70. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Zizur Txikiko katastroko 1. poligonoko 72. lurzatian. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2025eko martxoaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Zizur Txikiko katastroko 1. poligonoko 72. lurzatirako, M.ª Presentación Zabalza Anduezak sustatua.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, jarraikiz ezarritakoari uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2025eko martxoaren 27an.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

Hiri-jarduerako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2504805