70. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko 2025eko zerga. Borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez aditzera ematen zaie Deierriko udalerriko bizilagun guztiei, Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea 2025eko martxoaren 25ean hasi eta 2025eko apirilaren 30ean bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak bizilekuetara igorriko dira, eta epe horren barnean ordaindu beharko dira.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, hots, 2025eko apirilaren 30ean.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Deierrin, 2025eko martxoaren 25ean.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2504494