2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
2025eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean, argitaratu zen Esako Udalaren 2025erako aurrekontu orokor bakarraren eta hura betearazteko oinarrien hasiera bateko onespenaren iragarkia.
Jendaurrean egoteko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, eta bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), behin betiko onetsitzat jotzen dira aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, eta argitara ematen da aurrekontua laburturik.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 308.800,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 15.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 58.980,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 173.100,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurren aprobetxamenduak: 53.250,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta beste diru-sarrera batzuk: 72.337,87 euro.
Guztira: 681.467,87 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 225.850,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 299.935,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 20.260,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 135.422,87 euro.
Guztira: 681.467,87 euro.
Esan, 2025eko apirilaren 1ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.
Iragarkiaren kodea: L2504991