70. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Tasak eta prezio publikoak aldatzea, 2025erako

Valtierrako Udalak, 2024ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldirako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Horien behin betiko onespena argitara eman zen 2024ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 24an.

Gorabehera bat atzeman denez Udalaren igerilekuetako tasetan, Valtierrako Udalak, 2025eko martxoaren 13an egindako osoko bilkuran, honako aldaketa hau onetsi zuen 2025erako tasetan:

Udalaren igerilekuetarako tasak:

a) %25eko deskontua familia ugarientzat, denboraldiko abonuetarako.

b) %65eko deskontua desgaitasuna dutenentzat, denboraldiko abonuetarako.

c) Eguneko sarreren prezioak:

–16 urtetik gorakoak: egun osoa, 6 euro. Arratsaldea, 3,50 euro.

–4 eta 15 urte bitartekoak: egun osoa, 4 euro. Arratsaldea, 2,50 euro.

Valtierran, 2025eko martxoaren 24an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2504410