa horietan eskatzen zaion informazio eta dokumentazio guztia aurkeztuko du.

e) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortuz gero, horren berri ematea Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

f) Kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala auditatuak izatea, entitate onuradunari aplikatzen zaion araudian eskatzen den bezala, bermatzeko egiaztapen eta kontrol ahalmenak behar bezala betetzen direla.

g) Jasotako funtsen erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztapen eta kontrol lanen xede diren bitartean.

h) Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren egiten diren idatzizko eta ahozko publizitate eta hedapen ekintzetan, bai eta diruz lagundutako proiektuari buruzko agiri guztietan ere, Nafarroako Gobernuaren parte-hartzearen eta dirulaguntzaren berri ematea. Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta testu hau agertu beharko dira: "Subvenciona Gobierno de Navarra / Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du". Halakoetan, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan jasotako ezaugarri teknikoak bete beharko dira.

i) Entitate onuradunak emandako dirulaguntzari uko egitea erabakitzen badu, Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari jakinarazi beharko dio. Uko egindako zenbatekoa beste proiektu batzuei esleitzen ahalko zaie, zehazki, laguntzarik gabe gelditu direnei aurrekontuan krediturik ez izateagatik, lortutako balorazioaren arabera, edo, halako proiekturik ez badago, onuradun atera diren beste proiektuen artean hainbanatuko da.

j) Dirulaguntzen onuradun diren toki entitateek, baldin eta gardentasun betebeharra konplitu behar badute Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 2. artikulua aplikatu beharrez, 11. artikuluan ezarritako gardentasun betebeharrak konplitu beharko dituzte, foru lege horren 22. artikuluan araututako publizitate aktiboari dagokionez.

k) Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, idatzizko kontratuaren bidez egin beharko da azpikontratazioa.

l) Frogatzea, kasuan kasuko toki entitateko idazkariaren ziurtagiri baten bidez, kontratistak aukeratzean bete direla Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen aginduak, baldin eta gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 30.000 euro baino handiagoa bada, obra exekuzioaren kostuaren kasuan, edo 12.000 euro baino handiagoa bada kontsulta edo laguntza enpresek emandako ekipo ondasunen horniduraren edo zerbitzuen kasuan.

15.2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

16.–Dirulaguntzak itzultzea.

16.1. Dirulaguntza emateko ebazpena baliorik gabe uzteko zioek (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan zehaztutakoak) eta foru lege horren 35. artikuluan aipatzen diren kasuek ekarriko dute jasotako zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli behar izatea, baita berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea ere, dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli behar dela erabaki bitartean sortutakoak.

16.2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan xedatutakoa betetze aldera, jarduerak ez badira betetzen aurkeztutako proiektu proposamenean zehaztu bezala, baldintzak hein batean bete ez direla joko da. Horrelakoetan, %20 itzuli beharko da, betetzen ez den jarduera bakoitzeko. Jarduera betetzen ez dela joko da ez denean gauzatzen entitateak berak aurkeztutako azalpenei jarraituz. Onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

16.3. Lankidetza bidezko modalitatean bi elkartek batera proiektua aurkezten badute, eta haietako batek ez baditu guztiz betetzen jarduerak, baina, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera, horrek ez badakar proiektuaren ez-betetze erabatekoa, banako modalitateko dirulaguntzen baldintzak aplikatuko dira espedientea izapidetzeko.

16.4. Itzulketak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira. Hortaz, premiamendu bidez kobratzeari ekin dakioke, beste erantzukizun batzuk gorabehera, halakorik bada.

17.–Arau-hausteak eta zehapenak.

17.1. Arau-hausteei eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.

17.2. Baldin eta gauzatutako eta fakturatutako jarduketaren bat ordaindu bada justifikazioak aurkezteko epemugaren ondotik (2025eko urriaren 31), ordaindutako zenbatekoaren %0,5eko zehapena aplikatuko da egun bakoitzeko (%0,5 x ordainketaren atzerapen-egunak x zenbatekoa).

Aplikatutako zehapen hori ordaindu beharreko zenbatekoari kenduko zaio.

18.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta haren oinarri arautzaileen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluarekin eta hurrengoekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin.

19.–Datuen babesa.

Eskaera aurkezteak berekin dakar haren bidez bildutako datu pertsonalak jasotzea eta tratatzea. Datu horiek Lurralde Kohesiorako Departamentuak tratatuko ditu, prozedura hau izapidetzeko eta laguntza horien esleipena kudeatzeko. Halaber, jakinarazten dizugu zure datuen inguruko eskubideak esteka honen bitartez balia ditzakezula: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/datu-pertsonalak-babesteko-eskubideak-baliatzea.

20.–Araudi osagarria.

Oinarriotan ezartzen ez den guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari eta aplikagarria den gainerako araudiari jarraituko zaio.

I. ERANSKINA.–PIRINIOETAKO PLANAREN LURRALDE EREMUAN DAUDEN TOKI ENTITATEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, PLAN HORREKIN LOTUTAKO EKINTZAK GAUZATZEKO 2025EAN. BANAKAKO ESKAERAK AURKEZTEKO INPRIMAKIA

1. ENTITATEAREN DATUAK.

Entitatearen izena

Posta helbidea

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Ordezkaria

Ordezkariaren helbide elektronikoa

Toki entitate eskatzaile(ar)en kokalekua

Pirinioetako eskualdea: Erronkaribar

Pirinioetako eskualdea: Zaraitzu

Pirinioetako eskualdea: Aezkoa

Pirinioetako eskualdea: Erroibar-Luzaide

Pirinioaurreko eskualdea: Orotz-Betelu eta Artzibar

2. PROIEKTUAREN DATUAK.

Proiektuaren izenburua

Proiektuaren deskribapena

(gehienez 1.000 karaktere).

3. BALORAZIO IRIZPIDEAK

A.–PROIEKTUA BALORATZEKO IRIZPIDEAK. 100 puntu gehienez.

A.1. TESTUINGURUA. 10 puntu, gehienez (gehienez 5.000 karaktere).

–Jarduketa eremuaren testuinguru sozialaren eta ekonomikoaren eta proiektuaren onuradunen deskribapena (adina, sexua, taldea, intereseko beste datu batzuk). Testuingurutzat hartzen da proiektuaren eraginpeko eremua, hau da, tokikoa, udalerria, ibarra edo eskualdea.

–Aurrekaririk badago, horien deskribapena, eta proiektuaren justifikazioa lehenago azaldutako testuinguruarekin alderatuta.

A.2. PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA. 15 puntu gehienez (gehienez 3.000 karaktere).

–Proiektuaren xedea, jarduketa eremua eta helburuak. Jarduketa eremuari dagokionez, ukitutako sektoreaz eta lurraldeaz ari gara.

–Proiektuaren deskribapen teknikoa, koherentzia eta argitasuna berariazko helburuak ezartzean, emaitzak eta ezarritako adierazle kuantitatibo eta kualitatiboak.

A.3. PLANGINTZA. 20 puntu, gehienez (gehienez 3.000 karaktere).

–Plangintza eta egutegia: hasiera eta amaiera datak eta iraupen osoa, hilabetetan emana.

–Lurraldean aurrera eramaten diren beste ekintza batzuekiko osagarritasuna, adibidez, eskualdeko, erregioko (Nafarroako Gobernua) edo Europako beste proiektu batzuen osagarria den.

A.4. BERRIKUNTZA ETA SAREKO LANA. 10 puntu, gehienez (gehienez 4.000 karaktere).

–Elkarlana beste entitate batzuekin eta sareko lana: adierazi proiektua garatzen parte hartuko duten gainerako toki entitateak, toki ekintzako taldeak, elkarteak, kolektiboak eta udalez gaindiko entitateak.

–Labur azaldu zergatik uste duzun proiektua sortzailea eta orijinala dela, kontuan hartuta lehenago egin den, aurreneko aldiz abian jartzen den, zer taldetan duen eragina, lurraldera jarduera berriak erakartzeko gaitasuna eta beste batzuk.

–Labur azaldu zergatik uste den proiektua jasangarria dela ikuspegi sozial eta ekonomikotik eta ingurumenaren arlotik. Ulertzen da jasangarritasuna dela proiektuak duen gaitasuna etorkizuneko baliabideak konprometitu gabe garatzeko.

–Proiektua beste entitate batzuetara transferitzeko eta errepikatzeko aukerak.

A.5. HEDAPENA, KOMUNIKAZIOA ETA SENTSIBILIZAZIOA. 10 puntu, gehienez (gehienez 4.000 karaktere).

–Proiektuaren hedapen, komunikazio eta sentsibilizazio jardueren azalpena.

–Nahitaezkoa da proiektuen hedapena egitea, haren tamainaren proportzioan. Hedapen jarduerak bitarteko berekiekin egin daitezke, eta kasu batzuetan ez dute gastu ekonomikorik ekarriko.

A.6. JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA. 5 puntu, gehienez (gehienez 1.500 karaktere).

–Proiektuaren jarraipen eta ebaluaziorako sistemak definitu, diseinatu eta ezartzea: adierazle kuantitatiboak eta/edo kualitatiboak.

A.7. ONURADUNAK ETA GIZATALDEEN INKLUSIOA. 10 puntu, gehienez (gehienez 1.000 karaktere).

–Integratzeko arazoak dituzten gizataldeak sartzea proiektuan.

–Gizatalde horien deskribapena (adinekoak, adingabeak, gazteak, migratzaileak, emakumeak, beste batzuk).

Bateko eta besteko gizataldeen inklusioaren aldeko neurriak.

A.8. GENERO IKUSPEGIA. 10 puntu, gehienez (gehienez 600 karaktere).

–Genero ikuspegia txertatzea proiektuan.

–Adierazi zer neurri aurreikusi den genero irizpidea proiektuan sartzeko.

A.9. FINANTZAKETA ETA AURREKONTUA. 10 puntu, gehienez.

–Proiektuaren finantzaketa orokorraren egitura eta aurrekontuaren zehaztapena, jardueraz jarduera. Finantzaketa osoa adieraziko da, ez soilik dirulaguntzan eskatutakoa.

B.–JARRAIPEN PROIEKTUAK.

Jarraipenekoak diren proiektuen kasuan, nahitaez bete behar da.

B.1. JARRAIPEN PROIEKTUAK. Proiektuari jarraipena emateko arrazoiak eta jada eginak dauden jarduketekin duen lotura. Deialdi honen helburuen arabera emaitza lortzeko jarduketak.

C.–AURREKONTUA.

AURREIKUSITAKO JARDUERAK

Aurrekontua

1. jarduera

2. jarduera

3. jarduera

4. jarduera

5. jarduera

... jarduera

Proiektuaren aurrekontua, guztira

Eskatzen den dirulaguntza

Ekarpen berekiak

Abian den urterako eskatutako edo aurreikusitako bestelako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuarenak edo beste erakunde batzuenak

–

–

D.–AURKEZTEN DEN PROIEKTU OSORAKO AZKENEKO OHARRAK ETA IRUZKINAK

(gehienez ere 30 lerro)

BAIMENA EMATEN DIO Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, deialdi honen esparruan, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria ZUZENEAN ESKA DIEZAIEN Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari, datu horiek beharrezkoak baitira eskaera ebazteko (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2.e artikulua).

EZ DIO BAIMENIK EMATEN Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, deialdi honen esparruan, Ogasun Departamentuari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari zuzenean eska diezaien zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela frogatzen duen ziurtagiria, eta entitateak berak aurkezten ditu eskaera ebazteko behar diren agiriak.

.........................(e)n, ........(e)ko .............................aren .........(e)(a)n

Sinadura: Alkatea / entitateko burua edo proiektuaren ordezkaria

II. ERANSKINA.–PIRINIOETAKO PLANAREN LURRALDE EREMUAN DAUDEN TOKI ENTITATEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, PLAN HORREKIN LOTUTAKO EKINTZAK GAUZATZEKO 2025EAN. LANKIDETZA BIDEZKO ESKAERAK AURKEZTEKO INPRIMAKIA

1. ENTITATEAREN DATUAK.

Entitate ordezkariaren izena

Entitate laguntzaileen izenak

–

–

–

Posta helbidea

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Ordezkaria

Ordezkariaren helbide elektronikoa

Toki entitate eskatzaile(ar)en kokalekua

Pirinioetako eskualdea: Erronkaribar

Pirinioetako eskualdea: Zaraitzu

Pirinioetako eskualdea: Aezkoa

Pirinioetako eskualdea: Erroibar-Luzaide

Pirinioaurreko eskualdea: Orotz-Betelu eta/edo Artzibar

2. PROIEKTUAREN DATUAK.

Proiektuaren izenburua

Proiektuaren deskribapena

(gehienez 1.000 karaktere).

3. BALORAZIO IRIZPIDEAK.

A.–PROIEKTUA BALORATZEKO IRIZPIDEAK. 100 puntu gehienez.

A.1. TESTUINGURUA. 10 puntu, gehienez (gehienez 5.000 karaktere).

–Jarduketa eremuaren testuinguru sozialaren eta ekonomikoaren eta proiektuaren onuradunen deskribapena (adina, sexua, taldea, intereseko beste datu batzuk). Testuingurutzat hartzen da proiektuaren eraginpeko eremua, hau da, tokikoa, udalerria, ibarra edo eskualdea.

–Aurrekaririk badago, horien deskribapena, eta proiektuaren justifikazioa lehenago azaldutako testuinguruarekin alderatuta.

A.2. PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA. 15 puntu gehienez (gehienez 3.000 karaktere).

–Proiektuaren xedea, jarduketa eremua eta helburuak. Jarduketa eremuari dagokionez, ukitutako sektoreaz eta lurraldeaz ari gara.

–Proiektuaren deskribapen teknikoa, koherentzia eta argitasuna berariazko helburuak ezartzean, emaitzak eta ezarritako adierazle kuantitatibo eta kualitatiboak.

A.3. PLANGINTZA. 20 puntu, gehienez (gehienez 3.000 karaktere).

–Plangintza eta egutegia: hasiera eta amaiera datak eta iraupen osoa, hilabetetan emana.

–Lurraldean aurrera eramaten diren beste ekintza batzuekiko osagarritasuna, adibidez, eskualdeko, erregioko (Nafarroako Gobernua) edo Europako beste proiektu batzuen osagarria den.

A.4. BERRIKUNTZA ETA SAREKO LANA. 10 puntu, gehienez (gehienez 4.000 karaktere).

–Elkarlana beste entitate batzuekin eta sareko lana: adierazi proiektua garatzen parte hartuko duten gainerako toki entitateak, toki ekintzako taldeak, elkarteak, kolektiboak eta udalez gaindiko entitateak.

–Labur azaldu zergatik uste den proiektua sortzailea eta orijinala dela, kontuan hartuta lehenago egin den, aurreneko aldiz abian jartzen den, zer taldetan duen eragina, lurraldera jarduera berriak erakartzeko gaitasuna eta beste batzuk.

–Labur azaldu zergatik uste den proiektua jasangarria dela ikuspegi sozial eta ekonomikotik eta ingurumenaren arlotik. Ulertzen da jasangarritasuna dela proiektuak duen gaitasuna etorkizuneko baliabideak konprometitu gabe garatzeko.

–Proiektua beste entitate batzuetara transferitzeko eta errepikatzeko aukerak

A.5. HEDAPENA, KOMUNIKAZIOA ETA SENTSIBILIZAZIOA. 10 puntu, gehienez (gehienez 4.000 karaktere).

–Proiektuaren hedapen, komunikazio eta sentsibilizazio jardueren azalpena.

–Nahitaezkoa da proiektuen hedapena egitea, haren tamainaren proportzioan. Hedapen jarduerak bitarteko berekiekin egin daitezke, eta kasu batzuetan ez dute gastu ekonomikorik ekarriko.

A.6. JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA. 5 puntu, gehienez (gehienez 1.500 karaktere).

–Proiektuaren jarraipen eta ebaluaziorako sistemak definitu, diseinatu eta ezartzea: adierazle kuantitatiboak eta/edo kualitatiboak.

A.7. ONURADUNAK ETA GIZATALDEEN INKLUSIOA. 10 puntu, gehienez (gehienez 1.000 karaktere).

–Integratzeko arazoak dituzten gizataldeak sartzea proiektuan.

–Gizatalde horien deskribapena (adinekoak, adingabeak, gazteak, migratzaileak, emakumeak, beste batzuk).

Bateko eta besteko gizataldeen inklusioaren aldeko neurriak.

A.8. GENERO IKUSPEGIA. 10 puntu, gehienez (gehienez 600 karaktere).

–Genero ikuspegia txertatzea proiektuan.

–Adierazi zer neurri aurreikusi den genero irizpidea proiektuan sartzeko.

A.9. FINANTZAKETA ETA AURREKONTUA. 10 puntu, gehienez.

–Proiektuaren finantzaketa orokorraren egitura eta aurrekontuaren zehaztapena, jardueraz jarduera. Finantzaketa osoa adieraziko da, ez soilik dirulaguntzan eskatutakoa.

B.–LANKIDETZA PROIEKTUAK ETA/EDO JARRAIPEN PROIEKTUAK.

Nahitaez bete beharrekoa lankidetza proiektuen eta jarraipen proiektuen kasuan.

B.1. JARRAIPEN PROIEKTUAK. Proiektuari jarraipena emateko arrazoiak eta jada eginak dauden jarduketekin duen lotura. Deialdi honen helburuen arabera emaitza lortzeko jarduketak.

B.2. LANKIDETZA PROIEKTUAK. Toki entitate parte-hartzaile bakoitzaren lankidetzaren eta zereginaren azalpena, lankidetza proiektuen kasuan.

C.–AURREKONTUA.

AURREIKUSITAKO JARDUERAK

1. entitatearen
aurrekontua

ENTITATE AURKEZLEA

2. entitatearen
aurrekontua

LAGUNTZAILEA

(Finantzaketan parte hartzeko gutxienekoa: guztizkoaren %15)

3. entitatearen
aurrekontua

LAGUNTZAILEA

(Finantzaketan parte hartzeko gutxienekoa: guztizkoaren %15)

1. jarduera

2. jarduera

3. jarduera

4. jarduera

5. jarduera

... jarduera

Proiektuaren aurrekontua, guztira

Eskatzen den dirulaguntza

Ekarpen berekiak

Abian den urterako eskatutako edo aurreikusitako bestelako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuarenak edo beste erakunde batzuenak

D.–AURKEZTEN DEN PROIEKTU OSORAKO AZKENEKO OHARRAK ETA IRUZKINAK.

(gehienez ere 30 lerro)

BAIMENA EMATEN DIO Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, deialdi honen esparruan, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria ZUZENEAN ESKA DIEZAIEN Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari, datu horiek beharrezkoak baitira eskaera ebazteko (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2.e artikulua).

EZ DIO BAIMENIK EMATEN Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, deialdi honen esparruan, Ogasun Departamentuari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari zuzenean eska diezaien zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela frogatzen duen ziurtagiria, eta entitateak berak aurkezten ditu eskaera ebazteko behar diren agiriak.

Dokumentu hau sinatuz, behean sinatzen duten entitateek berretsi egiten dute 2025eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean dirulaguntzen deialdi honen eranskinean adierazitako ekintzarako edo ekintzetarako dirulaguntza lankidetzan eskatzeko asmoa, eta ekintza horiek gauzatzeko konpromisoak eta horietarako ekarpen ekonomikoa adierazten dituzte.

.........................(e)n, ........(e)ko .............................aren .........(e)(a)n

Sinadura: Entitate AURKEZLEko alkatea/burua

Sinadura: Toki entitate LAGUNTZAILEetako buruak

III. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, ONURADUN IZATEKO

…...……………………………...……………………………………………..…………… andreak/jaunak, …..................... IFZa duenak, ................................... entitatearen ordezkaria den aldetik, honako hau adierazten du:

–Entitateak ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debekurik.

–Entitate eskatzaileak ez duela galdu dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera zigor edo administrazio arloko zehapen baten ondorioz, eta horretarako desgaikuntza ekartzen duen legezko debekurik ez duela jaso.

–Entitate eskatzaileak:

Beste edozein administrazio publikoren edo entitate pribatu baten laguntzarik ez duela jaso eta/edo eskatu xede eta helburu bererako, emanak nahiz ebatzi gabe egon.

Beste edozein administrazio publikoren edo entitate pribatu baten laguntzak jaso eta/edo eskatu dituela xede eta helburu bererako, emanak nahiz ebatzi gabe egon.

  • Erakundea:
  • Zenbatekoa:

.........................(e)n, ........(e)ko .............................aren .........(e)(a)n

Sinadura: Alkatea / entitateko burua edo proiektuaren ordezkaria

IV. ERANSKINA.–TOKI ENTITATEKO IDAZKARIAREN ZIURTAGIRIA, BEZAREN GAINEKO AITORPENARI BURUZKOA

………………………………………………………………........................………………. andreak/jaunak, ………………………………………………………………………… toki entitateko idazkaria den aldetik,

ZIURTATZEN DU:

Diruz laguntzeko eskatu den jarduketak eskubidea sortzen du jasandako BEZaren kenkaria egiteko, Balio Erantsiaren Zergari buruzko abenduaren 3ko 19/1992 Foru Legearen arabera: BAI / EZ.

Eta, jasota gera dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, ziurtagiri hau ematen dut, alkateak/udalburuak ontzat emana eta entitatearen zigilua duena.

.........................(e)n, ........(e)ko .............................aren .........(e)(a)n

O.E. Alkatea - Burua O.E. Idazkaria

Sinatua: Sinatua:

V. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN AMAIERAKO MEMORIA ETA GASTUEN JUSTIFIKAZIOA

1. ENTITATEAREN DATU OROKORRAK:

Entitatea:

Proiektuaren izena:

Ordezkaria:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

2. AZALPEN MEMORIA:

Egindako jarduketak, proposatutako helburuen eta lortutako emaitzen deskribapena (zer ekintza egin diren, nork, nola, noiz, non).

Proiektua gauzatzean egindako aldaketak, halakorik bada.

Proiektuaren ebaluazioa.

Ondorioak.

3. AURKEZTEN DIREN FROGAGIRIAK:

Erantsitako agiriak

Bai

Ez

Fakturen eta gastuen frogagirien zerrenda.

Kalkulu-orria Excelen, gastuak eta diru-sarrerak xehe azalduta.

Proiektuari egotzitako pertsonen soldaten zenbateko gordinaren adierazpena.

Jarduerak gauzatu izanaren frogagiriak.

Proiektuak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso duela erakutsi dela frogatzen duten agiriak.

Beste dirulaguntza batzuei buruzko adierazpena.

Frogagiriei buruzko oharra:

Ekintzen frogagiriak aurkeztu beharko dira, bai eta haiek gauzatu edo zabaltzearen ondoriozko produktuenak ere. Frogagiri horietan (argazkiak, web-orrietako eta sare sozialetako argitalpenetarako estekak, parte-hartzearen edo asistentziaren ziurtagiriak, etab.) agertu beharko da Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako proiektuan parte hartu duela, egiten den publizitatean eta hedapenean eta diruz lagundutako proiektuari buruzko dokumentazio guztian Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala txertatuz, esaldi honekin batera: "Subvenciona Gobierno de Navarra / Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du".

4. EKINTZEN DATU EKONOMIKOAK:

AURREKONTUA, GUZTIRA (eurotan)

GASTU GAUZATUA (eurotan)

EMANDAKO DIRULAGUNTZA (eurotan)

DIRULAGUNTZAREN GASTU JUSTIFIKATUA (eurotan)

Beste erakunde publiko edo pribatu batek diruz lagundu ditu ekintzak:

BAI EZ

5. EGINDAKO EKINTZEN BALORAZIO OROKORRA:

5.1. Proiektuan diruz lagundutako jarduera guztiak egin al dira?

BAI EZ

5.2. Jarduera guztiak egin ez badira, zergatik ez dira egin?

Aurrekontu faltagatik

Denbora faltagatik

Elkartekideen interes faltagatik

Elkarte barneko antolakuntza faltagatik

Beste arrazoi batzuengatik, zein?

5.3. Alderdi positiboak eta hobetzekoak:

  • Nabarmendu beharreko alderdi positiboak:
  • Hobetu zitezkeen alderdiak:

5.4. Proiektua gauzatzeak berrikuntzarik ekarri al du?

  • Bai, proiektuari berari dagokionez ..............................................................................................

...........................................................................................................................................................

  • Bai, jardueraren xede ziren hartzaileei dagokionez ........................................................................

...........................................................................................................................................................

  • Bai, jarduera egiteko moduari dagokionez .................................................................................

...........................................................................................................................................................

  • Bai, hedapenari eta zabalkundeari dagokienez ...........................................................................

...........................................................................................................................................................

  • Kasu horietan, adierazi zein izan den berrikuntza .............................................................................

……….(e)n , 20……….(e)ko ................aren ........(e)(a)n

Sinadura: Alkatea / entitateko burua edo proiektuaren ordezkaria

VI. ERANSKINA.–JUSTIFIKAZIO KONTUA

Deialdia

Proiektuaren aurrekontua

Entitatea

Emandako dirulaguntza

Espediente zk.

Beste dirulaguntza batzuk, guztira

Hitzarmen mota

Justifikatu beharreko zenbatekoa

FAKTUREN ETA GAINERAKO EGIAZTAGIRIEN ZERRENDA

JARDUERA EDO EKINTZA

GASTUAREN EGIAZTAGIRIA

ORDAINKETAREN EGIAZTAGIRIA

FAKTURA ZENBAKIA

FAKTURAREN DATA

ENTITATE
HORNITZAILEA

KONTZEPTU DIRUZ LAGUNGARRIAK

FAKTURA, GUZTIRA

DATA

ZENBATEKOA

GASTUAREN KATEGORIA

AZALPENA

ZENBATEKOA
(BEZik GABE)

BEZa (1)

GUZTIRA

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

GUZTIRA

€

€

€

€

(1) Gastu diruz lagungarriaren BEZa, berreskuratu edo konpentsatu ezin dena.

DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERARI LOTUTAKO GASTUEN ETA DIRU-SARREREN LIKIDAZIOA

JARDUERA EDO EKINTZA

GASTUAK

DIRU-SARRERAK

GASTUAREN KATEGORIA

LOKALEN ETA EKIPAMENDUEN ALOKAIRUA

MATERIAL
SUNTSIKORRAK

PUBLIZITATEA
ETA/EDO
HEDAPENA

BIDAIA ETA
OSTATU GASTUAK ETA DIETAK

ZERBITZU TEKNIKOAK ETA PROFESIONALAK

AZPIKONTRATAZIOA

BESTELAKO
GASTU
BEHARREZKOAK

TRIBUTUAK

ZEHARKAKO GASTUAK

GASTUAK,
GUZTIRA

DIRULAGUNTZAK

BESTELAKOAK

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

€

GASTUAK, GUZTIRA

€

KENDURA
(GASTUAK – DIRU-SARRERAK)

€

SARRERAK, GUZTIRA

€

VII. ERANSKINA.–BESTE DIRULAGUNTZA BATZUEN AITORPENA

................................................................................................................................. andreak/jaunak, ..................................... IFZaren jabe, ........................................... den aldetik, eta .................................. IFZa duen ....................................................ren izenean eta haren ordezkari gisa, aitortzen dut:

Jarraian aipatzen diren dirulaguntzak eskatu eta jaso dira Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak deialdi honen bidez diruz lagundutako proiekturako:

Organo emailea

Deialdia / Dirulaguntzaren kontzeptua

Zenbatekoa

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiarenaz gain ez dela beste inolako dirulaguntzarik jaso edo eskatu proiektu honetarako.

Halaber, 16. oinarrian ezarritako mugak gaindituz gero, konpromisoa hartzen dut departamentu honi idatziz jakinarazteko, horren berri izan bezain laster, eta, betiere, funts publikoak zertan erabili diren justifikatu baino lehen, eta diruz lagundutako kontratuaren edozein epetan gertatuta ere.

.........................(e)n, ........(e)ko .............................aren .........(e)(a)n

Sinadura: Alkatea / entitateko burua edo proiektuaren ordezkaria

VIII. ERANSKINA.–TOKI ENTITATEKO IDAZKARIAREN ZIURTAGIRIA

................................................................................................................................. andreak/jaunak, ..................................................................................................... toki entitateko idazkaria den aldetik,

ZIURTATZEN DU:

–Toki entitateak betetzen dituela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan aurreikusitako betebeharrak.

–Kontratistak aukeratzean bete direla Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 6ko 6/1990 Foru Legearen aginduak, baldin eta gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 30.000 euro baino handiagoa bada, obra exekuzioaren kostuari dagokionez, edo 12.000 euro baino handiagoa kontsulta edo laguntza enpresek emandako ekipo ondasunen hornidurari edo zerbitzuei dagokienez.

–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipenak egin direla, profesionalei dagokienez, Ogasunari aitorpena eta sarrera egiteko (ezabatu, bidezkoa ez bada).

Eta, jasota gera dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, ziurtagiri hau ematen dut, alkateak/udalburuak ontzat emana eta entitatearen zigilua duena.

.........................(e)n, ........(e)ko .............................aren .........(e)(a)n

Sinadura: toki entitateko idazkaria

O.E. Alkatea - Burua Idazkaria

Sinatua: Sinatua:

Iragarkiaren kodea: F2504137