70. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

35E/2025 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 353E/2024 Ebazpena, deialdi hau onetsi zuena: "Enpresa, ikerketa zentro eta zentro teknologikoek doktoregaiak kontratatzeko laguntzak: industriako doktoregoak, 2025".

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 353E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zen: "Enpresa, ikerketa zentro eta zentro teknologikoek doktoregaiak kontratatzeko laguntzak: industriako doktoregoak". Deialdia 2025eko otsailaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Akatsak zuzentzeko aukera jasota dago bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan, bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan.

Ebazpen horretan akats bat atzeman denez, zuzendu beharra dago.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 252/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 353E/2024 Ebazpenaren IV. eranskinean (Eskaerak baloratzeko irizpideak) atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, deialdi hau onetsi zen: "Enpresa, ikerketa zentro eta zentro teknologikoek doktoregaiak kontratatzeko laguntzak: industriako doktoregoak, 2025".

C.5 azpitalean (Onuradun berria), 10 esaten duen tokian,

15 esan behar du.

Puntuazioaren guztizkoan, 95 esaten duen tokian,

100 esan behar du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Sarrigurenen, 2025eko apirilaren 1ean.–Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusia, Rosario Martínez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: F2504992