2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Aldaketa, honako honetan: Ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko, aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako. Hasierako onespena
Udal honek, 2025eko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat honako honetan: Ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko, aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako.
Aldaketa hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behin iragarri ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta udalaren webgunean, herritarrek eta interesdunek aurkez ditzaten kexak, oharrak eta erreklamazioak. Epe hori iragaten bada kexarik, oharrik edo alegaziorik jaso gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.
San Adrianen, 2025eko martxoaren 27an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2504678