70. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Automobiletarako mekanika lantegia

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Odei Juango Varela.

Jarduera: automobiletarako mekanika lantegia.

Tokia: 2. poligonoko 1028. lurzatia, Lakuntzan.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Lakuntzan, 2025eko martxoaren 20an.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L2504593