2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Irakaskuntza
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
–Jarduera sailkatuak: 17/2020 Foru Legearen III. eranskineko 15.8 taldea.
–Sustatzailea: Hezkuntza Departamentua.
–Jarduera: "irakaskuntza", handitzea.
Tokia: Príncipe de España kalea 22, Martzilla. 3. poligonoko 797. katastro-lurzatia.
Martzillan, 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, María Esther Villanueva Ucar.
Iragarkiaren kodea: L2504589