2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 810. lurzatian. Behin betiko onespena
Antzingo Udalak, 2025eko martxoaren 19an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 1. poligonoko 810. lurzatiaren xehetasun-azterketa, sustatu dutena M.ª Elena Adell San Pedrok eta Jesús Ángel Fernández Mauleónek, eta izenpetu duena Juan Carlos Merino Álvarez arkitektoak.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Antzinen, 2025eko martxoaren 24an.–Alkatea, María Lourdes Ibáñez Sanz.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2504411