2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Caparrosoko Udalak, 2025eko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzea, prezioen zenbatekoari dagokionez. Prezio berriak 2025eko urtarrilaren 1etik aitzina egonen dira indarrean.
Erabaki hori 2025eko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 11n, eta hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta ordenantzan eginiko aldaketaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Zenbatekoak eta ordenantzaren aldaketa indarrean egonen dira 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.
Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hots, Udaleko Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Caparroson, 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.
ALDAKETA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALEAN
5. artikulua. Honako hauek dira instalazioen erabiltzaileek ordaindu beharreko prezioen zenbatekoak eta kontzeptuak:
KONTZEPTUA | KUOTA |
UDAKO ASTEBURUKO BONUAK |
Helduak (> 16 urte) | 19,97 euro |
Haurrak (4-15 urte) | 13,32 euro |
65 urtetik gorakoak edo %33tik gorako desgaitasuna dutenak | 13,32 euro |
SARRERAK |
Helduak (> 16 urte) | 9,30 euro |
Haurrak (4-15 urte) | 5,71 euro |
65 urtetik gorakoak edo %33tik gorako desgaitasuna dutenak | 5,71 euro |
ABONATUEN KUOTAK |
Familiakoa (bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin) | 55,16 euro |
Helduak (> 16 urte) | 33,18 euro |
65 urtetik gorakoak edo %33tik gorako desgaitasuna dutenak | 16,59 euro |
MATRIKULA |
Familiakoa (bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin) | 33,13 euro |
Helduak | 33,13 euro |
65 urtetik gorakoak edo %33tik gorako desgaitasuna dutenak | 27,63 euro |
UDAKO BONUAK |
Haurrak (4-15 urte) | 44,17 euro |
Helduak (> 16 urte) | 110,43 euro |
65 urtetik gorakoak edo %33tik gorako desgaitasuna dutenak | 75,14 euro |
JARDUERAK |
Haurrendako igeriketa (abonatuaren familiakoa, < 16 urte) (2 egun astean) | 22,14 euro |
Haurrendako igeriketa (abonatu gabea, < 16 urte) (2 egun/astea) | 33,13 euro |
Haurrendako padel ikastaroa (abonatuaren familiakoa < 16 urte) (2 egun astean) | 21,14 euro |
Haurrendako padel ikastaroa (abonatu gabea < 16 urte) (2 egun astean) | 31,70 euro |
Helduendako padel ikastaroa (abonatua) | 31,70 euro |
Helduendako padel ikastaroa (abonatu gabea) | 36,99 euro |
PADEL PISTEN ERABILERA |
Pista ordubetez erabiltzeko prezioa | 5,28 euro |
Pista ordubetez erabiltzeko prezioa, baldin argiztapen elektrikoa erabiltzen bada | 5,81 euro |
Iragarkiaren kodea: L2504573