70. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2025erako

Ezporogiko Udalak, 2025eko urtarrilaren 22an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2025erako zerga-tasetan, tasetan eta prezio publikoetan. Iragarkia argitaratu zen 2024ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 11n.

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, xedapen orokor hori behin betiko onetsi, eta osorik argitara dadila agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

ZERGA-TASAK

–Lurraren kontribuzioa: %0,22.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera:

  • %3 < 250.000 euro.
  • %5 ≥ 250.000 euro.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren arabera (2016ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 22koa):

  • Sortzealdia, koefizienteak:
    • 1etik 5 urte bitarte: %2,2.
    • 10 urtera bitarte: %2,1.
    • 15 urtera bitarte: %2.
    • 20 urtera bitarte: %2.

–Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8koa, alegia.

TASAK

UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

5. artikulua.Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik kobratuko dira:

2025eko tasak.

–Hornidura:

  • Kuota finkoa: 40 euro/hiruhilekoa.
  • Kontsumoagatik:
    • Etxean erabiltzeko: 0,76 euro/m³.
    • Industrian eta abeltzaintzan erabiltzeko: 1,27 euro/m³.
  • Hornidurako hargune berri bakoitzeko: 300,00 euro.

–Saneamendua:

  • Saneamendurako hargune berri bakoitzeko: 300,00 euro.

Lehena.–Zehaztutako artikuluek eta tarifen eranskinek ordeztuko dituzte ordenantzetan agertzen zirenak, eta indarrik gabe geldituko dira lehenagoko horiek, hemen azaldutakoei kontra egiten dieten guztian.

Bigarrena.–Erabaki hau indarrean jarriko da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2025eko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.

Ezporogin, 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, Miriam Galar Apesteguia.

Iragarkiaren kodea: L2504581