70. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, José Ramón Zalduendo Zahar Etxearen zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2025eko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza honetan: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena José Ramón Zalduendo Zahar Etxearen zerbitzua emateko. Prezioen zenbatekoaren inguruko aldaketa da, eta prezio berriak indarrean egonen dira 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Erabaki hori 2025eko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 11n, eta hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta ordenantzan eginiko aldaketaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zenbatekoak eta ordenantzaren aldaketa indarrean egonen dira 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hots, Udaleko Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

ALDAKETA, JOSÉ RAMÓN ZALDUENDO ZAHAR ETXEAREN ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEAN

EGOITZA TASAK 2025ERAKO

BEZik gabe

BEZa

BEZa

%10

%4

Mendekotasunik ez dutenak

1.567,70 euro

1.724,47 euro

I. maila

2.046,65 euro

2.251,32 euro

II. maila

2.586,52 euro

2.689,98 euro

III. maila

2.586,52 euro

2.689,98 euro

Zailtasuna

Itunduak

2.586,52 euro

2.689,98 euro

Egun. Egon. Pribatua

878,34 euro

913,47 euro

Egun. Egon. Itundua

878,34 euro

913,47 euro

Baliokidetasunak:

II. maila = Larria.

III. gradua = Mendekotasun handia.

Iragarkiaren kodea: L2504572