70. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZEKO KONTZEJUA

Aldaketa, Herri-larreak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Nabaskozeko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2025eko martxoaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Herri-larreak arautzen dituen ordenantzaren 3. artikuluaren b apartatua.

Proposatzen da aldatzea, eta honela uztea idatzita: "Udal-erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea gutxienez urte bateko antzinatasunez".

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsiko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nabaskozen, 2025eko martxoaren 18an.–Kudeaketa-batzordeko burua, Mercedes Rodrigo Inchusta.

Iragarkiaren kodea: L2504294