70. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 31. lurzatian. Behin betiko onespena

Antzingo Udalak, 2025eko martxoaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 31. lurzatian, Carlos Dallo Díaz de Ceriok sustatua eta Enrique Aranzubia Álvarez arkitektoak izenpetua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Antzinen, 2025eko martxoaren 24an.–Alkatea, María Lourdes Ibáñez Sanz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2504414