70. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2025ean

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko martxoaren 21eko bilkuran, 2025eko ekitaldi ekonomikoko likidazioak onetsi zituen trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari dagokionez. Orobat, borondatez ordaintzeko epe hauek ezarri zituen:

–2025eko martxoaren 24tik maiatzaren 9ra arte.

Ordainketak eginen dira ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean, edo udal diruzaintzari eginiko transferentzia bidez. Ordainagiri helbideratuak kobratzeko aurkeztuko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboan errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak eta, halakorik bada, sortutako kostuak ere.

Aipatu likidazioen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazteko izapidean dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori dena, ezertan ukatu gabe bidezkotzat jotzen den bertze edozein errekurtso baliatu ahal izatea.

Tuteran, 2025eko martxoaren 21ean.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Reyes Carmona Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2504496