70. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

47E/2025 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurrekontua handitzen eta aurrekontu igoera baimentzen baita errepideko garraio zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek bidaiarien eta salgaien garraiorako erabiltzen dituzten flotak eraldatzeko laguntzen deialdian. DDBN identifikazioa: 631277.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak maiatzaren 27an emandako 84E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen "Errepideko garraio zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek bidaiarien eta salgaien garraiorako erabiltzen dituzten flotak eraldatzeko laguntzak" dirulaguntzen deialdia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Deialdi horren funtsak datoz Nafarroako Foru Komunitateari azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren bidez zuzenean emandako laguntzetatik; izan ere, errege dekretu horretan onetsi zen zuzeneko laguntzak ematea autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei, errepideko garraio zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek eta garraio pribatu osagarria egiten duten enpresek bidaiarien eta salgaien garraiorako erabiltzen dituzten flotak eraldatzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren ministroaren 2024ko urriaren 10eko agindu baten bidez, autonomia erkidego batzuei aurrekontua handitu zitzaien autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei laguntzak emateko programa batean, zeinak helburu baitu bidaiarien eta salgaien garraiorako flotak eraldatzea errepideko garraio zerbitzua ematen duten enpresa pribatuetan eta garraio pribatu osagarria egiten duten enpresetan. Nafarroako Foru Komunitateari 920.579,84 euro dagozkio.

Zenbateko hori ez dator Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsetatik. Gehikuntzaren zenbateko osoa finantzatuko da Estatuaren 2024ko Aurrekontu Orokorren gastuen egoera-orriaren kontura.

Martxoaren 18ko 204/2025 Errege Dekretuaren bidez, aurrekontuaren zeharkako kostuetarako gehieneko zenbatekoa aldatu zen, aurrekontu erabilgarriaren ehuneko 5era arte handitu baitzen.

Aurrekontua handitzea onartu ondoren eta aurrekontu erabilgarriari dagozkion zeharkako kostuak kenduta, deialdi honen zuzkidura ekonomikoari gehitzen zaion zenbatekoa 141.679,27 eurokoa da, honela banatuta:

2022

2023

2024

2025

GUZTIRA

Deialdia

1. jarduera: Txatar bihurtzea

-

-

-

141.679,27

141.679,27

2. jarduera: Karbono gutxiko energia alternatiboetako ibilgailuak erostea

-

-

-

-

-

3. jarduera: «Retrofit» edo ibilgailuen propultsio modua aldatzea

-

-

-

-

-

4. jarduera: Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea

-

-

-

-

-

5. jarduera: Tren-autobideetarako erdi-atoiak erostea

-

-

-

-

-

Guztira

-

-

-

141.679,27

141.679,27

Adierazitakoarekin bat, eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 250/2023 Foru Dekretuak ezarritakoaren arabera (2023ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 23koa).

EBAZTEN DUT:

1. 3. oinarria aldatzea, deialdiaren aurrekontu-zuzkidurari dagokionez, eta gastua baimentzea, aurrekontua handitzea onartu baita, ebazpen honen azalpen zatian adierazitako moduan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2025eko martxoaren 25ean.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Oloriz.

Iragarkiaren kodea: F2504501