70. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

2025erako karga-tasak

Oizko Udalak, 2025eko urtarrilaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak.

Jendaurrean egon dira 30 egun baliodunean, aitzinetik 2025eko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, otsailaren 3an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo dira 2025erako karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak, eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak egon daitezen.

ZERGAK

1.–Kontribuzioa: %0,25.

2.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

3.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %12.

4.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

Oizen, 2025eko martxoaren 27an.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L2504607