4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Bake epaileen izendapena
Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2025eko martxoaren 24ko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea:
Bigarrena.–Cintruenigoko Bake Epaitegiko ordezko epailea: Ana José González Fernández andrea.
Hirugarrena.–Leringo bake epaile titularra eta ordezko bake epailea: M.ª Blanca Teresa Larrauri Ibiricu andrea eta M.ª Nieves Cruz Ibiricu andrea, hurrenez hurren.
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:
Bosgarrena.–Lanako ordezko bake epailea: Juan María Cambra Arróniz jauna.
Seigarrena.–Iturmendiko ordezko bake epailea: Miren Galarza Martín andrea.
Zazpigarrena.–Murchanteko bake epaile titularra eta ordezko bake epailea: Valentín Martínez Piamonte jauna eta Ismael Martín Gámen jauna, hurrenez hurren.
Zortzigarrena.–Galozeko bake epaile titularra: Luis Sarriés Martínez jauna.
Bederatzigarrena.–Aiegiko bake epaile titularra: Mónica Galdeano Galdeano andrea.
Hamargarrena.–Atarrabiako bake epaile titularra eta ordezko bake epailea: Raul Hernández Amillano jauna eta Ana Isabel Sarasate Sarasate andrea, hurrenez hurren.
Hamaikagarrena.–Bargotako ordezko bake epailea: María Jesús Zabaleta Mendaza andrea.
Hamabigarrena.–Carlos Chivite Trincado jauna, Cintruenigoko bake epaile titularra.
Hamahirugarrena.–Artazuko bake epaile titularra: Maura Gómez López jauna.
Hamalaugarrena.–Aguilar Kodesko bake epaile titularra eta ordezko bake epailea: María Martínez Labeaga andrea eta Jorge Saenz Ilardia jauna, hurrenez hurren.
Hamabosgarrena.–Ultzamako bake epaile titularra: José María Goñi Aguirre jauna.
Hamaseigarrena.–Nabaskozeko bake epaile titularra: María Orosia Landa Berrade andrea.
Hamazazpigarrena.–Imozko bake epaile titularra: José Ramón Beloqui Iriarte jauna.
Hemezortzigarrena.–Mañeruko bake epaile titularra: Joana Lasterra Lizarra andrea.
4. gehikuntza.–Irunberriko bake epaile titularra: Raquel Huarte Vidondo andrea.
5. gehikuntza.–Murietako bake epaile titularra: Erik Izcue Pérez de Viñaspre jauna.
Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.
Iruñean, 2025eko martxoaren 24an.–Gobernu idazkaria, Juan Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J2504956