2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAIBAR
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Bukatzear dagoenez udal-mugarte honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren izendapenaren aldia, ireki da hogei egun balioduneko epea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Udaleko erregistro orokorrean eskabidea aurkez dezaten interesa dutenek bake epailearen kargua betetzeko edo bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko, betiere betetzen badituzte legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak. Hori dena, bete dadin Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua, Bake Epaileei buruzkoa.
Olaibarren, 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.
Iragarkiaren kodea: L2504602