2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Aldaketa, karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan 2025erako. Hasierako onespena
San Adriango Udalak, 2025eko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aldaketa egitea 2025erako karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.
Espedientea jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da 2025eko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoen aldaketa.
San Adrianen, 2025eko martxoaren 27an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2504679