2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Orisoaingo Udalaren Kudeaketa Batzordeak, 2025eko urtarrilaren 22an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Etxeko-laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskalaren 9. eta 10. artikuluak eta prezio publikoen eranskina.
Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 11n, baita Orisoaingo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere; hori dena, jarraikiz xedatutakoari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko aldia iragan denez inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatutako foru legearen 325.1.c) in fine eta 326. artikuluen manuak betez, ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testua argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Orisoainen, 2025eko martxoaren 27an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.
ALDAKETA, ETXEKO LAGUNTZA-ZERBITZUA
ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN
9. artikulua. Zerbitzuen zorroa.
Etxeko laguntzaren prestazioaren barrenean, honelako jardueretako bat edo guztiak sartzen dira:
a) Etxeko lanetan sostengua emateko jarduketak. Honako hauek hartuko dira etxeko lanetan sostengu emateko jarduketatzat:
–Erabiltzailearen elikadurarekin ikusteko dutenak, hala nola:
- Elikagaiak erostea.
- Etxean janariak prestatzen laguntzea.
- Etxez etxeko janari zerbitzua.
–Erabiltzailearen arroparekin ikusteko dutenak, hala nola:
- Etxean nahiz etxetik kanpo arropa garbitzen laguntzea.
- Arropa berrikustea eta zaintzea.
- Arropa antolatzea.
- Arropa lisatzea, etxean nahiz etxetik kanpo.
- Arropa erostea.
–Bizilekuaren mantentze-lanekin zerikusia dutenak, hala nola:
- Etxea garbitzea.
- Konponketa txikiak.
- Etxearen egoera orokorra gainbegiratzea, etxeko istripuak saihesteko.
b) Sostengu pertsonaleko jarduketak. Honako hauek hartuko dira eguneroko oinarrizko zereginetan sostengu pertsonala emateko jarduketatzat:
–Norberaren garbitasuna eta higienea: gainbegiratzea, eguneroko garbiketa, bainua.
–Janzten eta jaten laguntzea.
–Erabiltzailearen elikadura kontrolatzea.
–Osasun tratamenduaren segimendua egitea, oinarrizko osasun-laguntzako taldeekin koordinaturik.
–Etxe barreneko mugikortasunerako sostengua.
–Aisialdiko jarduketak bizilekuaren barnean.
c) Sostengu psikosozialeko jarduketak. Honako hauek hartuko dira laguntza psikosozialeko jarduketatzat:
–Autoestimua sendotzea eta bultzatzea.
–Balio positiboak indartzea, familiaren dinamikan agertzen diren egoera guztiak gainditzeko.
–Sostengua ematea, bakartasun eta isolamendu sentimenduen aurrean.
–Antolaketa ekonomikoan eta familiarrean orientazioa ematea.
- Sostengua ematea familiaren higienearen plangintzan.
- Prestakuntza ematea bizikidetza-ohituretan, familian eta ingurukoekin.
- Sostengua ematea gizarteratzeko eta sozializatzeko.
d) Arlo soziokomunitarioan sostengua emateko jarduerak. Honako hauek dira sostengu soziokomunitarioko jarduketak:
–Lagun egitea etxetik kanpo, kudeaketa pertsonaletan laguntzeko.
–Kultura, aisialdi edo denbora libreko jardueretan lagun egitea.
–Boluntarioen esku-hartzea erraztea eta bultzatzea, etxean lagun egiteko.
e) Familiari sostengua emateko jarduketak. Hona hemen familiari sostengua emateko jarduketak:
–Zaintzaileendako prestakuntza eta aholkularitza.
–Zainketen gaineko berariazko prestakuntza.
–Sostengu teknikoa eta gainbegiratzea.
f) Etxean sostengu teknikoa emateko jarduketak. Etxeko Laguntza Zerbitzuaren bitartez argibideak eta orientazioa ematen dira honako hauen gainean:
–Behar den sostengu teknikoko materiala eskuratzea, errazteko etxean zainketak ematea (mailegu sistema, prestazio ekonomikoen kudeaketa etab.).
–Etxeko sostengurako baliabide osagarriak, bertze erakunde batzuen ardurapekoak, hala nola larrialdietarako telefono zerbitzua, etxeko laguntzarako diru laguntzak, eguneko zentroak etab.
–Etxebizitza egokitzeko baliabideak.
–Etxeko laguntza zerbitzuaren zenbaterainokoa, mendekotasunaren arabera:
- III. maila. Mendekotasun handia: 46-70 ordu hilean.
- II. maila. Mendekotasun larria: 21-45 ordu hilean.
- I. maila. Mendekotasun moderatua: gehienez 20 ordu hilean.
10. artikulua. Prezio publikoa. Tarifen sistema.
Honako hauek dira finantzaketari aplikatu beharreko irizpideak eta printzipioak:
–Zerbitzu-unitatearen definizioa otorduetarako: zerbitzu-unitatea izanen da otordua erabiltzailearen etxean entregatzea.
–Zerbitzu-unitatearen definizioa gainerako zerbitzuetarako: zerbitzu-unitatea neurtzen da kontuan hartuz zenbat denbora ematen den etxean, ordenantzan eskainitako edozein zerbitzu emateko; gehienez ere bi ordu izanen da egun bakoitzean. Erabiltzaileari dagozkion arrazoiak direla medio, ezin bada zerbitzua egiazki egin, egindakotzat joko da eta, hortaz, zergapeko egintza sortuko da, baita prezioa kobratuko ere.
–Familia-unitatearen definizioa: prezio publikoa kalkulatzeko erabiliko da PFEZean definitzen den familia-unitatea:
- Osatzen dutena legez banandurik ez dauden ezkontideek eta, halakorik bada, adingabeko seme-alabek (salbu gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak); unitate horretan sartzen dira, halaber, judizialki ezgaituta eta guraso-ahal luzatu edo birgaituaren mende dauden adin nagusiko seme-alabak.
- Osatzen dutena berariazko legeen araberako bikote egonkor bateko kideek eta, halakorik bada, adingabeko seme-alabek (salbu gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak); unitate horretan sartzen dira, halaber, judizialki ezgaituta eta guraso-ahal luzatu edo birgaituaren mende dauden adin nagusiko seme-alabak.
- Legezko banantzearen kasuetan edo, ezkontza-loturarik edo bikote egonkorrik ez dagoenean, osatzen dutena aitak edo amak eta batarekin edo bertzearekin bizi diren seme-alaba guztiek, baldin aurreko apartatuan aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
- Ahalmen ekonomikoa zehaztea:
- Errenta: urteko diru-sarrerak zenbatesteko irizpideak:
Urteko diru-sarrerak = Egiazko diru-sarrerak + Ahalezko diru-sarrerak
- Egiazko diru-sarrerak: laneko errentengatik, kapital higigarriaren nahiz higiezinaren etekinengatik, lanbide jardueren etekinengatik, eta abarrengatik eskuratutako diru-sarrera egiazkoak baloratuko dira atal honetan.
- Ahalezko diru-sarrerak: ondasun eta eskubideen zenbatespenaren bidezko diru-sarrerak, aitzineko atalean baloratu ez direnak, baloratuko dira atal honetan.
- Hauen etekinen zenbatespena:
- Hiri-lurreko ondasunak: ohiko bizitegiak ez diren etxebizitzetarako PFEZaren arauen irizpide bera erabiliz eginen da, hau da, %1,30 aplikatuz hiri-lurraren katastroko balioaren gainean, ohiko etxebizitzari dagokionaren kenketa aldez aurretik egin ondotik.
- Landa-lurreko ondasunak: aprobetxamendu zuzenaren modalitatean herri-lurretako lote arrunt bakoitzagatik ordaindu beharreko kanonaren etekina parekatuz aterako da, eta horretarako landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren katastroko balioari %2,30 aplikatuko zaio.
- Gastu kengarriak: kuotan desgrabazioa izateko oinarria eratzen dutenak, ondoko arrazoiak direla eta: etxebizitza alokairuan hartu edo erostea, eta mendekotasunagatik emandako laguntzaren ingurukoak (eguneko zentroak, garraioa, etxeko lanak egitea eta bertzelakoak).
- Hileko per capita errenta garbia: sortzen dena aurreko kontzeptuak batuta eta zatituta familia-unitatea osatzen duten kideen kopuruaz eta 12 hilabetez.
- Erabiltzailea PFEZaren aitorpena egitera behartua ez dagoenean, aurreko ekitaldian izandako diru-sarreren arabera zehaztuko da ahalmen ekonomikoa.
- Janariaren kostuaren oinarrizko unitatea zehaztea:
- Janariaren kostua izanen da enpresa esleipen-hartzaileak Tafallako udalari otordu bakoitzeko fakturatzen dion kostu egiazkoa (BEZa barne).
- Gainerako zerbitzuen kostuaren oinarrizko unitatea zehaztea:
- zerbitzuaren kostu guztiak egozteko eta benetan emandako laguntzaren guztizko kostuaren balioa kalkulatzeko, ordu bakoitzeko, metodo hau erabiliko da:
- urtero zehaztuko da kostu zentro bat, eta horri egotziko zaizkio zerbitzuaren zuzeneko eta zeharkako kostu guztiak: lanaldi osoko familia-langile baten kostua eta gizarte-langilearen eta administrari laguntzailearen kostuaren %15, azken bi profesional horiek ere zuzenean parte hartzen baitute programaren kudeaketan.
- Eginen da guztirako kostua zati lanaldi osoko familia-langile batek etxeko laguntzarako egiten ahal dituen orduen kopurua (lanaldi horren %80); horrela aterako da laguntza orduaren kostua.
- Janariaren tarifaren oinarrizko unitatea zehaztea:
- tarifaren oinarrizko unitatea da otordua erabiltzailearen etxera eramatearen kostu egiazkoa.
- Prezio publikoa edo tarifa izanen da janariaren benetako kostuaren %100.
- Gainerako zerbitzuen tarifaren oinarrizko unitatea zehaztea:
- etxean zerbitzua ematen benetan iragandako ordua da tarifaren oinarrizko unitatea. Erabiltzaileari dagozkion arrazoiak direla medio, ezin bada zerbitzua egiazki egin, egindakotzat joko da hala ere.
- Laguntza orduaren kostuaren %50 izanen da prezio publikoa edo tarifa.
- Janariaren prezio publikoa kargatzeko eskala progresiboa:
- Karga-eskala egotziko zaio familia-unitatearen per capita errenta garbiari, eta oinarrituko da errenta horrek urteko OAEAParekiko gordetzen duen proportzioan (ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa):
ERRENTA MAILAREN TARTEAK | TARIFAREN ESKALA OTORDU BAKOITZEKO |
PCEG (Per Capita Errenta Garbia) < OAEAP (ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa) | Otordu bakoitzaren prezio publikoaren 0,20 |
OAEAP < PCEG > OAEAParen %105 | Otordu bakoitzaren prezio publikoaren 0,40 |
OAEAParen %105 < PCEG > OAEAParen %120 | Otordu bakoitzaren prezio publikoaren 0,50 |
OAEAParen %120 < PCEG > OAEAParen %135 | Otordu bakoitzaren prezio publikoaren 0,70 |
OAEAParen %135 < PCEG > OAEAParen %150 | Janari bakoitzaren prezio publikoa |
OAEAParen %150 < PCEG > OAEAParen %165 | Otordu bakoitzaren prezio publikoaren 1,10 |
OAEAParen %165 < PCEG > OAEAParen %180 | Otordu bakoitzaren prezio publikoaren 1,20 |
OAEAParen %180 < PCEG > OAEAParen %195 | Otordu bakoitzaren prezio publikoaren 1,30 |
PCEG > OAEAParen %195 | Otordu bakoitzaren prezio publikoaren 1,40 |
- Gainerako zerbitzuen prezio publikoa kargatzeko eskala progresiboa:
- Karga-eskala egotziko zaio familia-unitatearen per capita errenta garbiari, eta oinarrituko da errenta horrek urteko OAEAParekiko gordetzen duen proportzioan (ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa):
ERRENTA MAILAREN TARTEAK | TARIFEN ESKALA (Zerbitzu ordua) |
PCEG (per capita errenta garbia) < KGP (kontribuziorik gabeko pentsioa) | Prezio publikoaren 0,05 |
KGP < PCEG > OAEAP | Prezio publikoaren 0,10 |
OAEAP < PCEG > OAEAParen %105 | Prezio publikoaren 0,15 |
OAEAParen %105 < PCEG > OAEAParen %120 | Prezio publikoaren 0,20 |
OAEAParen %120 < PCEG > OAEAParen %135 | Prezio publikoaren 0,30 |
OAEAParen %135 < PCEG > OAEAParen %150 | Prezio publikoaren 0,40 |
OAEAParen %150 < PCEG > OAEAParen %165 | Prezio publikoaren 0,47 (*) |
OAEAParen %165 < PCEG > OAEAParen %180 | Prezio publikoaren 0,55 (*) |
OAEAParen %180 < PCEG > OAEAParen %195 | Prezio publikoaren 0,62 (*) |
OAEAParen %195 < PCEG > OAEAParen %210 | Prezio publikoaren 0,69 (*) |
OAEAParen %210 < PCEG > OAEAParen %225 | Prezio publikoaren 0,77 (*) |
PCEG > OAEAParen %225 | Prezio publikoaren 0,84 (*) |
(*) Tarte horietan dauden balizko erabiltzaileei laguntza emanen zaie OGZn erabili gabeko baliabideak daudenean bakarrik, non ez dauden erabiltzaile horiek Mendekotasunari buruzko Legean ezarritako mendekotasun mailetan sailkatuta. |
PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA
2025eko tarifak
Janariaren tarifari dagokion prezio publikoa izanen da haietaz arduratuko den enpresarekin hitzartutako adjudikazio prezioa: 8,27 euro/otordu (BEZa barne).
Baldin kontratua adjudikatzen bada aurretik ezarritakoa ez den bertze prezio batean, adjudikazio berriarena aplikatuko da.
24,81 euro da gainerako zerbitzuen 2025eko tarifak kalkulatzeko prezio publikoa. Prezio hori atera da ordenantza honetako testuaren 10. artikuluan egindako arauketaren arabera.
Iragarkiaren kodea: L2504816