2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
XABIER
2025erako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak
Xabierko Udalak, 2024ko abenduaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak, tasak eta prezio publikoak.
Karga-tasak, tasak eta prezio publikoak argitara eman ziren 2025eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an, eta jendaurrean egon dira 30 egun balioduneko epean. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsi dira 2025eko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak, jarraikiz xedatuari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua). Halaber, testua osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Xabierren, 2025eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Laura Guindano Tainta.
ZERGA-TASAK
–Lurraren kontribuzioa: %0,25.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako koefizienteak eta %12ko tasa.
TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA UR HORNIDURAREN TASAK
5. artikulua. Zerbitzuaren tasek honako kontzeptu eta zenbateko hauek izanen dituzte:
–2025eko tasak.
- Ur kontsumoa:
- Etxeko erabilerarako hornidura: 0,86 euro/m³ (etxeko erabilera eta merkataritza jarduerarik gabeko etxabeetakoa).
- Industria erabilerarako hornidura: 1 euro/m³ (industria edo merkataritzako erabilerak. Tarifa honetan sartzen dira industria, merkataritza, bulegoak eta langelak, ostalaritza, gastronomia elkarteak eta ikastetxeak).
- Gune publikoak ureztatzeko erabilera: 0,75 euro/m³.
Gutxieneko kuota finkoa eta kontagailuaren alokairua aldatzen dira haren neurrien arabera.
- 13/15 mm-ko kontagailua.
- Gutxieneko kuota finkoa: 11 euro hiruhilekoan.
- Kontagailuaren alokairua: 0,8 euro hiruhilekoan.
- 25 mm-ko kontagailua.
- Gutxieneko kuota finkoa: 17 euro hiruhilekoan.
- Kontagailuaren alokairua: 4 euro hiruhilekoan.
- 40 mm-ko kontagailua.
- Gutxieneko kuota finkoa: 26 euro hiruhilekoan.
- Kontagailuaren alokairua: 6 euro hiruhilekoan.
- 50 mm-ko kontagailua.
- Gutxieneko kuota finkoa: 56 euro hiruhilekoan.
- Kontagailuaren alokairua: 13 euro hiruhilekoan.
- Horniduraren hargunea paratzea: 146 euro.
ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN UREN ARAZKETAREN TASA
7. artikulua. 2025eko tasak.
Estolderia eta arazketa: 27 euro/urtea (6,75 euro/hiruhilekoa).
ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA XABIERKO UDALAREN KIROL-INSTALAZIOAK (UDAL IGERILEKUAK) ERABILTZEKO
TARIFEN ERANSKINA
Xabierko udal igerilekuetako kirol-instalazioak
DENBORALDIKO ABONUA (ekaina-iraila) | TARIFA OROKORRA | FAMILIA UGARIENDAKO TARIFA / 65 URTETIK GORAKOAK |
ERROLDATUAK: |
Helduak | 60 euro | 51 euro |
7 urtetik 17 urtera bitarteko haurrak | 35 euro | 30 euro |
6 urtera bitarte | Doan | Doan |
ERROLDATU GABEAK: |
Helduak | 75 euro | 64 euro |
7 urtetik 17 urtera bitarteko haurrak | 40 euro | 34 euro |
6 urtera bitarte | Doan | Doan |
ASTEKO SARRERA | TARIFA OROKORRA | FAMILIA UGARIENDAKO TARIFA / 65 URTETIK GORAKOAK |
ERROLDATUAK: |
Helduak | 25 euro | 21 euro |
7 urtetik 17 urtera bitarteko haurrak | 15 euro | 13 euro |
6 urtera bitarte | Doan | Doan |
ERROLDATU GABEAK: |
Helduak | 30 euro | 26 euro |
7 urtetik 17 urtera bitarteko haurrak | 16 euro | 14 euro |
6 urtera bitarte | Doan | Doan |
EGUN OSOKO SARRERA | TARIFA OROKORRA | FAMILIA UGARIENDAKO TARIFA / 65 URTETIK GORAKOAK |
Helduak | 10 euro | 9 euro |
7 urtetik 17 urtera bitarteko haurrak | 5 euro | 4 euro |
6 urtera bitarte | Doan | Doan |
GOIZEKO EDO ARRATSALDEKO SARRERA | TARIFA OROKORRA | FAMILIA UGARIENDAKO TARIFA / 65 URTETIK GORAKOAK |
Helduak | 5 euro | 4 euro |
7 urtetik 17 urtera bitarteko haurrak | 3 euro | 3 euro |
6 urtera bitarte | Doan | Doan |
–Talde antolatuak:
- Egun osoko sarrera; helduek eta haurrek osatutako taldeak, 15 pertsonatik gorakoak: 4 euro lagun bakoitzeko.
- 6 urte bitarte: doan.
–Xabierko turismo-ostatuetan ostatu hartutakoen paseak:
- Egun osoko sarrera, helduak: 4 euro.
- Egun osoko sarrera, 7 urtetik 17 urtera bitarteko haurrak: 2 euro.
- 6 urte bitarte: doan.
ORDENANTZA, XABIERKO OINEZKOEN GUNEETARA (XABIERKO ABADIA PASEALEKUA) IBILGAILUAK SARTZEKO ETA HORIETAN APARKATZEKO MUGAK EZARTZEN DITUENA
20. artikulua. Tasak.
1. Txartelak emateari honako tasa hauek aplikatuko zaizkio:
–Sartzeko eta aparkatzeko txartela 8.1.a) eta 8.1.c) artikuluko ibilgailuetarako, banakako matrikularen identifikaziorik gabe: 20 euro urtean.
–Sartzeko eta aparkatzeko txartela 8.1.a) eta 8.1.c) artikuluetako ibilgailuetarako, banakako matrikularen identifikazioarekin: 5 euro urtean.
–Sartzeko eta aparkatzeko txartela 8.1.g) artikulurako: 5 euro urtean.
2. Tasa hauek aplikatuko dira kopiak egiten direnean ere.
ORDENANTZA, XABIERKO UDAL HILERRIAREN ERABILERA ARAUTZEN DUENA
TASEN ERANSKINA
1. epigrafea.–Kontzesioak eta luzapenak (lurrean eta nitxoan).
| XABIERREN ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
Kontzesioa | 300 euro | 400 euro |
Luzapena | 200 euro | 300 euro |
2. epigrafea.–Ehorzketak eta berrehorzketak.
Lurrean | 100 euro |
Nitxoa | 100 euro |
3. epigrafea.–Hobitik ateratzeak.
Lurrean | 100 euro |
Nitxoa | 100 euro |
4. epigrafea.–Beste zerbitzu batzuk.
Ordenantza honetan zehaztuta ez dauden zerbitzuak eta arau orokorretik kanpo egin nahi diren eta Udalak baimendu beharrekoak diren ehorzketak egiten ahalko dituzte eskatzaileak bere kontura kontrataturiko pertsonek.
Aipatu tasak urtero eguneratuko dira, aurreko urteko KPIaren arabera.
Lehenengoa.–Zehaztutako artikuluek eta tarifen eranskinek ordeztuko dituzte ordenantzetan agertzen zirenak, eta indarrik gabe geldituko dira lehenagoko horiek, hemen azaldutakoei kontra egiten dieten guztian.
Bigarrena.–Erabaki hau indarrean jarriko da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2025eko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.
Iragarkiaren kodea: L2504831