2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera, erabilera anitzeko areto baterako Sarrigurenen
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Titularra: Cciman Navarra SL.
Jarduera: erabilera anitzeko aretoa.
Tokia: Garajonay 39 (4 zenbakidun merkataritza lokala), Sarriguren.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2504743