Iragarkia
72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
307E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez 2025erako dirulaguntzen deialdi bat onesten baita gizarte integraziorako errentako etxebizitzen programaren entitate laguntzaileentzako. DDBN identifikazioa: 818101.
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen du botere publikoen jarduketek, besteak beste, funtsezko helburu hauek izanen dituztela gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea; eta gizarteak behar sozialak konpontzen parte har dezala bultzatzea, batez ere gizatalde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateen bidez.
Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan (ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuak arautua eta martxoaren 20ko 30/2019 Foru Dekretuak aldatua), gizarte inklusioaren arloan bermatu gabeko prestazioen artean agertzen dira gizarte integraziorako errentako etxebizitzak eskuratzeko laguntzak eta gizarte bazterketaren arloan jarduten duten gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntzak.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko xedapenekin bateragarri izan behar dute arau horiek. Foru lege horretan ezarrita dago onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei dagokien araubide juridiko orokorra. Dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak horien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu, dirulaguntzaren xedeko jarduerak egiten dituztenek edo haiek jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten dirulaguntza eskuratzeko.
Era berean, irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, gizarte integraziorako etxebizitzen araubidea finkatzen du V. kapituluan.
Bestalde, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jarduketa printzipio gidari batzuk ezartzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean Konstituzioan jasotako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eskubidea egiazkoa eta eraginkorra izan dadin bizitzaren eremu eta etapa guztietan. Halaber, aipatu legeak eskatzen du dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berdintasun klausulak jaso daitezela.
Deialdi honen xedea oinarri arautzaileak ezartzea da, gizarte-integrazioko etxebizitzen programaren baitan jarduketak gauzatzen dituzten gizarte-ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko.
Deialdiak bidea ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.
Ikusirik espedienteko txosten tekniko eta juridikoak, zeinek adierazten baitute, hurrenez hurren, dirulaguntza hauek ematea egokia eta interes publikokoa dela, eta deialdia eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitutakoak erabiliz.
AGINTZEN DUT:
1. Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntza deialdi bat onestea, 2025. urterako, gizarte integraziorako errentako etxebizitzen programarako, foru agindu honen eranskinean agertzen diren oinarri arautzaileei jarraikiz.
2. Gastu bat baimentzea, 250.000,00 eurokoa, 2025eko gastu-aurrekontuko partida honen kargura: 901003 91600 4819 231605 partida, "Gizarte integraziorako errentako etxebizitzen programa" izenekoa.
3. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Foru agindu hau igortzea Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzura, Aurrekontuak Kudeatzeko Atalaren Kontabilitate Zentrora eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN) ere, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko martxoaren 3an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.
I. ERANSKINA.–IRABAZI-ASMORIK GABEKO ENTITATEEI GIZARTE INTEGRAZIORAKO ERRENTAKO ETXEBIZITZEN PROGRAMAREN FUNTZIONAMENDU GASTUETARAKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO 2025EKO DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehena.–Xedea eta helburuak.
1. Deialdi honen xedea da entitateei emanen zaizkien dirulaguntzen araubidea ezartzea, 2025eko ekitaldian, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean, gizarte-bazterketa egoeran dauden eta gizarte-integrazioko etxebizitza programaren alokairu-modalitatean parte hartzen duten pertsonak gizartean integratzeko beharrezko akonpainamendu profesionala barne hartzen duten proiektuak gara ditzaten.
Proiektu guztiek genero ikuspegia jaso beharko dute, hala prestatzean nola gauzatzean.
2. Dirulaguntzen deialdi honetatik kanpo daude, berariaz, Gizarte Zerbitzu Zorroan oinarrizko laguntzarako prestazio bermatu gisa jasotako jarduketak eta beste deialdi publiko batzuen bidez berariaz finantzatzen diren proiektu eta jarduketak edo beste administrazio publiko batzuen eskumenekoak direnak. Halaber, eduki bakarra honako hau duten proiektuak baztertu egiten dira berariaz: kultur ekintzak eta aisialdikoak eta astialdikoak egitea eta eraikuntza edo birgaitze lanak.
Bigarrena.–Aurrekontu-baliabideak.
Helburu horretarako, 250.000,00 euro bideratu dira. Diru kopuru hori 2025eko gastu-aurrekontuko "Gizarte integraziorako errentako etxebizitzen programa eta etxebizitza arloko beste akonpainamendu jarduketa batzuk" izeneko 901003 91600 4819 231605 partidan dago erabilgarri.
Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.
Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen onuradun izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea, beren izaera juridikoaren arabera, eta, eskabideak aurkezteko epea bukatzean, Gizarte Zerbitzuen Erregistroan edo erregelamenduz dagokien erregistroan inskribatuta egotea.
b) Irabazi-asmorik ez edukitzea.
c) Ebazpen irmoan ezarritako zehapenaren ondorioz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeetan, Dirulaguntzei buruzko Foru Legean edo zergei buruzko lege orokorretan ezarritakoaren arabera dirulaguntzak lortzeko gaitasunaz gabeturik ez egotea.
d) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.
e) Dirulaguntzen onuraduna izateko Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako gainerako debeku-egoeretan ez egotea.
f) Etxebizitza eskuratzeko akonpainamendu sozialeko programak garatzen gutxienez bost urteko esperientzia.
g) Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuarekin lankidetza hitzarmen bat sinatu izana gizarte integraziorako etxebizitzen programetan edo jarduketetan parte hartzeko.
Laugarrena.–Jarduketek bete beharreko baldintzak.
Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Deialdi honetako 1. oinarriko xede eta helburuetarako eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluko printzipioetarako egokiak izatea.
b) Jarduketen asmoa izanen da bizitegi arloko bazterketak larriki ukitutako familiei erraztasunak ematea NASUVINSA sozietate publikoaren alokairu programan sar daitezen (NASUVINSAk sustatutako alokairu sozialeko etxebizitzak, sustatzaile pribatuenak edo NASUVINSAk kudeatutako Alokairuen Poltsako etxebizitzak).
–Akonpainamendu sozialeko jarduketak izanen dira, zuzenduko zaizkienak azken bost urtean alokairuan sartu diren eta, aurreko deialdien babesean, entitateren batekin akonpainamendu horretarako Gizarteratze Akordioa sinatua duten familiei, edo, bestela, aurreko urteetan programan sartu bai baina oraindik etxebizitzarik esleitu ez zaien familia unitateei.
–Jarduketa berriak, programan sartzeko erraztasunak ematera bideratuak. 2025ean deialdi honen babesean gehienez ere 30 jarduketa berriri emanen zaie dirulaguntza. Entitate bakoitzak gehienez ere 6 eskaera berri egiten ahal ditu.
Jarduerak 2025ean egin beharko dira. Dirulaguntza esleitzeko ebazpena ematen den eguna hartuko da jardueren hasiera eguntzat, salbu eta entitate onuradunak berariaz lehenagoko bat adierazten badu, betiere deialdiaren urte naturalaren barnean.
Bosgarrena.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.
Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira jarduera garatzeko lortzen ahal diren beste batzuekin, horiek beste administrazio publiko batzuetatik, beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularretatik etorri, Estatukoak zein nazioartekoak izan.
Hala ere, diruz lagundutako zenbatekoak –bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin baturik– ez du gaindituko entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua. Justifikazio hori entitatearen ziurtagiri bat aurkeztuz eginen da, eta bertan adieraziko da programarako jasotako diru-sarrerek ez dituztela gainditzen programak sortutako gastuak.
Seigarrena.–Gastu diruz lagungarriak.
1. Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak direnak eta deialdiaren epean egiten direnak. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.
2. Gastu horiek 2025eko abenduaren 31ra arte egindako ondasun-emateenak edo zerbitzu-prestazioenak izanen dira, eta 2026ko otsailaren 10erako ordainduak egon beharko dira.
3. Honako multzo hauek jasotzen ahal dute dirulaguntza.
Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programan diruz laguntzen ahal diren gastuetan kontzeptu hauek sartzen ahalko dira:
a) Langileria gastuak: profesionalek familia onuradunei etxebizitza bat bilatzeko eta ingurunean txertatzeko prozesuan akonpainatzearen ondoriozko gastuak. Akonpainamendu horretarako dirulaguntza ez da izanen kostu errealaren arabera finkatuko den gehieneko muga baino handiagoa eta, horretarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan zerbitzu ematen duten gizarte laneko profesionalentzat ezarritakoa hartuko da kontuan. Kalkulu hori egiteko formula hau erabiliko da:
2025ean eginen diren jarduketa berrien kopurua edo akonpainamendu jarduketen kopurua (4. oinarriko b apartatuan adierazitakoaren arabera) bider 1.397,65 euroko modulua, jarduketa bakoitzeko.
Langile gastuentzako dirulaguntza Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritakoa izanen da, gehienez.
Proiektuko langileen lanaldiak entitateak lortzen dituen programa finantzatuetan egozteko, dokumentu bidezko babesa beharko da, langileen ordutegia kontrolatzeko parteen bitartez egiaztatu ahal izateko benetakoa dela proiektuan aritzen diren langileen dedikazioaren gastua.
b) Langileen joan-etorrietarako gastuak, Gobernuak 2025eko otsailaren 12an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga gainditu gabe. Erabaki horren bidez, jarraibideak eman ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enplegatuek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak onesteko. Bankuko transferentziaren bidez justifikatuko dira bidaietarako eta dietetarako gastuak.
c) Zeharkako gastuak. Zilegi izanen da dirulaguntzari kopuru bat aplikatzea zeharkako kostuengatik. Zeharkako kostu horiek izanen dira entitate onuradunaren funtzionamendu gastu orokorrak (langileen gastuak, lokalenak, bulegoko materialenak eta bestelako gastu arruntak) eta programaren koordinaziokoak.
d) Aipaturiko b) eta c) apartatuetako gastuak, guztira, ez dira izanen eskatutako kopuru osoaren %12,5etik gorakoak.
Zeharkako kostuetatik, entitate onuradunak dirulaguntzaren xede den jarduerari egotziko dio zati egokia, guztiek onartzen duten kontabilitateko printzipio eta arauei jarraituz kalkulatua, eta, betiere, halako kostuak jarduera benetan egin den aldiari dagozkion heinean.
4. Ez dira inola ere gastu diruz lagungarritzat hartuko ekipamendu eta ondasun inbentariagarriak, ez eta eraikuntzako materialak, protokoloko eta luxuzko gastuak (otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.) eta amortizazioak ere.
Zazpigarrena. Eskaerak aurkeztea.
1. Entitate eskatzaile bakoitzak diruz laguntzeko eskaera bakarra aurkez dezake.
2. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan.
Erregistroaren funtzionamendu okerra dela-eta ezinezkoa denean aurkezpen telematikoa egitea –eta bakar-bakarrik kasu horretan–, bestelako aurkezpen moduak onartuko dira, dela Eskubide Sozialetako Departamentuaren Erregistroetan (González Tablas kalea 7, 31005 Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan.
Horrez gain, eskaerak Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan aurkezten badira, aurkezpen horren berri eman beharko diote unitate kudeatzaileari, mezu elektronikoa bidalita sincluss@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean.
Posta bulegoen bitartez aurkezten diren eskaeren kasuan, Posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan ezarritako zehaztapenak bete beharko dira. Entitate eskatzaileek sincluss@navarra.es helbidera egun berean mezu elektroniko bat bidalita iragarriko dute eskaera bidali dela.
4. Eskaera adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez da onartuko.
Zortzigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.
1. Entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuaren eskaera-orri orokorra aurkeztu beharko dute, telematikaren bidez aurkeztuko diren honako agiri hauekin batera (agiri horiek jatorrizkoak edo fotokopiak izan beharko dira):
A) Entitate eskatzailearen dokumentazioa:
a.1) Entitatearen estatutuak.
a.2) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat.
a.3) Identifikazio fiskaleko txartela.
a.4) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, entitateak, haren administratzaileek eta ordezkariek dirulaguntzen onuradun izateko debekurik ez dutela urratzen dioena. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira.
a.5) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak.
a.6) Nafarroako Gobernuak edo Espainiako Zerga Agentziak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela.
a.7) Dirulaguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzeko agiria eta pertsona horren Nortasun Agiri Nazionala.
a.8) Transferentzia bidez kobratzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia bada, edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada.
a.9) Hala behar izanez gero, eta 14. oinarrian xedatutakoari dagokionez, dirulaguntzaren helburuak betetzeko diru-funtsak aurretiaz behar direla frogatzeko txostena.
B) Balorazioa egiteko dokumentazioa:
–Proiektuaren memoria inprimaki ofizialean, euskarri informatikoan aurkeztuta. Eredua interesdunen eskura egonen da Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzuen katalogoan (www.nafarroa.eus) eta helbide elektroniko honetan: sincluss@navarra.es.
–Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.
2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ez da beharrezkoa izanen eskatutako dokumentuak aurkeztea horiek dagoeneko administrazioaren esku badaude edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak badira, baldin eta interesdunak adierazi badu haiek kontsultatu edo eskuratzeko adostasuna.
Aurreko paragrafoan ezarritakoari begira, dokumentazioaren bost urteko antzinatasuna errespetatuko da, kasuan kasuko espedientea bukatzen denetik. Kasu horietan, agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariak adierazpen bat aurkezten ahal du inguruabar hori azaltzeko; entitateek pertsonifikatzeko formula juridikoa baizik ez badute aldatu, alderdi horrek entitatearen estatutuetan frogatuta egon beharko du.
39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ulertuko da ematen ez diren datuak eta agiriak kontsultatzea edo eskuratzea baimendua dela, non eta prozeduran ez den espresuki interesdunaren aurkakotasuna jasotzen edo aplikatzekoa den lege bereziak ez duen eskatzen berariazko adostasuna ematea.
Bederatzigarrena.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.
1. Dirulaguntzak norgehiagoka emanen dira, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin.
2. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu eskaerak, eta, instrukzio organo gisa, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzua arituko da. Horrexek egiaztatuko du dirulaguntzak eskuratzeko betebeharrak betetzen diren, eta eskaerak ofizioz baloratuko ditu, oinarri hauen arabera.
3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, ondotik aipatzen diren kasuetan interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarrita dagoenari jarraikiz:
a) Eskabidean identifikazio daturik ez dagoenean, dela eskatutako dirulaguntzari dagozkionak, dela entitate eskatzaileari buruzkoak.
b) Zortzigarren oinarriaren A apartatuko dokumentazioan akatsak edo hutsak daudenean.
c) Aurrekontua aldatu beharra dakarten arazoak daudenean (akats aritmetikoak, okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk). Horren ondorioz, argibideak eskatzen ahalko dira, eta instrukzio organoak aldaketak edo murrizketak ezartzen ahalko ditu akats edo datu zehaztugabe horiei aurre egiteko.
d) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako kasuetako edozeinetan.
Bestelako kasuetan, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari dagokionez, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.
Hamargarrena.–Eskaeren balorazioa eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.
Gauzatutako proiektuetarako guztira 250.000,00 euroko aurrekontua izanen da erabilgarri, 2025eko gastu-aurrekontuko "Gizarte integraziorako errentako etxebizitzen programa eta etxebizitza arloko beste akonpainamendu jarduketa batzuk" izeneko 901003 91600 4819 231605 partidaren kargura:
1. Eskaerak banan-banan eta zein bere aldetik baloratuko dira, 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien ponderazioa kontuan hartuta.
2. Dirulaguntzarako eskaera baiesteko, esku-hartzeak gutxienez ere 50 puntu lortu beharko ditu, eta horietatik 40 gutxienez "b" apartatuari lotutakoak izanen dira.
3. Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatu eta onartzen den aurrekontuaren %100 adinakoa izanen da, eta dirulaguntza ezin izanen da aurreikusitako 30 jarduketa berrientzat baino gehiagorentzat zabaldu.
4. Balorazio positiboa lortzen duten eskaeren zenbateko guztiek aurrekontuetan horretarako ezarrita dagoen kreditua gainditzen badute, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira. Prozedura horren arabera dirulaguntza eskuratzen ahal duen azken proiektuarentzako dirulaguntza proposatuko da, baldin eta hura ematea eraginkorra bada, eta, horretarako, hurrengo oinarrian zehaztutako tramiteari jarraituko zaio.
Hamaikagarrena.–Birformulazioa.
Baldin dirulaguntzaren proposamenaren zenbatekoa txikiagoa bada aurkeztutako eskaeran ageri dena baino, instrukzio organoak eskatzen ahal du eskaera berregiteko, konpromisoak eta baldintzak egokitu daitezen ematen ahal den dirulaguntzaren arabera, betiere hasierako xedea eta ezaugarriak errespetaturik. Aldatutako proiektu horren aurrekontua ez da txikiagoa izanen proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoaren eta, halakorik badago, hasiera batean aurreikusitakoaren heineko kofinantzaketaren batura baino (eskaeran ageri den kofinantzaketaren portzentaje bera mantenduko da).
Hamabigarrena.–Prozedura ebaztea.
1. Prozeduraren instrukzioa bukatuta, eta aurkeztutako eskaerak ebazteko proposamena egin ondoren, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiari dagokio ebazpena ematea, erabiliz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak.
2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea bi hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.
3. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira: dirulaguntzak zer eskatzaileri esleitu zaizkien, laguntzen helburua, zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.
Hamahirugarrena.–Jakinarazpena eta argitalpena.
Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da.
Hamalaugarrena.–Dirulaguntza ordaintzea.
1. Dirulaguntza aldez aurretik ordainduko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baldin eta eskatzaileek ez badute aski baliabiderik dirulaguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinekoz finantzatzeko, betiere behar bezala frogatzen badute.
Horretarako, entitateak aurkeztu beharko du funts horniduraren beharra frogatzen duen dokumentazioa, honako hauek erantsita: likideziaren behar iragankor hori frogatzen duen txostena, ordezkariaren ziurtagiri bat, entitatearen izenean dauden banku kontuak agertzen dituena, bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta entitateko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena. Adierazpen horretan azalduko da zergatik ezin diren erabili baliabide eskuragarriak deialdi honetan diruz lagundutako jarduera garatzean, edo dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.
2. Ordainketa aurreratzen ahal den kasuetan, aldez aurretik gardentasun betebeharra betetzen dela frogatu beharko da.
3. Ordainketa aurreratua egitea bidezkoa ez den kasuetan, jarduera egin dela 15. oinarrian adierazitakoari jarraikiz justifikatu ondoren ordainduko da dirulaguntza. Ordainketa partzialak egiten badira, ordainketa proportzionalak izanen dira, behin gastuak eta kofinantzaketa –horrelakorik bada– justifikatu ondoren.
Hamabosgarrena.–Justifikazioa.
1. Entitate onuradunek diruz lagundutako proiektuaren gauzatzeari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dute (partziala edo azkenekoa, zer dagokion), inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan. Eredua Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze Inklusioaren Zerbitzuan eskuratzen ahal da, edo Nafarroako Atarian (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).
2. Azken txostenak edo txosten partzialak justifikazio kontuaren itxura izanen du, eta gastua justifikatzen duten agiriekin batera aurkeztuko da. Hurrengo alderdi hauek jasoko ditu:
2.1. Aurreratu ez diren dirulaguntzen tarteko ordainketak edo azken ordainketa egiteko justifikazio partzialak:
a) Justifikazio teknikoa:
Proiektuaren bilakaerari buruzko tarteko txosten laburra, ezarritako ereduaren araberakoa, kronograma batean diruz lagundutako jardueren exekuzioa adieraziz, finkatutako helburuen eta gastatutako diru kopuruaren arabera. Tarteko txosten horiek aurkeztuta ere, programaren azken txostena aurkeztu beharko da hura bukatutakoan.
b) Justifikazio ekonomikoa:
b.1) Diruz lagundutako proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda, honako hauek zehaztuta: agiri zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, igorri zeneko data, zenbatekoa eta egiazki noiz pagatu den. Zerrenda horrekin batera, gastuaren eta ordainketaren frogagiriak modu digitalean aurkeztu beharko dira, lehen aipatutako gastuen zerrendan deskribatutako ordenari jarraikiz.
Egiaztagiri gisa, kontu laburpenak, ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua adierazi beharko dira, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi baitzen.
Ordainketen frogagiri gisa, diruz lagundutako jarduketak ordaindu izana justifikatzen duten banku agiriak bakarrik onartuko dira (eskudiruzko ordainketak ez dira onartuko).
Organo kudeatzaileak posta elektronikoz bidali beharko die entitateei onartutako gastuen zerrenda, haiei dagozkien aldaketak barne, baldin badaude, eta sinadura digitalaren bitartez sinatu beharko du onartu den dokumentazioa Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean aurkeztu dela egiaztatuz, jasotako dirulaguntza justifikatzeko.
b.2) Konpentsatutako BEZik bada, haren aitorpena.
b.3) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak.
b.4) Nafarroako Gobernuak edo Espainiako Zerga Agentziak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela.
b.5) Dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileen lan-kontratuak eta dagokien ikasketa tituluak, aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak ez baditu.
b.6) Entitateak egindako ziurtagiria, proiektuan benetan aritu diren langileen gastua egiaztatzeko.
b.7) Diruz lagundutako proiektura egotzitako entitateko langileen hileko nominen laburpenak, seigarren oinarriko 3.a) puntuan (gastu diruz lagungarriak) adierazitakoaren arabera.
b.8) Entitateak egindako ziurtagiria, justifikazioko kontuan egotzitako zeharkako gastuen portzentajea egiaztatzeko.
2.2. Proiektua bukatu ondoren, eta beranduenez 2026ko otsailaren 10ean (egun hori barne), entitateak proiektua gauzatu dela justifikatzen duen azken txostena aurkeztu beharko du, eredu ofizialaren arabera, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusian:
a) Proiektuaren gauzatzeari buruzko memoria teknikoa, eredu ofizialaren arabera prestatua, gutxienez honako atal hauek jasoko dituena, aurkeztutako proiektuan adierazitakoarekin bat:
–Lortutako helburuen zehaztapena.
–Lortutako emaitzak.
–Egindako jarduerak.
–Egindako jarduerak egiaztatzeko iturriak.
b) Proiektuaren emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak), kontzeptuen arabera xehakatuta.
c) Diruz lagundutako proiektuaren justifikazio ekonomikoa, oinarri honen aurreko paragrafoetan hurrengo ordainketak egiteko ezarritako baldintza beretan.
d) Onetsitako aurrekontua eta gauzatutakoa erkatzen dituen taula, izan diren desbideratzeak adierazita.
e) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita justifikazioko kontuan zeharkako gastuei egotzitako portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.
f) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiri digitalizatua, non frogatuko baita proiektuko langileek finantzatutako programetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.
g) Diruz lagundutako proiektura egotzitako entitateko langileen hileko nominen laburpenak, seigarren oinarriko 3.a) puntuan (gastu diruz lagungarriak) adierazitakoaren arabera.
h) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, digitalizatua eta gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzarekin ezartzen dizkion eginbeharrak egunean dituela.
i) Nafarroako Gobernuak edo Espainiako Zerga Agentziak emandako ziurtagiria, digitalizatua eta gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela.
j) Urteko 190 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jardueraren atxikipenak eta sarienak), eta urteko 180 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak), biak digitalizatuak.
k) Justifikatzen den gastua ez bada iristen aurreratutako edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, frogagiri bat aurkeztu beharko da erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren alde, aurreratutako edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa, deusetan galarazi gabe dirulaguntzaren espedientea ixten duen ebazpenean ezartzen dena. Diru-sarrera horren bidez entitateak adieraziko du itzuli duen zenbatekoari uko egiten diola.
Entitate onuradunak organo kudeatzaileari eskatuko dion ordainketa-gutunaren bidez eginen da diru-sarrera hori.
l) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, finantzatutako proiektuaren gauzatzearen edo bilakaera onaren berri emateko.
3. Aurreko puntuetan aipatutako agiri guztiak telematika bidez aurkeztuko dira.
4. Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, azken justifikazioan –edo justifikazio partzialetan, hala badagokio– dirulaguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira, eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Bestela, ordaindutako zati proportzionala itzuli beharko da.
5. Dirulaguntzaren azken ordainketarako eskubidea ematen duen azken txosten partziala aurkezteko muga-eguna 2025eko azaroaren 30a izanen da, eta alderdi hauek azalduko ditu gutxienez:
–Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketa guztiak eta zerga arlokoak egunean izateari buruzko ziurtagiriak, oinarri honen 2.2 puntuaren h) eta i) apartatuetan azaltzen denaren arabera.
–Jarduera egin dela frogatzen duten txosten sozialak, hamazazpigarren oinarriaren c) puntuan azaltzen denaren arabera. Kasu honetan, aurkeztutako txosten kopuruaren arabera kalkulatuko da ordainketa, eta modulu honi jarraikiz eginen da likidazioa: kontzesio osoa zati onetsitako jarduketa kopurua.
Edonola ere, dirulaguntza ordaintzeko azken justifikazio horrek entitate onuraduna ez du salbuesten gauzatutako proiektuaren azken justifikazioa aurkeztu beharretik; horretan jarduera guztiaren justifikazio teknikoa eta ekonomikoa sartuko dira, eta horiei frogagiriak erantsiko zaizkie, betiere hamabosgarren oinarri horretan ezarritako moduan.
6. Azken txostena, beranduenez, 2026ko otsailaren 10ean aurkeztu beharko da.
Hamaseigarrena.–Hornitzaileak hautatzea eta azpikontratatzea.
Ezin da azpikontrataziorik egin, alegia, ezin da hirugarrenekin hitzartu dirulaguntzaren xede den jardueraren zati baten gauzatzea.
Hamazazpigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.
Entitateek honako hauek bete beharko dituzte:
a) Dirulaguntza ematea eragin duen programa gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea.
b) Kasuan kasuko oinarrizko gizarte zerbitzuarekin edo auzoko unitatearekin koordinatuta eta haren oniritziarekin aurkeztea gizarte integraziorako errentako etxebizitzen programarako eskabideak, eta gizarte-bazterketa baloratzeko SIDIS tresnaren kodiagnostikoa aurkeztea, familia unitatearen erreferentziazko profesionalak egina.
c) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, adierazitako egunetan aurkeztea.
d) Txosten sozialak aurkeztea, esku-hartzeen jarraipenari buruzkoak:
–Gizarte integraziorako errentako etxebizitzen programaren 2025eko jarduketa berrietarako: eskaera aurkeztuko da, baita baloratzeko behar den informazioa ere.
–Programan sartu bai baina ekitaldiko azken hiruhilekoan oraindik alokairuko etxebizitzarik esleitu ez zaien familia unitateentzat.
–Alokairu-kontratu bat eskuratzen duten familia unitateentzat: familia unitatea etxebizitzan sartu eta hiru hilabetera, jarraipen txosten bat aurkeztuko da.
–Azken bost urtean programan sartu diren familiei zuzendutako akonpainamendu sozialeko jarduketetarako: ekitaldiaren azken hiruhilekoan, jarduketei egindako jarraipenaren gaineko txostenak aurkeztuko dira. Jarduketa ixtea dagokion kasuetan, programan izandako ibilbidearen balorazio orokorra jasoko du txosten horrek.
e) Gizarteratzeko akordioak aurkeztea: kasu guztietan, Gizarteratze Akordioa berrikusi edo aldatuko da urtean zehar. Akordio hori baterako sinaduraren bidez formalizatuko da, eta Gizarte Inklusiorako eta Gutxiengoei Arreta Emateko Atalari eman beharko dio.
f) Gerta daiteke familia unitatearen ezaugarriak (familia-osaeran, helbidea...), gizarte integraziorako errentako etxebizitzen programan parte hartzeko kontuan izan direnak, aldatzea. Horrelakoetan, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzua jakinaren gainean jarri beharko da, aldaketa gertatu eta hilabeteko epean.
g) Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.
h) Diruz lagundutako proiektuen zabalkundea eta publizitatea egitean, diruz lagundutako entitateek dirulaguntza nork eman dien adierazi beharko dute, bat etorriz Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 212/2010 Foru Aginduan ezarritakoarekin. Gainera, foru agindu horren 2. artikuluaren baldintza orokorrak eta 4.1.b) artikuluaren berariazko baldintzak bete beharko dituzte. Horrenbestez, proiektuaren komunikazio elementu orotan Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta hark "finantzatutako proiektua" testua agertuko dira, edo hark "osorik finantzatutako programa", finantzaketa proiektuaren kostu osora iristen bada.
i) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.
j) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.
k) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
l) Ebaluazio txosten bat aurkeztea Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari, 2026ko otsailaren 10ean beranduenez. Memoria horretan jasoko dira diruz lagundutako proiektu bakoitza gauzatzeari buruzko datu kuantitatiboak eta kualitatiboak. Horretarako, eredu bat bete beharko da, entitate interesdunek Nafarroako Atarian eskura izanen dutena (www.nafarroa.eus). Nahi izanez gero, entitate onuradunak bestelako agiriak aurkezten ahalko ditu, idatziak edo grafikoak, diruz lagundutako programa ongi egin dela bermatzeko.
Nolanahi ere, pertsonei buruzko datuak (programen azken onuradunenak eta esku hartzen duten profesionalenak) sexuaren arabera bereizita eman beharko dira.
m) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.
n) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea.
ñ) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.
o) Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatu bitartean hura nabarmen aldarazten edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %10eko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, betiere 2025eko azaroaren 30a baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekartzen ahalko du, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabeherak eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo amaierakoan, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.
p) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza bat izatea diruz lagundutako programa gauzatzeko.
Hemezortzigarrena.–Gardentasun betebeharra.
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude arau honetan ezartzen diren gardentasun betebeharrak betetzera, baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.
Foru lege horren 12.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute 10 eguneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:
a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.
b) Kargudunen zerrenda eta haien dedikazio araubidea.
c) Entitateak kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu.
d) Entitate onuradunaren urteko kontuak.
Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, telematikoki, Nafarroako Gobernuaren atariko laguntza eta dirulaguntzen katalogoko fitxaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak), eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari zuzenduko zaio.
Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.
Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.
Aurrekoa galarazi gabe, errekerimendua eginez gero, entitate onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.
Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, isun koertzitiboak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.
Galarazi gabe entitate onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak, entitateak azkenean ez badu betebehar hau betetzen, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, jarraikiz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari.
Hemeretzigarrena.–Ez-betetzeak.
1. Dirulaguntzaren ordainketa osoa edo partziala jasotzeko eskubidea galduko da edo, kasua bada, hartutako zenbatekoa osorik edo partez itzuli beharko da baldin eta proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.
2. Aurrekoa gorabehera, entitate onuradunak ia osorik betetzen baditu dagozkion betebeharrak eta frogatzen badu bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia duela, proportzionaltasun-printzipioari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa edo dirulaguntzaren azken ordainketatik gutxitu beharrekoa, ikusita dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren.
3. Ez-betetzeetan maila desberdinak egonen dira, honako hauen arabera:
–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.
–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.
–Baldin eta azken justifikazioan ez-betetze guztiak formazkoak baino ez badira, kontuan hartuko da zenbat egun joan diren epea bukatu zenetik behar diren dokumentuak aurkeztu arte, eskala honen arabera:
- Egun baliodun batetik hirura arteko atzerapena: %5eko murriztapena.
- Lau eta sei egun baliodun arteko atzerapena: %50eko murriztapena.
- Sei egun baliodun baino gehiagoko atzerapena: dirulaguntza osoa itzultzea edo ordainketa ez jasotzea.
4. Aurreko apartatuetan xedatutakoa galarazi gabe, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluko III. kapituluan xedatutakoari. Dirua itzultzea eskatzeko prozedura ebatzi beharko da hura hasten denetik 12 hilabeteko epean.
Hogeigarrena.–Bidezko diren administrazio errekurtsoak.
1. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat.
2. Aplikazio egintzen aurka eta ebazpenaren aurka (berariazkoa edo presuntziozkoa) gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.
Hogeita batgarrena.–Aplikatu beharreko arauak.
Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.
II. ERANSKINA.–PROIEKTUAK BALORATZEKO IRIZPIDE OBJEKTIBOAK. GIZARTE INTEGRAZIORAKO ERRENTAKO ETXEBIZITZEN PROGRAMA
A.–Egokitasun instituzionala (%18) (18,00 puntu).
a.1. | Oinarri soziala eta ezarpena Nafarroan | (3,00 puntu gehienez) | |
a.1.1. | Jardunean daramatzan urteak, erregistroko inskripzioaren arabera (0,10 puntu, urteko) | (1,00 puntu bitarte) | |
a.1.2. | Bazkide kopurua, eskala honen arabera | (1,00 puntu bitarte) | |
>300 bazkide | 1,00 puntu | ||
50-300 bazkide | 0,50 puntu | ||
<50 bazkide | 0,00 puntu | ||
Fundazioen kasuan | 0,50 puntu | ||
a.1.3. | Entitateko zuzendaritza edo ardura karguetan dagoen emakume kopurua, eskala honen arabera | (1,00 puntu bitarte) | |
%50 eta hortik gora | 1,00 puntu | ||
%20 edo gehiago baina %50etik behera | 0,50 puntu | ||
<%20 | 0,00 puntu | ||
a.2. | Gaitasun finantzarioa | (7,00 puntu gehienez) | |
a.2.1. | Aurreko urteko emaitza ekonomikoen azterketa (entitatearen diru-sarreren eta gastuen arteko aldea) | (3,00 puntu gehienez) | |
Superabita (Diru-sarr. > Gast.) | 3,00 puntu | ||
Oreka (Diru-sarr. = Gast.) | 2,00 puntu | ||
Defizita %10etik beherakoa [(Diru-sarr. - Gast.)/Gast. < -%10] | 1,00 puntu | ||
Defizita %10etik gorakoa | 0,00 puntu | ||
a.2.2. | Entitatearen aurreko urteko finantzabideen azterketa | (4,00 puntu gehienez) | |
Finantzabide pribaturik bada, eskala honen arabera | (2,00 puntu gehienez) | ||
Diru-sarrera guztien %30 baino gehiago | 2,00 puntu | ||
Diru-sarrera guztien %15 baino gehiago | 1,00 puntu | ||
Gainerakoa | 0,00 puntu | ||
Finantzabide asko badaude, eskala honen arabera | (2,00 puntu gehienez) | ||
4 finantzabidetik gora, Nafarroako Gobernuaz bestelakoak | 2,00 puntu | ||
a.2.2. | 2 finantzabidetik gora, Nafarroako Gobernuaz bestelakoak | 1,00 puntu | |
Gainerakoa | 0,00 puntu | ||
a.3. | Gaitasun operatiboa eta esperientzia gizarte inklusioaren arloan | (8 puntu gehienez) | |
a.3.1. | Azkeneko 4 urteotan gizarteratze lanaren arloan egindako jarduera/proiektu kopurua (0,50 puntu proiektuko; proiekturik ez badago, 0,00 puntu) | (2,00 puntu gehienez) | |
a.3.2. | Entitateak kontrataturiko pertsonak (0,50 puntu lanaldi oso bakoitzeko; lanaldia laburragoa bada, proportzioan dagokiona) | (2,00 puntu gehienez) | |
a.3.3. | Prestakuntzako praktiketan ari diren pertsonak | (2,00 puntu gehienez) | |
a.3.4. | "Auditoretza soziala" egiten dute edo kalitate sistema homologatua dute | (1,00 puntu bitarte) | |
a.3.5. | Genero berdintasunerako plan bat ezarria du | (1,00 puntu bitarte) | |
B.–Proiektuaren kalitate teknikoa (%82) (82,00 puntu).
b.1. | Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentziaren azterketa | (20 puntu gehienez) |
Hau da, helburuen, jardueren eta emaitzen artean koherentziarik ba ote dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortzen direnetz eta emaitza horiek lortuz helburuak betetzen direnetz, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 20ra arteko eskala kualitatibo batean neurtzen da, sailkapen honen arabera | ||
Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean | 20,00 puntu | |
Jardueren eta emaitzen artean bakarrik dago koherentzia | 15,00 puntu | |
Jardueren eta helburuen artean bakarrik dago koherentzia | 10,00 puntu | |
Helburuen eta emaitzen artean dago koherentzia | 5,00 puntu | |
Inkoherentea da | 0,00 puntu | |
b.2. | Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua) | (12,00 puntu gehienez) |
b.2.1. | Adierazleak | (4,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 4,00 puntu | |
Egokia | 3,00 puntu | |
Hala-holakoa | 2,00 puntu | |
Desegokia | 0,00 puntu | |
b.2.2. | Egiaztapen iturriak | (4,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 4,00 puntu | |
Egokia | 3,00 puntu | |
Hala-holakoa | 2,00 puntu | |
Desegokia | 0,00 puntu | |
b.2.3. | Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea | (4,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 4,00 puntu | |
Egokia | 3,00 puntu | |
Hala-holakoa | 2,00 puntu | |
Desegokia | 0,00 puntu | |
b.3. | Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa | (10,00 puntu gehienez) |
b.3.1. | Giza baliabideen egokitasuna (profil teknikoen definizioa eta esleitutako eginkizunak baloratuko dira) | (2,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 2,00 puntu | |
Egokia | 1,00 puntu | |
Hala-holakoa | 0,50 puntu | |
Desegokia | 0,00 puntu | |
b.3.2. | Boluntarioak izatea, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa | (2,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 2,00 puntu | |
Egokia | 1,00 puntu | |
Hala-holakoa | 0,50 puntu | |
Desegokia | 0,00 puntu | |
b.3.3. | Baliabide teknikoen egokitasuna (materialak, lokalak) | (2,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 2,00 puntu | |
Egokia | 1,00 puntu | |
Hala-holakoa | 0,50 puntu | |
Desegokia | 0,00 puntu | |
b.3.4. | Aurrekontuaren xehakatze egokia | (2,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 2,00 puntu | |
Egokia | 1,00 puntu | |
Hala-holakoa | 0,50 puntu | |
Desegokia | 0,00 puntu | |
b.3.5. | Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera | (2,00 puntu gehienez) |
NGtik kanpoko ekarpena >%10 | 2,00 puntu | |
NGtik kanpoko ekarpena %10 arte | 1,00 puntu | |
Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik | 0,00 puntu | |
b.4. | Akonpainamendu sozialaren metodologia aztertzea | (10 puntu gehienez) |
Akonpainamendu sozialaren eta arretarako banakako planaren deskribapena baloratuko da: helburuak, jarduerak, esku hartzeko esparruak eta espero diren emaitzak; eskala kualitatibo honen arabera: | ||
Oso egokia | 10,00 puntu | |
Egokia | 7,50 puntu | |
Hala-holakoa | 5,00 puntu | |
Desegokia da edo ez dago halakorik | 0,00 puntu | |
b.5. | Proiektuaren osagarritasuna eta koordinazioa beste entitate batzuekin eta beste gizarte baliabide batzuekin | (5,00 puntu gehienez) |
b.5.1. | Familia unitateen erreferentziako oinarrizko gizarte zerbitzuekin koordinatzeko egitura edo jarduketa protokolo bat proposatzen du (batzordea, aldizkako bilerak, telefono deiak, eta abar) | (3,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 3,00 puntu | |
Egokia | 2,00 puntu | |
Hala-holakoa | 1,00 puntu | |
Desegokia da edo ez dago halakorik | 0,00 puntu | |
b.5.2. | Arazo sozial bera jorratzen duten beste entitate eta baliabide sozial batzuekin koordinatzeko egitura bat proposatzen du (batzordea, aldizkako bilerak, etab.) | (2,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 2,00 puntu | |
Egokia | 1,00 puntu | |
Hala-holakoa | 0,50 puntu | |
Desegokia da edo ez dago halakorik | 0,00 puntu | |
b.6. | Arreta hartzen duten familia unitateen azterketa | (12,00 puntu gehienez) |
b.6.1. | Profilaren azterketa eta zenbatespen kuantitatiboa | (6,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 6,00 puntu | |
Egokia | 4,00 puntu | |
Hala-holakoa | 2,00 puntu | |
Desegokia | 0,00 puntu | |
b.6.2. | Pertsonak aukeratzeko irizpideen azterketa | (6,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 6,00 puntu | |
Egokia | 4,00 puntu | |
Hala-holakoa | 2,00 puntu | |
Desegokia | 0,00 puntu | |
b.7. | Eraginkortasunaren eta efizientziaren azterketa, aurreko urteetako jarduerek jarraitzen badute | (13,00 puntu gehienez) |
b.7.1. | Aurreko urtean aurreikusitako jarduketak gauzatzerakoan izandako eraginkortasuna (aurreko urteetan proposatutako jarduketen eta benetan gauzatutakoen arteko erlazioa baloratuko da) | (5,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 5,00 puntu | |
Egokia | 3,00 puntu | |
Hala-holakoa | 2,00 puntu | |
Desegokia | 0,00 puntu | |
b.7.2. | Lanaldi osoa duen teknikari bakoitzak izandako esku-hartzeen kopurua (hala jarraipen lanak nola aurkeztutako eskaera berriak kontatuko dira) | (8,00 puntu gehienez) |
35 eta 39 artean | 8,00 puntu | |
30 eta 34 artean | 6,00 puntu | |
25 eta 29 artean | 4,00 puntu | |
< 25 | 0,00 puntu | |
Iragarkiaren kodea: F2503478
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
