72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, hamahiru administrari-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Horietarik hamaika Nafarroako Parlamentuaren zerbitzukoak izanen dira –bi, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin–, eta beste bi, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzukoak –bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin–. Izendapen-proposamena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2025eko apirilaren 2an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

2025eko martxoaren 27an, deialdi honetako epaimahai kalifikatzaileak gainditu duten pertsonen zerrenda argitaratu zuen. Deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritakoaren arabera, zerrenda orokorrean nahiz euskarazko zerrendan dauden bi izangaiei eskatu zitzaien –deitutako lanpostu-kopuruan sartzen dira biak– epaimahaiari jakinaraz diezaioten zein lehenesten duten, hizkuntza-eskakizuneko ala hizkuntza-eskakizunik gabeko lanposturako izendatzea proposatzeko.

Bi pertsona horiek euskarazko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuen aldeko hautua egiten dutela jakinarazi dutenez, deialdi honetako epaimahai kalifikatzaileak honako izangai hauen aldeko izendapen proposamena egin du 2025eko apirilaren 1ean. Deialdiak xede du oposizio-lehiaketa bidez betetzea hamahiru administrari-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak. Horietarik hamaika Nafarroako Parlamentuaren zerbitzukoak izanen dira –bi, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin–, eta beste bi, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzukoak –bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin–. Deialdia Mahaiaren 2023ko ekainaren 14ko Erabakiaren bidez onetsi zen –137. NAOn argitaratu zen–, eta geroago, Mahaiaren 2024ko otsailaren 26ko Erabakiaren eta 2025eko urtarrilaren 13koaren bidez aldatu zen, bi lanpostu huts gehiago sartzeko bertan:

–Txanda irekia.

MIGUEL ÁNGEL NÚÑEZ IRIARTE JAUNA

BEATRIZ SÁNCHEZ ALDAZ ANDREA

MARÍA LÓPEZ ELÍA ANDREA

M.ª ELENA GADAÑÓN GÁRRIZ ANDREA

IGNACIO SAN JOSÉ MENDIÓROZ JAUNA

M.ª JOSÉ SÁNCHEZ BORRACHERO ANDREA

LUIS MIGUEL GARATEA ZUBIETA JAUNA

ROGELIO AIZKORBE ESAIN JAUNA

M.ª CONCEPCIÓN ARRARÁS ANDUEZA ANDREA

–Txanda irekia (euskarako C1 hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak).

HAIZEA CALVO MUTUBERRIA ANDREA

M.ª JOSÉ FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ ANDREA

–Igoera txanda.

FERNANDO MAULEÓN ANTONIO JAUNA

(Euskarako C1 hizkuntza-eskakizuneko lanpostua).

–Desgaitasuna duten pertsonentzako txanda.

JUANA M.ª MAGIRENA ANCHORENA ANDREA

Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 5. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Deialdiko epaimahai kalifikatzaileak honako izangai hauen alde egindako izendapen-proposamena onestea (Deialdiak xede du oposizio-lehiaketa bidez betetzea hamahiru administrari-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak. Horietarik hamaika Nafarroako Parlamentuaren zerbitzukoak izanen dira –bi, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin–, eta beste bi, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzukoak –bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin–):

–Txanda irekia.

MIGUEL ÁNGEL NÚÑEZ IRIARTE JAUNA

BEATRIZ SÁNCHEZ ALDAZ ANDREA

MARÍA LÓPEZ ELÍA ANDREA

M.ª ELENA GADAÑÓN GÁRRIZ ANDREA

IGNACIO SAN JOSÉ MENDIÓROZ JAUNA

M.ª JOSÉ SÁNCHEZ BORRACHERO ANDREA

LUIS MIGUEL GARATEA ZUBIETA JAUNA

ROGELIO AIZKORBE ESAIN JAUNA

M.ª CONCEPCIÓN ARRARÁS ANDUEZA ANDREA

–Txanda irekia (euskarako C1 hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak):

HAIZEA CALVO MUTUBERRIA ANDREA

M.ª JOSÉ FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ ANDREA

–Igoera txanda:

FERNANDO MAULEÓN ANTONIO JAUNA

(Euskarako C1 hizkuntza-eskakizuneko lanpostua)

–Desgaitasuna duten pertsonentzako txanda:

JUANA M.ª MAGIRENA ANCHORENA ANDREA

2. Aurreko puntuan adierazitako izangaiei eskatzea Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkez dezaten deialdiko 7.2.4 eta 8.3 oinarrietan adierazten den dokumentazioa, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita 30 egun naturaleko epean.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, bai eta Nafarroako Kontuen Ganberako idazkari nagusiari ere, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2025eko apirilaren 2an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2505321