2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
2025eko 1., 2. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Esteribarko Udalak, 2025eko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1., 2. eta 5. aldaketak 2025eko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori dena, jarraikiz xedatua dagoenari martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluan, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira aurrekontuko aldaketa horiek, aipatutako jendaurreko epea amaitutakoan.
Esteribarren, 2025eko martxoaren 24an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2504609