Iragarkia
70. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 8a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
39C/2025 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Dornier SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da Dornier SA enpresaren hitzarmen kolektiboa (kode-zenbakia: 31003152011996); erregistro honetan sartu zen 2025eko urtarrilaren 23an, 2024ko ekainaren 19an enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatu ondoren.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan-akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Dornier SA enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode-zenbakia: 31003152011996).
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 15ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
DORNIER SA ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA
1. artikulua. Xedea.
Lan hitzarmen honek Dornier SA enpresaren eta haren langile eremuaren barrenean dauden langileen arteko harremanak arautzen ditu, bi alderdiek negoziatu, adostu eta onartutakoari jarraikiz.
Hitzarmen honen sinatzaileak dira, enpresaren aldetik, enpresaren ordezkariak, eta langileen aldetik, enpresa batzordea.
2. artikulua. Lurralde eremua eta eremu funtzionala.
Hitzarmen honek Dornier SA enpresak gaur egun Iruñean dituen lantokietan izanen du eragina.
Hitzarmen hau Dornier enpresari aplikatuko zaio. Enpresaren jarduera nagusia honako hau da: ibilgailuen bide publikoko aparkatze mugatua arautzeko zerbitzua, ordutegia kontrolatuz, eta ibilgailuak bide publikotik kentzeko zerbitzua.
3. artikulua. Pertsona-eremua.
Hitzarmen kolektiboak eragina izanen du enpresan lan egiten duten langile guztiengan, Langileen Estatutuak I. tituluko 2. artikuluko a/ apartatuan aurreikusitako salbuespenak kontuan izanik.
4. artikulua. Denbora-eremua.
Soldata arloko ondorio guztietarako, hitzarmenak 2024ko irailaren 1ean hartuko du indarra, eta hiru urteko iraupena izanen du, hots, 2026ko abenduaren 31 arte.
5. artikulua. Hitzarmena salatzea eta indarraldia luzatzea.
4. artikuluan aipatutako indarraldia bukatzearekin batera salatuko da hitzarmena, besterik gabe. Beraz, ez da beharrezkoa alderdiek hitzarmena salatzea eskumena duen lan agintaritzari. Era berean, hitzarmena iraungitzen den egunetik hura ordeztuko duen hitzarmen berria indarrean jarri arte luzatzen dela ulertuko da, ondorio guztietarako.
6. artikulua. Berme pertsonalak.
Nolanahi ere den, langileren batek urteko konputuan baldintza hobeak izanez gero, errespetatuko zaizkio.
7. artikulua. Lan hitzarmenaren tramitazioa.
Lan hitzarmen hau erakunde eskudunaren aurrean aurkeztuko da, erregistratu eta gainerako ondorioak izan ditzan, arlo honetan indarra duten legeekin bat.
8. artikulua. Batzorde paritarioa.
Batzorde paritario bat eratuko da, hitzarmenaren negoziatzaileek osatua; gehienez ere 10 kide izanen ditu, 5 langileen aldetik eta 5 enpresaren aldetik.
Batzordearen bi alderdietako edozeinek biltzeko eskatuta, gehienez ere 15 eguneko epean bildu beharko da.
Batzordeak eskumen hauek izanen ditu:
a) Hitzarmen kolektibo honetako arauak interpretatzea.
b) Hitzarmen honetako konpromisoak garatzea.
Batzorde paritarioa bilduko da edozein ordezkaritzaren heren batek, dagozkion eskumenak erabiliz, biltzeko eskatzen duen bakoitzean.
Batzordeak 10 eguneko epea izanen du bertan planteatutako edozein gai ebazteko.
Batzordean dagoen sindikatuen ordezkaritza bakoitzak eta, orobat, enpresaren ordezkaritzak aholkularien laguntza izaten ahal dute. Aholkulari horiek hitza izanen dute, baina botorik ez.
Edozein batzordekidek ordezko bat izaten ahal du, batzordeari aurretik abisatzen badio.
Batzorde paritarioaren akordioek balioa izateko, alderdi bakoitzaren (enpresa eta langileak) botoen %51ren babesa izan beharko dute.
Betiere, Langileen Estatutuaren 85.3 e) artikuluan ezarritakoari men eginen zaio.
9. artikulua. Nafarroako lan-gatazkak auzibidetik kanpo ebazteko lanbide arteko akordioarekiko atxikimendua.
Alderdiek erabaki dutenez, hitzarmen kolektibo honen interpretazioan eta aplikazioan sor daitezkeen gatazka kolektiboak ez ezik, baita haren aplikazio eremuko langileak eta enpresaburuak ukitzen ahal dituzten beste guztiak ere, Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegiak konponduko ditu, adiskidetze eta bitartekaritza faseetan.
Era berean, adierazten dute ahaleginak eginen dituztela ukituriko alderdiak auzitegi horren arbitraje prozeduraren esanetara jar daitezen.
Beraz, artikulu honek balio du alderdiak gatazkak konpontzeko arbitraje-organo horri berariaz atxikitzeko, eraginkortasun osoa duela, eta ondorioz, itunak enpresaburuak, ordezkaritza sindikala eta langileak behartzen ditu beren desadostasunak aipatu organoaren bitartekaritza eta adiskidetze prozeduretara eramatera epaiketara jo aitzin. Hortaz, ez da nahitaezkoa alderdien desadostasun edo gatazka bakoitzerako atxikimendu berariazkoa eta banakakoa egitea, arbitrajera lotzeko ez bada, zeina ordezkaritza bakoitzeko botoen %51k berretsi beharko baitu.
Era berean, lan hitzarmen kolektibo honen sinatzaileek hitzematen dute, borondatez eta espresuki, ahaleginak eginen dituztela hitzarmenaren aplikazio eremuko langileen eta enpresaburuen artean sor daitezkeen gatazka indibidualak Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegiaren aurrean adiskidetze, bitartekaritza eta arbitraje prozeduren mende jar daitezen, Nafarroako Foru Komunitateko lan-gatazkak auzibidetik kanpo ebazteko Lanbide arteko Akordioaren 2. xedapen gehigarrian adierazten diren gaietan.
10. artikulua. Lanaldia.
Hitzarmen honek indarra duen bitartean, Langileen Estatutuaren 34. artikuluaren bosgarren apartatuan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da hitzarmenaren indarraldiko urte guztietan (2024, 2025 eta 2026) urteko lanaldia 1.700 ordukoa izanen dela.
Zerbitzuaren beharrak bete ahal izateko, garabien eta gordelekuaren zerbitzuko langileentzat, orokorrean, 8 orduko lan txandak ezarri dira, aste osoan, eguneko 24 orduak osatzeko. Lanaldiok txandakatu eginen dira, gaua barne dela.
Langile guztiek egunero 20 minutuko atsedenaldia izateko eskubidea dute, enpresaren kargura; txandaka lan egiten duten langileek dena batera hartuko dute.
Iruñeko aparkaldi mugatuak arautzeko zerbitzuari atxikitako langileek, txandaka lan egiten ez badute, eskubidea dute astelehenetik ostiralera 20 minutuko pausaldiak egiteko, goizez, eta 12 minutukoak arratsaldez, eta larunbatetan bi pausaldi, bata 20 minutukoa eta 6koa bestea.
Aparkaldi mugatuak arautzeko zerbitzuari atxikitako langileen ordutegia eta lanaldia kasuan kasuko udal ordenantzak arautuko ditu.
11. artikulua. Lan egutegia.
Urte bakoitzeko egutegi eta ordutegi orokorrak aurreko urteko abenduan prestatuko dira. Egutegi eta ordutegi horiek langileen ordezkariek eta enpresako zuzendaritzak negoziatuko dituzte. Enpresa batzordearen eta enpresaren arteko negoziazioan sortzen diren aldaketak ere erantsiko dira. Izenpetu ondotik, enpresak langile guztiei banatuko die berehala.
Kontrolatzaileen lan egutegian behar diren atsedenaldiak jasoko dira hileko orduak 168,5 baino gehiago izan ez daitezen.
Langileek hilean bi txanda-aldaketa egiteko aukera izanen dute, betiere enpresari 48 ordu lehenago jakinaraziz gero. Mugagabeko txanda-aldaketak ere egiten ahal dituzte, baina enpresari astebete lehenago jakinarazita.
12. artikulua. Oporrak.
Urteko oporraldi ordaindua 31 egun naturalekoa izanen da, betiere jarraian hartzen bada, eta ez da diru konpentsazioaren truke ordezten ahal. Oporraldiak aldi batean baino gehiagotan hartzen badira, 32 egun natural hartzen ahalko dira.
Hona hemen oporrak hartu ahal izateko, lanean gelditu behar diren langileen kopurua:
–Kontrolatzaileak: zerbitzua emateko behar den gehieneko kopurua.
–Ikuskatzaileak: 4.
–Herritarren babeserako administrariak eta garabiak: 1.
–Ezkirotz kaleko bulegoetako administrariak: 4, zerbitzua bermatuta gelditzen bada.
–MUGAko gidari-mekanikariak: 1.
–Garabietako gidari-mekanikariak: zerbitzua emateko behar den kopurua.
Iruñeko lantokietako langileentzat:
–Sanferminetako oporrak: antolakuntza arrazoiak direla eta, gidari-mekanikariek, administrariek (garabien kontratuari atxikiak) eta ikuskatzaileek ezin izanen dute oporrik hartu sasoi horretan. Kontrolatzaileek oporrak hartzen ahalko dituzte baldin eta Iruñeko Udalak eskatutako zerbitzua estaltzen bada; bestela, ez zaie oporrik onartuko.
–Sanferminetako lana:
bulego zentraletako administrarientzat borondatezkoa izan daiteke kopuru hauek bermatzen badira: gutxienez ere 2 pertsona goizez (astelehenetik larunbatera, larunbata barne) eta 2 pertsona arratsaldez (astelehenetik ostiralera). uztailaren 7a ez da lan eguna izanen.
Bulegoetan jendea hartzeko ordutegia, sanferminetan barne, 8:30etik 20:00etara izanen da astelehenetik ostiralera eta larunbatetan 8:30etik 14:00etara. Uztailaren 7an bulegoak itxita egonen dira.
Plus bat ezartzen da eguneko, 200 eurokoa eta 16 ordukoa, uztailaren 6tik 14ra, bi egun horiek barne, lan egiten dutenen artean banatzeko. Langileen kopurua eguneko lau baino gehiago izanez gero, eguneko plusa lan egiten duten guztien artean banatuko da.
Uztailaren 6a baino lehen, udalak 24 orduko erregulazioa ezartzen duen egunetan, poltsa 250 eurokoa eta 20 ordukoa izanen da, eta urteko gainerako egunetako ohiko txandan lan eginen da, goizez edo arratsaldez.
Poltsa horiek egun horietan benetan lan egiten duten langileen artean banatuko dira, modu proportzionalean eta egunez egun. Langileak uko egiten ahalko dio lan egindako orduei dagokien zenbateko ekonomikoari, eta, horren truke, atseden orduak hartu, zeinak hiruko erregela hau erabiliz kalkulatuko baitira:
- 200 euro: 16 ordu.
- X euro: X ordu.
Ordu konpentsazio hori edozein egunetan hartzen ahalko da, hurrengo urteko ekainaren 30era arte, betiere bermatzen bada egun horietan gutxienez bi langile daudela benetan lanean.
Herritarren babeserako administrariek oporrak izanen dituzte sanferminetan.
Iruñeko MUGA zerbitzuari atxikitako kontrolatzaileen kasuan, borondatezkoa izanen da sasoi horretan lan egitea, betiere aurkeztutako langile kopurua nahikoa bada udalak eskatutako zerbitzuari erantzuteko.
Egutegia irizpide hauei jarraikiz prestatuko da:
1. Jarraipena ematea ezarrita dagoen langileen zerrendari, 2018an egindako zozketaren arabera.
2. Lehenbizi, langile boluntarioen eskaerak hartuko dira kontuan; ahaleginak eginen dira lan txandak eskaera horien arabera betetzeko, txandak eta festa-egunak lehenetsiz. Langile boluntarioek gutxienez 3 egunetan lan egin beharko dute. Langile boluntarioen eskaerak beti lehenetsiko dira behartuak joaten direnen aldean.
3. Langile boluntarioak gehiago badira bete beharreko lanpostuak baino, kontrolatzaileen zozketa eginen da.
4. Beren burua aurkeztu, eta lan egiten duten langile boluntarioak zerrenda bukaeran jarriko dira, hasierako zerrendan zeuden hurrenkerari jarraikiz.
5. Ezinezkoa bada zerbitzua langile boluntarioekin betetzea, oporrak hartzen ahal dituzten langileen kopurua murriztuko da, urteko gainerako sasoietan bezala.
6. Sanferminetan lan egitera behartzen diren langileek, gehienez, 2 egun jarraian lan eginen dute, horrela zerbitzua betetzen bada.
7. Oporrak alde batera utzita, urteren batean lan egiten ez duten kontrolatzaileek (aldi baterako ezintasunagatik edo ordaindu gabeko baimena izateagatik), hurrengo urtean, lanera behartzen direnen zerrendan gora eginen dute, hasierako zerrendan zuten hurrenkerari jarraikiz.
Iruñeko garabiaren eta MUGAren zerbitzuari atxikitako langileek, kontrolatzaileek, ikuskatzaileek, garabietako administrariek eta gidari-mekanikariek 50 euroko konpentsazio ekonomikoa izanen dute lan egiten duten 8 orduko, eta 0,5 ordukoa lan egindako ordu bakoitzeko. Konpentsazio ordu horiek noiznahi hartzen ahalko dituzte (egunak noiz hartu diren, hurrengo urteko ekainaren 30a baino lehen), salbu eta abenduaren 3tik 8ra eta 23, 24, 30 eta 31n. Sanferminetan lan egiteagatik urteko gainerako sasoietarako sortzen diren egunak norberaren aferetarako egunen multzoan sartuko dira, eta, lehentasunei eta baldintzei dagokienez, egun horiekin bezala jokatuko da.
Konpentsazio ekonomikoari uko egiten ahalko zaio, eta, horren ordez, behar diren ordu proportzionalak hartzen ahal dira, kalkulu hau eginda:
- 50 euro: 4 ordu.
- 0 euro: 8 ordu.
Kategoria guztietan, sanferminetako egunak lanaldi osotan hartuko dira, goizez edo arratsaldez lanaldi zatiturako, edo larunbatetan; bestetik, soberan gelditzen diren orduak batera hartuko dira langileak nahi duenean.
Opor egunak enpresaren eta langileen ordezkarien artean adostuko dira, urteko lehenbiziko hilabeteetan, beherago biltzen diren jarraibideak kontuan harturik.
Iruñeko lantokiari atxikitako kontrolatzaileen kasuan:
1. Oporrak eskatu baino lehen, oporraldiak aldez aurretik finkatuko dira, aste naturaletan banatuak.
2. Udalak ezartzen duen itxialdiaz landara hartu nahi diren egunak aste edo hamabostaldi naturaletan hartzen ahalko dira (astelehenetik igandera), harik eta 31 edo 32 egun natural egin arte (oporraldi guztia batera hartzen den edo ez).
3. Eskaera aurkeztearekin batera, langile horiek nahi dituzten oporraldiak hautatuko dituzte (norberaren lehentasun-ordenaren arabera), eta jakinaraziko dute noiz nahi duten gehitzea 3 atsedenaldi osagarriak (F izenekoak), zeinak, betiere, oporraldi gisa hautaturiko astearen edo hamabostaldiaren barruan egon beharko baitira.
4. Udalak ezartzen duen zerbitzuaren etenaldia eta aurreko paragrafoetan finkatutako aste naturalak kendu ondoren gelditzen diren opor egunak (3 edo 4, oporraldia eten den ala ez) noiznahi hartzen ahalko dira, aste naturalak onartzeko eta aukeratzeko adierazi den prozedura berari segituz.
5. Informazio hori eskutan izanik, enpresak oporren egutegia prestatuko du, oinarritzat hartuz aplikatu ohi diren jarraibideak, enpresaren eta enpresa batzordearen artean adostu zirenak, edo hitzarmenaren indarraldian adosten diren beste batzuk.
6. Aurretik ezarritako oporraldiei dagokienez prozedura honetara egokitzen ez den opor-eskaerarik izanez gero, enpresak banan-banan aztertu eta erantzunen die.
Enpresaren opor egunen egutegiaren arabera finkatutako oporraldiak bat egiten badu langile baten haurdunaldiaren edo erditzearen ondoriozko edo bularra emateko aldi baterako ezintasun egoera batekin edo Langileen Estatutuaren 48. artikuluko 4., 5. eta 7. apartatuetan ezarritako lan kontratua eteteko aldiarekin, langileak eskubidea izanen du opor egunak aldi baterako ezintasuna edo dagokion baimena bukatutakoan edo kontratuaren etenaldia bukatutakoan hartzeko, urte naturala bukatu bada ere.
Oporraldia bitartean aurreko paragrafoan aipatu ez den arrazoi batengatik aldi baterako ezintasun egoera bat gertatuz gero, eta horren ondorioz langileak oporrak dagokion urte naturalean hartzerik ez badu, osorik edo partez, ezintasun egoera bukatu ondoren hartzen ahalko ditu, betiere opor horiek sortu diren urtea bukatzen denetik 18 hilabete baino gehiago igarotzen ez badira.
13. artikulua. Lizentziak eta baimenak.
Langile guztiek baimen eta lizentzia ordaindu hauek izateko eskubidea dute:
a) Langilearen ezkontzagatik edo izatezko bikote gisa erregistratzeagatik: 18 egun.
b) Seme-alaben, anai-arreben edo gurasoen ezkontza: egun bat probintzian bada eta hiru egun probintziatik kanpora.
c) Ezkontidearen edo bizilagunaren heriotza: 5 egun. Odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura arteko ahaideen heriotza: 4 egun probintzian bada eta 6 egun probintziatik kanpora. Bikotekidetzat joko dira biak normalean elkarrekin bizi badira eta "izatezko bikoteen erregistroan" inskribaturik badaude.
d) Ezkontideak, izatezko bikotekideak edo odol edo ezkontza bidezko bigarren mailara arteko ahaideek (izatezko bikotekidearen odol bidezko ahaideak barne) edo langilearekin etxe berean bizi den eta haren zaintza behar duen beste edozein pertsonak istripu edo eritasun larria baldin badute, ospitaleratu behar badituzte edo ospitaleratzerik ez baina etxean atseden hartzea eskatzen duen ebakuntza kirurgikoa baldin badute: bost egun. Ospitaleratzeagatiko baimena zatika har daiteke, subjektu eragilea ospitalean dagoen bitartean. Ospitaleratzea bukatuta, langileari baimen egunen bat gelditzen bazaio, jarraian hartu beharko du.
e) Ohiko bizilekuz aldatzeko, 2 egun.
f) Eskubide eta betebehar publikoak: ezinbesteko denbora.
g) Titulu edo ikastaro akademikoetarako azterketak: ezinbesteko denbora.
h) Esnea emateko denbora: Langileen Estatutuan ezarritakoa. 14 egunetan biltzen ahalko da eta adingabearen jaiotza eta zaintzagatiko bajaren ondotik hartu.
i) Medikutara joateko: ezinbestekoa den denbora.
j) Seme-alabak medikutara eramateko: 15 urte bitarteko seme-alabak Nafarroako Osasun Zerbitzuko espezialistengana edo pediatrarengana eramateko ezinbesteko denbora. Semeak edo alabak %33tik gorako minusbaliotasuna baldin badu, ez da adin mugarik izanen baimen hau erabiltzeko.
k) Lehenengo gradu arteko odol bidezko ahaideen kirurgia anbulatorioaren ondorioz eguneko ospitaleratzea behar baldin bada, bi egun natural emanen dira, eta horietako bat ospitaleratzearen egun berean hartu beharko da.
l) Haurra jaiotzea eta adingabearen zaintza: 16 aste, eta, erditze multiplea izanez gero, 18 aste.
m) Enpresak, betiere langileak 48 ordu lehenagotik eskatzen badu idatziz, hiru eguneko baimen ordaindua emanen du (norberaren aferetarako) 2024., 2025. eta 2026. urteetan. Baimen hori zatika hartzen ahalko da, egun osoa hartuz, goiza bakarrik edo arratsaldea bakarrik, langileak nahi duen moduan, eta, gainera, egun guztiak batuz edo ez. Baimen hau ezin da sanferminetako aldian hartu.
n) 2024ko urtarriletik abuztura bitarteko igoerarik eza konpentsatzeko, hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean norberaren aukerako 6 egun hartzeko aukera ematen da, eta egun horiek ez dira finkagarriak izanen. Sei egun horietatik bat oporrekin batera eskatu beharko da 2025eko edo 2026ko urteko egutegian sartu ahal izateko, eta L batekin jasoko da. Sanferminetako orduen egun berberak ez dira hartuko egun horietan. Gainerako bost egunak norberaren gauzetarako eskatu eta hartzen ahalko dira.
2027. urtetik aurrera, norberaren aukerako egun bat finkatzen da, eta oporrekin batera eskatu beharko da.
Ondoren zehazten da zenbat langilek eska ditzaketen baimenak aldi berean:
–11 kontrolatzaile.
–2 ikuskatzaile.
–Garabiko administrari 1.
–Gidari-mekanikari 1.
–Administrari 1.
Baimen hau banaka edo batera hartzen ahalko da.
o) Langileak baimena izanen du dependentzia handikotzat hartu diren gurasoei eta ezkontideari Nafarroako Osasun Zerbitzuko espezialisten kontsulta medikoetara laguntzeko. Horretarako, 8 ordu izanen dituzte urtean, ordubeteko zatietan har daitezkeenak, ordubete gutxienez.
p) Lehen gradurainoko ahaideei sedazioa jarrita egiten zaien edozein proba: egun bat probintziaren barruan, probaren eguna, hain zuzen.
q) Lehen gradurainoko ahaideek deituta, larrialdietara joateko baimena, ezinbesteko denbora.
r) 2013. urtetik aurrera (urte hori barne) 8 orduko atsedenaldi ordaindua sortuko da enpresan lan egindako 4 urteko. Kontaketa hori 2013ko urtarriletik aurrera hasiko da. Hortaz, horren arabera, 2017. urtean erabiliko da lehenbizikoz. Ordu horiek sortzen diren urtearen ondoko urteko egutegitik kenduko dira. Lanaldi murriztua edo partziala duten langileei dagokien ehunekoa aplikatuko zaie.
s) Langileak eskubidea izanen du ezinbesteak eraginik lanera joan gabe gelditzeko, baldin eta ahaideekin edo bizikideekin zerikusia duten premiazko familia-arrazoiengatik sortzen bada halabehar hori edo berehala bertaratzea eskatzen duen gaixotasun edo istripuren bat gertatzen bada.
Medikuarenera joateko ezarrita dagoen baimena, gizarte zerbitzuaren prestazioetara ez, baizik eta mutuetara edo antzeko sistemetara atxikita dauden pertsonei ere aplikatuko zaie.
Adierazitako kasu guztietan, baimenaren arrazoiak eta inguruabarrak behar bezala justifikatu beharko dira, salbu N) eta R) ataletan adierazitako baimenetan.
N) eta R) ataletarako, enpresan urtebeteko antzinatasuna duten langile guztiek baliatzen ahalko dute; antzinatasuna urtebetetik beherakoa bada, sortutako aldiaren proportzioan hartzen ahalko dira.
Baimenak eta lizentziak emateko, izatezko bikoteak ezkondutakoen parekotzat hartuko dira.
Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du, enpresaren aukerak eta beharrak kontuan hartuta, haurdun dauden langileentzako lanpostu aproposa bilatzeko edo egokitzeko, baldin eta emakumearen lanpostuan arriskurik bada haurdunarentzat edo umekiarentzat.
14. artikulua. Lanaldi murrizketa.
Legezko zaintza dela eta, hamabi urtetik beherako adingaberen bat edo jarduera ordaindurik ez duen desgaitasun fisiko edo psikikoa duen norbait zaindu beharrean diren langileek eskubidea dute lanaldia murrizteko, soldata edo ordainsaria ere proportzio berean jaitsiz. Murriztapena lanaldiaren zortziren batekoa izanen da gutxienez, eta lanaldiaren erdikoa gehienez. Atal honetan azaldutako lanaldi murrizketa langile guztien eskubide indibiduala da, hala gizonezkoena nola emakumezkoena, eta Langileen Estatutuaren 37.6 artikuluan ezarritako moduan erabiltzen ahalko da.
Langileak 58 urte betetzen dituenean, eskubidea izanen du 1/8 eta 1/2 arteko lanaldi murrizketa eskatzeko. Horrelakoetan, bi langilek eskatzen badute lanaldi osoa modu koordinatuan betetzea, zilegi izanen dute enpresari proposatzea beren beharrekin hobekien bat etortzen diren ordutegiak, betiere zerbitzua betetzen bada eta enpresak ontzat ematen badu proposamena.
Lanaldia erretiroa dela-eta murrizten bada, lanegunak eta lan ordutegiak enpresarekin negoziatuko dira.
Bestalde, lanaldi murrizketa bereziak egiteko aukera ezartzen da, betiere enpresarekin adostuta. Enpresak ezarriko ditu lanaldiak eta aldiak, zerbitzuko beharren arabera.
15. artikulua. Laneko jantziak.
Langileak adierazi beharko du zein arropa eskatzen dituen baliokidetasun-puntu horietan oinarrituta; otsailean egin beharko du udako arroparako eskaera, eta irailean neguko arroparako eskaera.
Puntu poltsa norberarena izanen da, eta urtero berrituko da.
Ondoren, jantzien zerrenda eta bakoitzerako behar diren puntuak adierazten dira:
Gidari bakoitzak 80 puntu izanen ditu urtean, pilatu ezin direnak, nahi bezala banatzeko, neguko eta udako aldien artean:
NEGUKO DENBORALDIA | UDAKO DENBORALDIA | ||
JANTZIA | PUNTUAK | JANTZIA | PUNTUAK |
NBEa-Neguko galtzak | 5 | NBEa-Udako galtzak | 4 |
NBEa-Dryness neguko poloa | 10 | NBEa-Dryness udako poloa | 8 |
NBEa-Jantzi polarra | 6 | Udako galtzerdiak | 1 |
NBEa-Anoraka | 15 | NBEa-Jertsea | 6 |
NBEa-Sofshell jaka | 6 | NBEa-Sofshell jaka | 6 |
NBEa-Neguko jertsea | 6 | SEGURTASUNEKO OINETAKOAK, UDAKOAK | |
Neguko galtzerdiak | 1 | NBEa-Segurtasuneko oinetako korporatiboak | 7 |
Lepoko polarra | 1 | NBEa-Segurtasuneko oinetakoak Ortopedia | 7 |
Kamiseta termikoa | 7 | ||
Galtza termikoak | 4 | BESTE JANTZI BATZUK | |
SEGURTASUNEKO OINETAKOAK, NEGUKOAK | NBEa-Segurtasuneko eskularruak | 1 | |
EPI-Segurtasuneko oinetako korporatiboak Botak edo Zapatak | 7 | NBEa-Uretako jantzia | 4 |
NBEa-Segurtasuneko oinetakoak Ortopedia | 7 | Uretako botak | 4 |
Kontrolatzaile/ikuskatzaile bakoitzak 120 puntu izanen ditu urtean, pilatu ezin direnak, nahi bezala banatzeko, neguko eta udako aldien artean.
NEGUKO DENBORALDIA | UDAKO DENBORALDIA | ||
JANTZIA | PUNTUAK | JANTZIA | PUNTUAK |
(NBEa) Jaka iragazgaitza. Goretex, golf, bi kolorekoa | 45 | Sakela askoko galtzak | 7 |
(NBEa) Ikusgarritasun handiko jaka, desmuntagarria | 6 | Sakela askoko galtzak (goikoa) | 22 |
Panazko galtzak | 8 | (NBEa) Dryness mahuka motzeko poloa | 8 |
Sakela askoko galtzak udarako (goikoa) | 22 | (NBEa) Udako jertsea | 6 |
(NBEa) Dryness mahuka luzeko poloa | 10 | Udako galtzerdiak | 1 |
(NBEa) Jaka polarra (windstopper ehuna) | 30 | ||
(NBEa) Jaka polarra (ehun polarra) | 30 | UDAKO OINETAKOAK | |
Barnealde termikoko galtzak | 4 | Oinetako korporatiboak | 12 |
Uretako galtzak | 4 | Oinetako bereziak* Ortopedia (daukanarentzat soilik) | 12 |
Barneko elastiko termikoa | 7 | ||
Neguko txanoa, forrua duena | 2 | BESTE JANTZI BATZUK | |
Eskularruak | 2 | Gerrikoa | 5 |
Lepoko polarra | 1 | Bisera | 2 |
Neguko galtzerdiak | 1 | Uretako txanoa | 2 |
Leotardoa | 2 | Motxila | 4 |
NEGUKO OINETAKOAK | |||
Oinetako korporatiboak | 12 | ||
Oinetako korporatiboak Goretex | 24 | ||
Ortopediako oinetako bereziak (dauzkana) | 12 | ||
Udako arropa maiatzean banatuko da eta negukoa urrian.
Prebentzio batzordeak kalitatearen estandarra hautatzen parte hartuko du.
Urtero, 5 puntu trukatzen ahalko dira lantalde bereko langileen artean, hau da, batetik, kontrolatzaile eta ikuskatzaileen artean, eta bestetik, gidarien artean.
16. artikulua. Osasun azterketa.
Enpresak norberaren osasun egoera aldiro aztertzea bermatuko die langileei, lanaren berezko arriskuen arabera eta Medikuntza Prebentiboko Zerbitzuak kategoria bakoitzerako ezartzen duen protokoloari jarraikiz. Gainera, eskatzen duten langile emakumeei azterketa ginekologikoa egitea bermatuko die.
17. artikulua. Aldi baterako ezintasunaren osagarria.
Eritasun arrunta edo profesionala, laneko istripua edo lanetik kanpokoa direla-eta, aldi baterako ezintasunagatik erakunde kudeatzaileak ematen dituen prestazioak gorabehera, enpresak osagarri bat ordainduko du, zeinen bidez, arauzko prestazioei batuta, bermatzen baita nominan agertzen diren kontzeptu finko guztien %100 kobratzea aldi baterako ezintasunak dirauen bitartean.
Langile emakumeren batek kontratua etena baldin badu "haurdunaldiko arrisku egoeraren" ondorioz, enpresak arauzko prestazioak osatuko dizkio, bere soldata finkoaren %100era iritsi arte. Ordainketa behin batean eginen da, honela:
–Langile emakumea hilaren 15a baino lehen itzultzen bada lanera, hilabete horretan ordainduko zaio.
–Aipatu data baino geroago itzultzen bada, lanera bueltatu eta hurrengo hilabeteko nominan ordainduko zaio.
18. artikulua. Prestakuntza.
Langileek eskubidea dute erraztasunak eman diezazkieten titulu akademiko nahiz profesionalak erdiesteko ikasketak egiteko, lanbide hobekuntzako ikastaroak egiteko eta enpresak edo enpresarekin loturiko erakundeek ematen dituzten lanbide berrikuntza eta gaikuntza ikastaroetan parte hartzeko.
Langileek, halaber, eskubidea dute lanaldiaren herena arte murrizteko, soldataren proportziozko murriztapen lineala aplikatuta, ikasketa homologatuak (titulu ofiziala) egiten dituztenean.
Sektore honetako langileen prestakuntzak duen garrantzia ikusita, Gobernuak, sindikatuek eta enpresaburuek sinatutako itunaren barnean erabaki da hitzarmenaren Batzorde Paritarioak proposa diezazkiola enpresari dauden beharretarako egoki iruditzen zaizkion prestakuntza ekintzak, eta informazioa izan dezala enpresaren urteko prestakuntza planaren gainean.
19. artikulua. Eszedentziak.
Eszedentziak izan daitezke borondatezkoak edo nahitaezkoak. Lanpostuaren erreserba dakarren eszedentzia mota bakarra nahitaezko eszedentzia da, baldin eta legez ezarrita badago, eta irauten duen denborak antzinatasunerako balioko du.
Eszedentzia guztiak idatziz eskatuko dira, eta, legeak kontrakoa xedatzen ez duen bitartean, langileek enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna egiaztatu beharko dute borondatezko eszedentzia hartu ahal izateko.
1) Nahitaezko eszedentzia, enpresari jakinarazpen fede-emailea egin ondoren, kasu hauetan emanen da:
a) Kargu publiko baterako izendatua edo hautatua izateagatik.
Nahitaezko eszedentzian dagoen langileak enpresara itzuli beharko du bere eginkizuna bukatu edo kontratu-etenaldia sortu zuen arrazoia edo zergatia desagertu eta ondoko 30 egun naturaleko epean, gehienez ere. Epe horretan itzultzen ez bada, lanpostuaren erreserba galduko du eta borondatezko eszedentzia egoeran geldituko da.
b) Probintziako eremuan nahiz zabalagoan eginkizun sindikaletan aritzeagatik, betiere sindikatuak egiaztatzen badu legezko ordezkagaitasuna baduela lantokiaren edo enpresaren sektore berean eta esparru espezifiko eta konkretu berean.
2) Borondatezko eszedentzia hartzeko eskaerak ere idatziz aurkeztuko zaizkio enpresari, albait lasterren, eta betiere eszedentzia hartu baino 3 egun baliodun lehenago, kontrolatzaileen kasuan, eta 10 egun baliodun lehenago, gainerako kategorien kasuan.
Borondatezko eszedentzia gutxienez lau hilabetetik eta gehienez bost urte bitarteko epe jarraitu baterako emanen du enpresak, betiere Langileen Estatutuaren 46.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira.
Borondatezko eszedentzian dagoen langileari 2 urtez gordeko zaio enpresan duen lanpostua. Epe hori bukatu ondoren lehentasunezko eskubidea baino ez du izanen eskaera egin zuenean berak zuen kategoria bereko edo antzeko kategoriako lanpostu huts batera itzultzeko, betiere enpresari zuzendutako idazki baten bidez itzultzeko asmoaren berri ematen badio eszedentzia benetan bukatu baino hogeita hamar egun natural lehenago.
Eskubide horretaz berriro balia daiteke langile bera, baina, bakar-bakarrik, aurreko eszedentzia bukatu eta 4 urte igaro badira.
3) Ahaideak zaintzeko eszedentzia. Langileen Estatutuaren 46. artikuluarekin bat.
a) Seme-alaba zaintzeko, berea nahiz adopziokoa, hiru urterako gehienez (Langileen Estatutuaren 46.3 artikulua).
b) Odol nahiz ezkontza bidezko bigarren gradura arteko ahaideak zaintzeko. Bi urterako gehienez (Langileen Estatutuaren 46.3 artikulua).
4) Eszedentzia, lanpostua gordeta. Eritasunagatik, aldi baterako ezintasunaren epea bukatu eta langilea behin-behineko baliaezintasun egoeran dagoen bitartean.
20. artikulua. Baimen ordaindugabea.
Enpresan urtebete baino gehiagoko antzinatasuna duten langile guztiek eskubidea izanen dute lan kontratua aldi batez eteteko.
Urteko etenaldia 7 egunekoa izanen da gutxienez (urtean behin bakarrik erabiltzen bada), eta 2 hilabetekoa gehienez.
Baimen hau zatiturik hartzen ahal da, eta gutxienez 7 egun hartuko dira urtean behin; hau da, baimen hau eskatzen bada 7 egunerako eta urtearen barrenean berriz eskatzen bada, 15 egun jarraiturik izanen dira gutxienez (gehienez ere 2 hilabete urtean).
Etenaldi hori egiteko, gutxienez 15 egun lehenago eskatu beharko da.
Aldi berean hartzeko arauak 13. artikuluan baimenei buruz emandako berberak izanen dira.
Gutxieneko oinarriengatik kotizatuko du enpresak aldi horretan.
21. artikulua. Ordainsariak.
Lan hitzarmen honetan itundutako soldatak eta plusak eranskineko 2024, 2025 eta 2026ko soldaten tauletan ageri dira.
22. artikulua. Oinarrizko soldata.
Lan hitzarmen honetan bildutako langileen oinarrizko soldata eranskinean ageri diren 2024, 2025 eta 2026ko soldaten tauletan aipatzen dena izanen da.
23. artikulua. Antzinatasuna.
Antzinatasunaren ondorioetarako, langilea enpresan bere zerbitzua ematen hasi zeneko lehenengo egunetik kontatuko da.
Antzinatasunari dagokionez, oinarrizko soldataren ehuneko bost ordainduko da antzinatasun-hirurteko bakoitzagatik.
Hirurtekoak enpresan lan egindako denboraren arabera kontatuko dira, eta hirurtekoa betetzen den urteko urtarrilaren lehenetik hasiko da sortzen. Antzinatasun urteengatiko hobaria soldataren parte bat da, eta aparteko orduak ordaintzeko ere kontatuko da.
24. artikulua. Aparteko haborokinak.
Langileek aparteko bi haborokin kobratuko dituzte, bata ekainean eta bestea abenduan. Ekainekoa hileko bigarren hamabostaldian ordainduko zaie, eta abendukoa hilaren 20a baino lehen. Horietako bakoitza sei hilabetetik sortzen da.
Mozkinetan parte hartzea: paga hau urtero sortuko da, eta hamabi hilabetetan hainbanatuta kobratuko da.
Hiru paga horiek kalkulatzeko, tauletan agertzen diren eta 15 hilabetetan kobratzen diren kontzeptuen batuketaren emaitza hartuko da aintzat, gehi langile bakoitzari dagokion antzinatasuna.
25. artikulua. Hitzarmeneko plusa.
Hitzarmen honen eraginpeko langileek hitzarmen plusa jasoko dute. Erantsitako soldata-tauletan adierazita dago plus horren zenbatekoa.
26. artikulua. Gaueko lanaren plusa.
22:00etatik 06:00etara bitarteko orduak gauekotzat hartuko dira, erantsitako tauletako zenbatekoen arabera.
27. artikulua. Txandakako lanaren plusa.
Txandaka lan egiten duen langileak erantsitako soldata-tauletan ezarritako zenbatekoa jasoko du horregatik.
28. artikulua. Plusak: jaiegunekoa eta igandekoa.
Enpresak erantsitako taulen arabera ezarritako ordainsaria ordainduko die langileei lan egindako jaiegun eta igande bakoitzeko.
29. artikulua. Gidariaren plusa.
Enpresak gidari-mekanikariei eta ikuskatzaileei gidatzeagatiko plusa ordainduko die, erantsitako tauletan azaltzen den zenbatekoa duena.
30. artikulua. Garraio plusa.
Langileek lantokira egindako joan-etorriek eragiten dituzten gastuak ordaintzeko, soldataz kanpoko urteko plusa ezarri da. Plus horren zenbatekoa erantsitako soldata-tauletan azaltzen da.
31. artikulua. Dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina.
Diru-kutxan lanean diharduten langileek, kutxako kontaketan erantzukizunik badute, soldataz kanpoko plus bat jasoko dute, hamabi hilabetetan hainbanatuta kobratuko dena. Plus horren urteko zenbatekoa eranskineko tauletan ageri da.
32. artikulua. Diru-bilketaren plusa.
Ikuskatzaile kategoria duten langileek, diru-bilketako eginkizunak betetzen dituztenez, bilketa-plusa sortuko dute, erantsitako tauletan jasotzen den zenbatekoa duena.
Diru-bilketa lanean aritzen den beste edozein langilek "diru-bilketaren plusa" jasoko du dagokion hilabetean jarduera horretan ematen duen denboraren proportzioan. Hori kalkulatzeko oinarritzat hartuko den hileko zenbatekoa izanen da ikuskatzaile kategoriarako eranskineko tauletan kasuan kasuko urterako ageri den zenbatekoa.
33. artikulua. Jantzietarako plusa.
Hitzarmen honen eraginpeko MUGAko langileek, kontrolatzaileek eta ikuskatzaileek soldataz kanpoko plus bat jasoko dute beren uniformea mantentzeko eta kontserbatzeko. Plus horren urteko zenbatekoa erantsitako tauletan ezarrita dago.
34. artikulua. Lanabesen mantentzea.
Igorgailuak eta terminalak erabili, zaindu eta elikatzen dituzten langileek soldataz kanpoko plus bat kobratuko dute, hamabi zatitan hainbanatua kobratuko dena. Plus horren urteko zenbatekoa eranskineko tauletan ageri da.
35. artikulua. Orduen poltsa.
Legezko ordu sindikalen kreditua urteko poltsa batean metatzen ahal da. Ordu horiek enpresa batzordeko edozein kidek edo sindikatu bereko afiliatuek erabil ditzakete. Afiliatuek ordu-kreditua baliatzekotan, enpresaren aurrean justifikatu beharko da aurretiaz.
36. artikulua. Aparteko orduak.
Enpresaren Zuzendaritzak eta langile guztiek ahalik eta aparteko ordu gutxien egiteko erabakia hartu dute.
Aparteko orduak bi modu hauetara konpentsa daitezke, langilearen nahierara:
–Atseden orduekin, proportzio honetan: 1,75 atseden ordu aparteko ordu bakoitzeko.
–Ordain ekonomikoaren bidez, formula honen arabera:
Aparteko orduaren balioa = | [(Egiazko soldata) x 14] x (1,75) |
Urteko lanaldia |
Bertan:
Egiazko soldata = oinarrizko soldata + antzinatasuna + hitzarmen plusa + lanabesen plusa + jantzietarako plusa + gidariaren plusa.
37. artikulua. Lana egun librean.
Langileari urteko egutegian finkatutako egun libre batean lan egitea eskatzen bazaio, berak erabakiko du egun horretan lan egin edo ez.
Egun libre batean lan egiteak sor dakiokeen kaltea konpentsatzeko, langileak bi modu hauek izanen ditu aukeran:
–Atseden orduekin, proportzio honetan: 1,75 atseden ordu egun librean lan egindako ordu bakoitzeko.
–Ordain ekonomikoaren bidez, formula honen arabera:
38. artikulua. Faltak eta zehapenak.
Enpresako zuzendaritzak zehatzen ahal ditu langileak, aplikatzekoak diren arauzko xedapenetan eta, zehazki, lan hitzarmen honetan ezarritako lan arauak ez betetzeagatik.
Falten balorazioa eta horien gainean enpresako zuzendaritzak ezarritako zehapenak beti berraztertzen ahal dira jurisdikzio eskudunaren aurrean. Falta arin, astun eta oso astunengatiko zehapena jartzeko langileari idatziz jakinarazi behar zaio, eta bertan adieraziko dira data eta hura jartzeko arrazoiak.
Ezin izanen da opor egunak edo langilearen atseden hartzeko eskubideak murriztuko lituzkeen zehapenik ezarri, ez eta nominan kenketarik egin ere.
Sektoreko enpresen zerbitzuko langileek egiten dituzten faltak, garrantziaren arabera eta, hala gertatzen denean, berrerortzearen arabera, honela sailkatuko dira: arinak, astunak eta oso astunak, lan hitzarmen honen hurrengo artikuluetan xedatzen denarekin bat.
–Falta arinak.
Honako hauek dira falta arinak:
a) Hilabete baten barnean lanera hiru aldiz berandu iristea (hogeita hamar minututik behera), bidezko arrazoirik gabe.
b) Lantokitik edo lanpostutik alde egitea, nahiz eta denbora laburrean izan, bidezko zergati edo arrazoirik gabe, baina alde egite horrek kalterik ez dakarrenean enpresaren jarduerarako, edo lankideei kalte edo istripurik eragiten ez dienean; izan ere, horrelakoetan falta astuntzat edo oso astuntzat joko da.
c) Bidezko arrazoia izanda lanera joan ez eta berrogeita zortzi ordu lehenago, gutxienez, ez jakinaraztea, salbu eta behar bezala frogatzen bada ezinezkoa izan dela jakinaraztea.
d) Enpresari ez jakinaraztea lan arloan eragina izan dezakeen edozein egoeraren aldaketa, adibidez ohiko bizilekua aldatzea.
e) Langileak bere kargura edo ardurapean duen materiala zaintzean axolagabe jokatzea eta horren ondorioz hondamen txikiak eragitea.
f) Norberaren garbitasun eta txukuntasun eza.
g) Herritar edo lankideekiko zakarkeria, tartean irain larririk ez badago.
h) Aldi baterako ezintasun kasuan, alta, baja edo berrespen parteen igorpena arrazoirik eman gabe atzeratzea.
i) Goragoko mailako buru edo nagusi hurrenari ez ohartaraztea lana egokiro egiteko behar den materialak akatsak dituela edo falta dela.
j) Lanaldian lanarekin zerikusirik ez duten gaiei buruz eztabaidatzea. Horrelako eztabaidetan liskar edo istilu larriak sortuz gero, falta astun edo oso astuntzat hartzen ahalko dira.
k) Zerbitzu orduetan bi kontrolatzaile edo gehiago biltzea, baldin eta bilera horrek, hitzak berak adierazten duenez, bi kontrolatzaile elkarri agurtzea baino zerbait gehiago denean, salbu eta premiazko laguntza eskatzearen ondorioz bildu badira edo horretarako nagusi hurrenaren baimena badute.
l) Zerbitzuan hastea izendatua duten tokian ez beste batean.
m) Laneko Arriskuen Prebentzioaren eta Osasunaren arloko arauak ez betetzea, langilearentzat, lankideentzat edo hirugarrenentzat arrisku larririk ez denean.
n) Jantziak behar ez bezala erabiltzea, baina enpresaren irudiari kalterik ez dakarkionean.
–Falta astunak.
Falta astunak honako hauek dira:
a) Hilabete batean hiru aldiz berandu iristea, arrazoitu gabe.
b) Hilabete batean egun batean edo bitan lanera ez joatea, justifikatutako arrazoirik gabe.
c) Laneko aginduak edo jarraibideak ez betetzea, segurtasun eta higiene arauei buruzkoak barne, bai eta lanean zuhurtziarik gabe edo zabarkeriaz aritzea, horien ondorioz enpresari kalte larriak, edo instalazioetan, makinetan eta, oro har, enpresaren ondasunetan matxurak sortzen direnean salbu, edo jendearentzat istripu arriskua dakartenean, zeren horrelakoetan falta oso astuntzat hartuko baitira.
d) Eritasun edo istripuaren itxurak egitea.
e) Garabietan kalteak egitea axolagabekeriaz edo bidezko arrazoirik gabe. Falta astuntzat joko da inguruabar horietan garabiei 3 kolpe ematea.
f) Beste langile bat lanean agertu dela simulatzea, haren sinadura, fitxa edo lantokiko txartela erabiliz.
g) Behar den baimenik gabe, lan partikularrak egitea lanorduetan, eta orobat, enpresaren lanabesak edo materialak beharrezko baimenik gabe norbere probetxurako erabiltzea.
h) Nahitaezko erreserbaren sekretua haustea edo bortxatzea, enpresari kalterik egiten ez dionean.
i) Zuzendaritzari edo goragokoei zerbitzuaren edo lanaren gaineko informazio faltsua ematea; begi-bistakoa bada fede gaiztoz eman dela, orduan falta oso astuntzat joko da.
j) Deskuiduak eta okerrak, maiz errepikatzen direnean edo enpresari kalte egiten diotenean.
k) Hitzen bidez lankide bat edo mendeko bat iraintzea edo mehatxatzea.
l) Salaketak deuseztatzea, bidezko arrazoirik gabe.
m) 30 egun naturaleko epean hiru falta arin baino gehiago egitea, era desberdinetakoak izanik ere.
n) Lanean edo lanaren inguruan, herritarrak edo lankideak larriki erasotzea eta iraintzea.
–Falta oso astunak.
Falta oso astunak honako hauek dira:
a) Bidezko arrazoirik gabe hiru hilabeteko aldian hamar aldiz baino gehiagotan berandu iristea edo hogei aldiz baino gehiagotan sei hilabeteko epean.
b) Lanera bi egun jarraian baino gehiagotan huts egitea edo lau egun tartekatutan hilabete batean, bidezko arrazoi edo zergatirik gabe.
c) Agindutako lanean, kudeaketan edo jardueran iruzur edo konfiantza-abusu egitea; beste lankideei, enpresari edo beste edozein pertsonari ebastea eta lapurtzea zerbitzu egintzetan.
d) Lanabesak, makinak, tresneria, instalazioak eta abar hondatzea, haustea edo haietan txikizioak egitea.
e) Lanorduetan mozkortzea edo/eta drogak hartzea.
f) Nahitaez isilpean eduki beharreko datuak enpresakoa ez den pertsona bati ezagutaraztea, enpresari kalte larria egiten bazaio.
g) Enpresakoak ez diren pertsonei lanaren antolakuntza planak ezagutaraztea, dokumentuak eta formularioak ebatsi edo kopiatzea, enpresaren baimenik gabe.
h) Aginte eginkizunetan dihardutenen agintekeria, hots, agindupeko enplegatuen duintasun pertsonalari edo giza duintasunari zor zaion errespetua gutxiesten duen jokamoldea izatea.
i) Lanlekutik arrazoirik gabe alde egitea, batez ere aginte edo erantzukizuneko postuak direnean, edo enpresarentzat kalte larria sortzen denean edo langileari, lankideei edo hirugarrenei istripua eragin diezaiekeenean.
j) Laneko aginduak eta jarraibideak betetzeari etengabe eta modu iraunkorrean uko egitea, segurtasun eta higieneko arauak barne, eta, orobat, zuhurtziarik eza eta axolagabekeria lanean, kalte oso larriak eragiten zaizkionean enpresari.
k) Laneko Arriskuen Prebentzioaren eta Osasunaren arloko arauak ez betetzea, langilearentzat, lankideentzat edo hirugarrenentzat arrisku larria denean.
l) Hogeita hamar eguneko epean hiru falta astun metatzea, era desberdinekoak izanik ere, zehapena jarri bazaie, betiere.
m) Sexu jazarpena.
–Zehapenak. Aplikazioa.
1.–Enpresek, egindako faltaren larritasuna eta inguruabarrak kontuan hartuta, zehapen hauek jartzen ahal dituzte:
A.–Falta arinak:
a) Idatzizko kargu hartzea.
B.–Falta astunak:
a) Enplegu-soldaten etenaldia, egun batetik hamarrera bitarte.
C.–Falta oso astunak:
a) Enplegu-soldaten etenaldia, hamaika egunetik berrogeita bostera bitarte.
b) Kaleratzea.
2.–Aurreko 1. puntuko zehapenak aplikatzeko eta mailakatzeko, kontuan hartuko da:
- Falta egin duenaren erantzukizuna handia ala txikia den.
- Egintza horrek gainerako langileengan eta enpresan duen eragina.
3.–Falta astunengatik edo oso astunengatik zehapenak jarri aitzin, enpresak ustezko faltaren jakinarazpena emanen dio ukitutako langileari, enpresa batzordeko kide baten aurrean. Jakinarazpena jaso ondoren, langileak bost egun balioduneko epea izanen du bere defentsarako bidezko iruditzen zaizkion idatzizko nahiz ahozko alegazioak egiteko, sindikatu batek aholkatuta, kasua bada, eta hura aurrean dela, komenigarria iruditzen bazaio; gero, alegazioak aurkezten badira edo, kasua bada, 5 egun balioduneko epea igarotzen bada alegaziorik aurkeztu gabe, enpresak bidezko iruditzen zaion erabakia hartuko du langileari leporatutako ustezko egintzen gainean.
Zehatutako langilea langileriaren ordezkaria bada, enpresa batzordeari ere entzutea emanen zaio, falta astuna edo oso astuna ustez egitearen gaineko komunikazioa langileari eman eta bost egun balioduneko epean egoki iruditzen zaizkion alegazioak egin ditzan.
4.–Falta arinak hamar egunen buruan preskribatuko dira, astunak hogei egunen buruan, eta oso astunak hirurogeiren buruan, enpresak faltaren berri izaten duen egunetik aitzina, eta, nolanahi ere, falta egin eta sei hilabeteren buruan. Epe horiek hasiko dira kontatzen enpresak falta egin dela jakiten duen unetik hasita.
5.–Langileen ordezkariei falta astunen eta oso astunen ondoriozko zehapenen berri eman beharko zaie.
39. artikulua. Laneko istripuagatiko baliaezintasun eta heriotza asegurua.
Enpresa behartua dago lan istripuen aseguru kolektiboaren poliza bat ituntzera, baldintza hauetan:
–Lan istripuaren ondoriozko ezintasun iraunkor osoa: 40.000 euroko kapital aseguratua langile bakoitzeko.
–Ezintasun iraunkor absolutua soldatapeko lan orotarako eta baliaezintasun handia, lan istripuaren ondoriozkoa, 40.000 euroko kapital aseguratuarekin langile bakoitzeko.
–Lan istripuaren ondoriozko heriotza: 25.000 euroko kapital aseguratua langile bakoitzeko.
40. artikulua. Erantzukizun zibila eta penala.
Lanaren ezaugarriak eta inguruabar bereziak kontuan hartuta, enpresako zuzendaritzak nahitaezko lege laguntza emanen du ondoko inguruabarrak gertatzen direnean:
–Langileari, bere jarduera profesionalaren ondorioz, erreklamazio judizial bat jartzen zaionean.
–Langileak, bere jarduera profesionalaren ondorioz, hirugarren pertsonen aurka erreklamazio judizial bat jartzen duenean, betiere enpresak jarriko duen talde juridikoak uste badu erreklamazioa justifikatzeko froga fede-emailerik badela.
Kasu horietan, lanalditik kanpora prozesu judizialetan laguntzeko erabiltzen den denbora balio bereko atsedenaldiekin konpentsatuko da.
41. artikulua. Eskubide sindikalak.
Sindikatu batean afiliatutako langileek, enpresaren eremuan, eskubidea dute:
a) Atal sindikalak eratzeko, sindikatuaren estatutuetan eta Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat.
b) Bilerak egiteko, enpresako zuzendaritzari jakinarazi ondoren, kuotak biltzeko edo nominan deskontatuz kobratzeko eta informazio sindikala banatzeko, lanorduetatik kanpo eta enpresaren jarduera normala oztopatu gabe.
c) Norbere sindikatuak igorritako informazio guztia jasotzeko.
d) Lantokian iragarki-taula bat edukitzeko, langile guztien eskura dagoela bermatzen duen toki batean.
42. artikulua. Gidabaimena kentzea.
Gidari bati gidabaimena kentzen zaionean hiru hilabetetik beherako aldi baterako, falta baten (behin ere ez delitu baten) ondoriozko zehapen administratiboa edo epai judiziala betez, eta falta nahiz arau-haustea enpresako ibilgailu bat gidatzean egin bada, enpresaren kontura eta agindura, enpresak konpromisoa hartzen du langile hori kategoria bereko edo beheragoko lanpostu batean kokatzeko, gidabaimenik gabe dagoen bitartean. Horrelakoetan, lanpostu berriari dagozkion oinarrizko soldata, hitzarmen plusa, antzinatasuna eta gainerako osagarriak kobratuko ditu.
Langileari gidabaimena kentzen zaionean aurreko paragrafoaren arabera, urteko oporraldia hartu beharko du, lehendik hartu ez badu, osorik edo partez, gidabaimena kendu eta lehenbiziko egunetan.
Gidabaimena 90 egunetik gorako epe baterako kentzen badiote, denbora hori iragan ondoren, langilearen lan kontratua eten eginen da gidabaimenik gabe egon beharreko epea bukatzen den egunera arte. Ondoren, langilea berriro itzuliko da enpresara. Salbuespen dira hainbat kasu, zeinetan, langileak zuzen gidatu arren, gidabaimena kentzen baitzaio istripua bere erruagatik edo gaizki gidatu duelako gertatu ez bada ere. Kasu horretan, ez zaio lan kontratua etengo, gidabaimena 90 egun baino gehiagorako kentzen badiote ere, eta enpresak konpromisoa hartzen du langilea kategoria bereko edo beheragoko lanpostu batean kokatzeko gidabaimenik gabe dagoen bitartean, eta lanpostu berriari dagozkion oinarrizko soldata, hitzarmen plusa, antzinatasuna eta gainerako osagarriak ordainduko dizkio. Kasu honetan ere, langileak gidabaimena kendu eta lehenbiziko egunetan hartuko beharko du urteko oporraldia, lehendik hartu ez badu, osorik edo partez.
43. artikulua. Kategoriak.
–Arduraduna:
Nagusi hurrenaren agindura dagoen enplegatua, zuzendaritzarako gaitasun praktikoak izanik, langile talde baten lanak zuzentzen eta zaintzen dituena. Kategoria hau beti izan behar da 9 langile baino gehiagoko lantokietan.
–Gidari-mekanikaria:
Bide publikotik ibilgailuak eramateko erabiltzen diren garabi-ibilgailuak gidatzen dituen enplegatua. Gidatzeaz gainera, zeregin hauek ditu:
- Garabien mantentze-lanak egitea eta garbitzea.
- Eraman beharreko ibilgailuak estekatzea.
- Hesiak eta seinaleak garraiatzea.
Arduradunaren aginduetara lan egiten du, halakorik badago, baita udaltzainen aginduetara ere.
–Ikuskatzailea:
Erregulazio zerbitzua ematen duen enpresaren baliabideak zuzen erabiltzen ote diren ikuskatzen duen enplegatua, enpresak ezarritako jarraibideekin bat jarduten duena gorabeheraren bat edo normala ez den zerbait gertatzen denean.
Zeregin hauek ditu, nagusiki:
- Kontrolatzaileen lana gainbegiratzea eta haiei laguntza ematea, enpresak eman dizkien jarraibideak eta arauak bete ditzaten.
- Tiketak ematen dituzten makinen mantentze-lanez arduratzea eta bertako dirua biltzea.
- Nagusi hurrenak esleitzen dizkion bestelako antolakuntza lanak.
–Kontrolatzailea:
Eremu urdinean aparkatutako ibilgailuak zaintzen diharduen enplegatua, zeregin hauek dituena: araua hausten den ala ez begiratzea eta, bidezkoa bada, salaketa abisua egitea. Erabiltzaileari lagunduko dio, tiketak ematen dituen makinaren eta eremu urdinaren funtzionamenduari buruzko azalpenak emanez.
–Garabi zerbitzuko urgazlea:
Garabi zerbitzuko arduradunaren eta haren nagusiaren zuzeneko agindutara dagoen langilea, garabien gordelekuan lan egiten duena.
Bere eginkizunak, funtsean, hauek dira: ibilgailuen sarrera kontrolatzea, ibilgailuak zaintzea, gordelekuaren egoera gainbegiratzea (ibilbideak ...), ibilgailuen jabeei edo jabeen izenean agertzen direnei laguntzea eta ibilgailua entregatzea, eta intzidentzia parteak egunero betetzea. Gainera, bere lanerako erabiltzen dituen instalazioak egoera onean zaintzeaz arduratuko da, hala nola, garbiketaz, garabiaren oinarrizko mantentze-lanaz, haiek garbitzea barne, eta noiz edo noiz, zerbitzu arrazoiengatik eskatzen bazaio, igorgailuen eta abarren kontrola ere egin beharko du, udalak errefortzuko kanpaina jakin batzuetarako egiten dituen eskaerei erantzun beharko die (hesiak kargatzen laguntzea, ibilgailuak deskargatzen...), eta garabien gordelekuan ematen den zerbitzuaren funtzionamendu egokirako eskatzen diren gainerako eginkizunak.
2011. urtetik aurrera administrarien sailkapen berria eginen da. Izan ere, 2. mailako administrari-ofizialen eta administrari laguntzaileen kategoriak kenduko dira, eta administrariak izeneko kategoria berria sortuko.
Une horretatik aurrera, oro har, 1. mailako administrari-ofizialen kategoria administrarien burua deituko da.
Hori horrela, administrazio lanetan aritzen diren langileen kategoriak honela geldituko dira 2011. urtetik aurrera (urte hori barne):
–Administrarien burua.
Ekimena eskatzen duten administrazio lanetan aritzen den enplegatua, lan horien erantzukizuna bere gain hartuz eta arlo horretan enpresaren arauak eta jarraibideak aplikatuz.
–Administraria.
Nagusi hurrenak gainbegiratuta, administrazio lanetan diharduen enplegatua, nolabaiteko autonomiaz, ekimenez eta erantzukizunez, enpresak arlo horretan dituen arau eta jarraibideak aplikatuz.
45. artikulua. Osasuna eta laneko arriskuen prebentzioa.
Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearekin bat, batzorde bat eratu da, gai hori enpresan bideratzeko ardura duena, lege hartan eta hura garatzen duten erregelamenduetan xedatu bezala eta haietan finkatutako kideek osatuta.
Segurtasunaren eta Osasunaren Batzordea Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 38. artikuluari eta hurrengoei jarraikiz eratuko da, eta haien bidez emandako eskumenak eta ahalmenak izanen ditu.
Segurtasunaren eta Osasunaren Batzordeak hiru hilabetez behin bilkura arrunta eginen du, eta berezia, berriz, beharra dagoenean edo batzordeko ordezkariren batek eskatzen duenean.
46. artikulua. Lan-bizitza eta familia bateragarri egitea.
–Jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko prestazioak:
Langileen Estatutuaren 48.4 artikuluan finkatutako jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko atsedenaldiari beste 14 egun natural eransten ahalko zaizkio, baina erditu aurre-aurreko egunetan hartu beharko dira nahitaez.
Jaiotzagatiko eta adingabea zaintzeagatiko atsedenaldia 16 astekoa izanen da, Langileen Estatutuaren 48.4 artikuluan aurreikusi bezala (ez aurreko paragrafoan aurreikusitakoa), eta proportzionalki luzatzen ahalko da, langileak hala nahi badu, lanaldi partzialean lan eginez goizeko edo arratsaldeko lanaldietan, enpresarekin aldez aurretik adostuta, 16 asteei dagokien atsedenaldia osatu arte (kontuan hartuta lehenengo sei asteetan amak osorik hartu beharko duela atsedenerako).
–Haurrari bularra emateko baimena:
Bederatzi hilabetetik beherako seme edo alabaren bat duten enplegatuek ordubete murrizten ahal dute lanaldia (soldata murriztu gabe), lanaldiaren hasieran edo bukaeran, betiere Langileen Estatutuaren 37.4 artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen badira.
Langileak eskubide hori lanaldiaren ordu erdiko murrizketarekin ordezka dezake, hala nahi badu, helburu berbererako, edo 14 lanegunetan pilatu, jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko atsedenaldiaren baja hartu eta biharamunetik aurrera.
47. artikulua. Erretiroa.
Enpresak langileen erretiro partziala baimenduko du, legez ezartzen diren baldintza orokorrak betetzen badira.
Horretarako, lanaldi partzialeko kontratu bat idatziko da, langilearen benetako lanaldia eta soldata murriztuta. Erretiro partziala hartzen duen langilearen ordez beste bat sartuko da, hark enpresan uzten duen lanpostu hutsari dagokion lanaldia betetzeko. Enpresaren beharren arabera, erreleboko langilearen kontratua lanaldi osorako izan daiteke.
Erretiro partziala hartzen duen langileak erabateko erretiroa hartu ondoren, enpresak, beharren arabera, erreleboko langilea plantillan mugagabeko kontratuarekin sartzeko erabakia hartzen ahalko du.
48. artikulua. Malgutasuna.
Ituntzen da enpresak aukeran duela lanaldia irregularki banatzea urtean, baldintza hauetan: 8 egun, 4 eguneko bi poltsatan banatuak (seihileko bakoitzerako poltsa bat), pilatu ezin direnak. Langileari gutxienez lau egun lehenago adierazi beharko zaio zer egun eta ordutan bete beharko duen lanaldi irregular horren ondoriozko lana.
Lanaldia arau hauen arabera banatuko da:
- Garabietako gidarien eta administrarien kategoria: legeak ezarritakoa beteko da, hots, 12 orduko atsedenaldiak eginen dira txanden artean, eta asteko atseden gisa, egun eta erdi. Malgutasun eguna asteburuan eskatzen bada, ahal dela ordaina ere asteburuan izanen da.
- Ezkirotz kaleko bulegoetako administrarien kategoria: malgutasuna erabili ahal izateko egun bakarra larunbata izanen da, eta beste larunbat batekin ordainduko da.
- Kontrolatzaileak: enpresa ahaleginduko da malgutasuna D egunetan erabiltzen, eta hilabetean gutxienez asteburu bateko atsedenaldiari eutsiko dio.
- Kontrolatzaileak eta ikuskatzaileak: oporrak hartzeko lehentasun-ordenaren arabera.
Ikuskatzaileen kasuan, ahal dela eta lehentasunez, erabiliko dira kasu horiek non langileak bi jaiegun jarraian izan dituen.
Langileek, kategoria edozein izanik ere, 180 egun izanen dituzte ordaina eskatzeko, eta ez da ordainik izanen zubietan, sanferminetan eta eguberrietan. Halaber, enpresak ez du malgutasunik erabiliko sasoi horietan.
Ordain eguna ahalik eta lehenen eskatuko da: eskatu nahi den eguna baino 7 egun lehenago gutxienez.
Malgutasuna eskatu zuen lehenbizikoak izanen du lehentasuna gainerakoen aurretik, betiere norberaren gauzetarako edo ordaindu gabeko baimena eska dezaketen pertsonen kupoa gainditzen ez bada, salbu kontrolatzaileen kategorian; kasu horretan, 4 pertsonak eska dezakete aldi berean.
49. artikulua. Mugikortasunari buruzko neurriak.
Langileen mugikortasun iraunkorra sustatzeko eta lanpostura joateko neurri gisa, enpresak Empark taldeak Iruñean dituen aparkalekuetarako bonuak eskainiko ditu, lanaldian erabiltzeko. Bonu horien zenbatekoa garraio plusaren antzekoa izanen da.
Aukera hori hartzen duten langileei bizikleta bat utziko zaie aparkalekutik lanpostura iristeko.
50. artikulua. Mugako tenperaturak.
35 gradutik gorako edo 3 gradutik beherako tenperatura dagoen kasuetarako, enpresak protokolo bat sortuko du, atsedenaldien prozesu berri bat ezartzeko.
51. artikulua. Laneko absentismoa murrizteko neurria.
2011. urtetik aurrera. Aurreko urteko laneko absentismo tasa orokorra, ehunekotan neurtua, %6koa edo baxuagoa bada, langile guztiek 8 ordu murrizten ahalko dituzte urteko lanalditik. Murrizketa hori lan egutegian jasoko da.
Laneko absentismo tasa kalkulatzeko, kontingentzia arruntengatik gertatzen diren aldi baterako ezintasunen ondoriozko bajak kontuan hartuko dira. Haurdunaldiko arriskuaren, laneko istripuen eta laneko gaixotasunen ondoriozkoak, berriz, ez.
LEHENDABIZIKO KLAUSULA GEHIGARRIA
Alderdiek adostu dutenez, hitzarmen honetan aurreikusi ez diren kasuetan honakoak aplikatuko dira: indarra duen legeria, Bide publikoan ibilgailuen aparkaldi mugatua kontrolatzeko sektorearen hitzarmen nazionala eta Bide publikoko aparkaldi arautuaren ordenantzak.
BIGARREN KLAUSULA GEHIGARRIA
Hitzarmenaren indarraldian, hartan dauden itun ekonomikoak errespetatu eginen dira, eta ez da aukerarik izanen gai ekonomikoei buruzko artikuluak ez aplikatzeko, ezta 17. artikulua ez aplikatzeko ere (aldi baterako ezintasunaren osagarria). Halaber, errespetatuko da urteko gehieneko lanaldia 1.700 ordukoa izatea. Hau da, hitzarmenaren indarraldian arrazoi ekonomikorik, teknikorik, antolakuntzakorik edo ekoizpenekorik badago aipatutako artikuluak partez edo osoki ez aplikatzeko, enpresak artikulu horiek ezin izanen ditu aplikatu gabe utzi, salbu batzorde paritarioan halako erabakirik hartzen bada. Artikulu honetan arautzen ez den guztian Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluan ezarritakora jo beharko da, osagarri gisa.
ALDI BATERAKO KLAUSULA
Hitzarmen honen negoziazioa garatzeko inguruabar bereziak direla eta, haren indarraldia bukatzean langileek erosahalmena galdu badute (hau da, KPIaren igoera %12tik gorakoa izan bada 2024. urtearen hasieratik 2026. urtearen amaiera arte igarotako aldian), 2027ko urtarrilaren 1ean soldata-berrikuspenaren mende dauden kontzeptu guztiak igoko dira, ateratzen den diferentziala aplikatuz.
2024. URTEKO SOLDATEN TAULA
2024. URTEA | |||||||||||||
OINARRIZKO SOLDATA *15 | HITZARMENEKO PLUSA 15* | JANTZIETARAKO PLUSA 12* | LANABESEN PLUSA *12 | GARRAIO PLUSA 12* | DIRU-BILKETA PLUSA *12 | DIRUA ERABILTZEAGATIKO KALTE-ORDAINA *12 | TXANDAKAKO LANAREN PLUSA *12 | GIDATZE PLUSA 12* | JAIEGUNEKO PLUSA (DT) | IGANDEKO PLUSA (DT) | GAUEKO LANEKO PLUSA EGUNEAN | GAUEKO LANEKO PLUSA ORDUAN | |
ARDURADUNA | 1.354,35 | 639,84 | 0,00 | 0,00 | 58,11 | 0,00 | 0,00 | 30,26 | 37,83 | 55,03 | 50,41 | 24,73 | 3,09 |
GIDARIA | 1.354,35 | 372,37 | 0,00 | 0,00 | 58,11 | 0,00 | 0,00 | 30,26 | 37,83 | 55,03 | 50,41 | 24,73 | 3,09 |
IKUSKATZAILEA | 1.354,35 | 197,96 | 67,45 | 13,86 | 58,11 | 100,88 | 0,00 | 0,00 | 37,83 | 55,03 | 50,41 | 24,73 | 3,09 |
ADMINISTRARIEN BURUA | 1.354,35 | 352,17 | 0,00 | 0,00 | 58,11 | 0,00 | 100,88 | 30,26 | 0,00 | 55,03 | 50,41 | 0,00 | 0,00 |
ADMINISTRARIA | 1.281,07 | 181,13 | 0,00 | 0,00 | 58,11 | 0,00 | 100,88 | 30,26 | 0,00 | 55,03 | 50,41 | 24,73 | 3,09 |
KONTROLATZAILEA | 1.208,56 | 170,88 | 67,45 | 13,86 | 58,11 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 37,83 | 55,03 | 50,41 | 24,73 | 3,09 |
GARABI ZERB. URG. | 1.190,99 | 170,88 | 67,45 | 0,00 | 58,11 | 0,00 | 0,00 | 30,26 | 0,00 | 55,03 | 50,41 | 24,73 | 3,09 |
2025. URTEKO SOLDATEN TAULA
Soldaten aldea, aurreko urtearekin (2024) alderatuta: %3.
2025. URTEA | |||||||||||||
OINARRIZKO SOLDATA *15 | HITZARMENEKO PLUSA 15* | JANTZIETARAKO PLUSA 12* | LANABESEN PLUSA *12 | GARRAIO PLUSA 12* | DIRU-BILKETA PLUSA *12 | DIRUA ERABILTZEAGATIKO KALTE-ORDAINA *12 | TXANDAKAKO LANAREN PLUSA *12 | GIDATZE PLUSA 12* | JAIEGUNEKO PLUSA (DT) | IGANDEKO PLUSA (DT) | GAUEKO LANEKO PLUSA (EGUNA) (DT) | GAUEKO LANEKO PLUSA (ORDUA) (DT) | |
ARDURADUNA | 1.394,98 | 659,03 | 0,00 | 0,00 | 59,85 | 0,00 | 0,00 | 31,17 | 38,97 | 56,68 | 51,92 | 25,48 | 3,19 |
GIDARIA | 1.394,98 | 383,54 | 0,00 | 0,00 | 59,85 | 0,00 | 0,00 | 31,17 | 38,97 | 56,68 | 51,92 | 25,48 | 3,19 |
IKUSKATZAILEA | 1.394,98 | 203,90 | 69,47 | 14,28 | 59,85 | 103,91 | 0,00 | 0,00 | 38,97 | 56,68 | 51,92 | 25,48 | 3,19 |
ADMINISTRARIEN BURUA | 1.394,98 | 362,74 | 0,00 | 0,00 | 59,85 | 0,00 | 103,91 | 31,17 | 0,00 | 56,68 | 51,92 | 0,00 | 0,00 |
ADMINISTRARIA | 1.319,50 | 186,56 | 0,00 | 0,00 | 59,85 | 0,00 | 103,91 | 31,17 | 0,00 | 56,68 | 51,92 | 25,48 | 3,19 |
KONTROLATZAILEA | 1.244,82 | 176,01 | 69,47 | 14,28 | 59,85 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 38,97 | 56,68 | 51,92 | 25,48 | 3,19 |
GARABI ZERB. URG. | 1.226,72 | 176,01 | 69,47 | 0,00 | 59,85 | 0,00 | 0,00 | 31,17 | 0,00 | 56,68 | 51,92 | 25,48 | 3,19 |
2026. URTEKO SOLDATEN TAULA
Soldaten aldea, aurreko urtearekin (2025) alderatuta: %3.
2026. URTEA | |||||||||||||
OINARRIZKO SOLDATA *15 | HITZARMENEKO PLUSA 15* | JANTZIETARAKO PLUSA 12* | LANABESEN PLUSA *12 | GARRAIO PLUSA 12* | DIRU-BILKETA PLUSA *12 | DIRUA ERABILTZEAGATIKO KALTE-ORDAINA *12 | TXANDAKAKO LANAREN PLUSA *12 | GIDATZE PLUSA 12* | JAIEGUNEKO PLUSA (DT) | IGANDEKO PLUSA (DT) | GAUEKO LANEKO PLUSA (EGUNA) (DT) | GAUEKO LANEKO PLUSA (ORDUA) (DT) | |
ARDURADUNA | 1.436,83 | 678,80 | 0,00 | 0,00 | 61,65 | 0,00 | 0,00 | 32,10 | 40,14 | 58,38 | 53,48 | 26,24 | 3,28 |
GIDARIA | 1.436,83 | 395,05 | 0,00 | 0,00 | 61,65 | 0,00 | 0,00 | 32,10 | 40,14 | 58,38 | 53,48 | 26,24 | 3,28 |
IKUSKATZAILEA | 1.436,83 | 210,02 | 71,56 | 14,71 | 61,65 | 107,02 | 0,00 | 0,00 | 40,14 | 58,38 | 53,48 | 26,24 | 3,28 |
ADMINISTRARIEN BURUA | 1.436,83 | 373,62 | 0,00 | 0,00 | 61,65 | 0,00 | 107,02 | 32,10 | 0,00 | 58,38 | 53,48 | 0,00 | 0,00 |
ADMINISTRARIA | 1.359,09 | 192,16 | 0,00 | 0,00 | 61,65 | 0,00 | 107,02 | 32,10 | 0,00 | 58,38 | 53,48 | 26,24 | 3,28 |
KONTROLATZAILEA | 1.282,17 | 181,29 | 71,56 | 14,71 | 61,65 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 40,14 | 58,38 | 53,48 | 26,24 | 3,28 |
GARABI ZERB. URG. | 1.263,53 | 181,29 | 71,56 | 0,00 | 61,65 | 0,00 | 0,00 | 32,10 | 0,00 | 58,38 | 53,48 | 26,24 | 3,28 |
Iragarkiaren kodea: F2502495
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
