2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Borondatez ordaintzeko epea: hiri-kontribuzioaren 2025eko lehen seihilekoari dagokion kuota eta 2025eko landa-kontribuzioari dagokiona
Jarraituz Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari, aditzera ematen da 2025eko maiatzaren 26an bukatuko dela honako zerga hauei dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea: hiri-kontribuzioaren 2025eko lehen seihilekoari dagokion kuota eta 2025eko landa-kontribuzioari dagokiona.
Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaindu daitezke haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2025eko maiatzaren 26an kargatuko dira kontuetan.
Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, ezarriko dira Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean finkaturiko errekarguak, eta behar diren izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Zizur Nagusian, 2025eko martxoaren 25ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2504460