70. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2025eko Sanferminetako Kartel Lehiaketa. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 823142.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/823142).

Iruñeko Udalak martxoaren 12ko Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko Zinegotzi delegatuaren ebazpenaren bitartez -RCD 24-MAR-25 (4/CD) 2025eko Sanferminetako Kartel Lehiaketarako deia egin du, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 17koan) xedatzen duenarekin bat.

–Xedea.

2025eko Sanferminetako Kartel Lehiaketa: aurten sanferminak iragarriko dituen kartel ofiziala hautatzea da lehiaketa honen xedea.

–Hautagaien betekizunak.

Lehiaketan nahi duen orok hartzen ahalko du parte.

Egile edo kolektibo bakoitzak kartel bakarra aurkezten ahalko du, betiere pertsona fisikoak badira.

Ezin izanen dute parte hartu lehiaketaren aurreko edizioetan finalista izateko hautatutako obrek.

Oinarriak ez betetzeagatik baztertu eta zehatu diren pertsonak ezin izanen dira lehiaketara aurkeztu, harik eta zehapen-aldia igaro arte.

Lehiaketa honen instrukzio-organoaren erantzukizuna izanen da parte-hartzaileei eragiten dieten zehapenak egiaztatzea eta organo emaileari baztertzeko proposamena igortzea, horietako batek ezin duela parte hartu egiaztatuz gero.

–Sariak.

Sari hauek ezarri dira modalitate bakoitzerako, 2. klausulan adierazitakoaren arabera:

  • 5.000 euroko sari bakarra irabazle hautatutako kartelarendako.
  • 500na euroko bederatzi accesit, herritarrek bozkatzeko hautatuak izan eta sarituak ez diren bederatzi proiektuendako.

–Lanak aurkezteko epea.

Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta data horretan hasiko da, eta 2025eko apirilaren 22an amaituko da 14:00etan.

Iruñean, 2025eko martxoaren 27an,-Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2504695