2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Ezkontza zibilak egiteko eskumena eskuordetzea
2025eko martxoaren 27an, honako ebazpen hau eman zuen Azagrako alkateak:
Kontuan harturik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibidea, alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa.
Aintzat harturik ezarrita dagoena Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan.
EBAZTEN DUT:
1.–Udal honetako zinegotzi Sergio Murugarren Salvadorren esku uztea 20250306/26900 zenbakidun ezkontza zibila egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatuta. Ezkontza zibil hori izapidetu da Azagrako Bake Epaitegiko bulego laguntzailean.
2.–Horren berri ematea Osoko Bilkurari hurrengo bileran.
Azagran, 2025eko martxoaren 27an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Iragarkiaren kodea: L2504603