2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ogia prestatzea eta saltzea
Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan, Armada etorbideko 2 zenbakian, 5. solairuan.
Espedientea: 2025-188.
Titularra: Iker Oroz Ugalde.
Jarduera: lokala egokitzea, ogia prestatzeko eta saltzeko jarduera ezartzeko (egur labea).
Tokia: Salestarren plaza 6, beheko solairua, Iruña.
Iruñean, 2025eko martxoaren 27an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2504823