70. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Aldaketa, honako honetan: ordenantza fiskala, tarifak arautzen dituena udal igerilekuen kirol-instalaziorako. Informazio publikoa

Leringo Udalak, 2025eko martxoaren 24an egindako osoko bilkuran, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea),

ERABAKI ZUEN:

Honako hau aldatzea: ordenantza fiskala, tarifak arautzen dituena udal igerilekuen kirol-instalaziorako. Hala, kendu eginen da ezkonduentzako eta bikote egonkorrentzako tarifa, modalitate guztietan (urtekoa, hilabetekoa eta egunekoa).

Onespenaren akordioa argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar eguneko epean, herritarrek eta bidezko interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak.

Lerinen, 2025eko martxoaren 25ean.–Alkatea, María Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2504467