1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
7E/2025 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak eskuordetuta, zeinaren bidez zuzentzen baita Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 3ko 4E/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa.
Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak eskuordetuta, martxoaren 3ko 4E/2025 Ebazpena eman zuen. Haren bidez, Ana Isabel García Alzaga andrea prestakuntza-erakunde izendatu zen, produktu fitosanitarioak manipulatzeko berritze-ikastaroak (oinarrizko maila eta maila kualifikatua) emateko.
Ebazpen horren 1. apartatuan akats dagoela ikusi da, eta, hortaz, zuzendu egin behar da.
Honela dioen tokian:
"Ana Isabel García Alzaga andrea (IFZa: ***2582**) prestakuntza-erakunde baimendu izendatzea, produktu fitosanitarioak manipulatzeko berritze-ikastaroak (oinarrizko maila eta maila kualifikatua) emateko, Internet bidezko prestakuntza-sistema ez-presentzialaren bidez. Honako baldintza hauek bete beharko ditu:"
Honela behar du:
"Ana Isabel García Alzaga andrea (IFZa: ***2582**) prestakuntza-erakunde baimendu izendatzea, produktu fitosanitarioak manipulatzeko berritze-ikastaroak (oinarrizko maila eta maila kualifikatua) emateko, sistema presentzialaren bidez. Honako baldintza hauek bete beharko ditu:"
Azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru-dekretu horretan ezartzen dira nekazaritzako ekoizpen-bideak kontrolatzeko eskudantziak elikagaien segurtasunaren eta landareen osasuna kontrolatzearen esparruan, eta, Nekazaritza Zerbitzuan, Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalak ditu eskudantzia horiek, eta indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, baita atal horri bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.
Ikusirik Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalak emandako txostena, eta honako hauek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa (32. artikulua), 225/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duena, eta 247E/2023 Ebazpena, abenduaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita zenbait eskumen administratibo eskuordetzan ematea Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariari eta Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendariari.
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea ebazpen honen 1. atala: 4E/2025 Ebazpena, martxoaren 3koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak eskuordetuta, zeinaren bidez Ana Isabel García Alzaga andrea prestakuntza-erakunde izendatzen baita, produktu fitosanitarioak manipulatzeko berritze-ikastaroak (oinarrizko maila eta maila kualifikatua) emateko. Hortaz, honela geratzen da idatzita:
Ana Isabel García Alzaga andrea (IFZa: ***2582**) prestakuntza-erakunde baimendu izendatzea, produktu fitosanitarioak manipulatzeko berritze-ikastaroak (oinarrizko maila eta maila kualifikatua) emateko, sistema presentzialaren bidez. Honako baldintza hauek bete beharko ditu:
–Ikastaroaren edizio guztietan, errespetatu eginen dira aurkezturiko agirietan jasotako programa, eskola-orduak, irakasleak, edukia eta kontrolak.
–Gutxienez ere, hamabost egun lehenago eman beharko zaio ikastaroaren edizio bakoitzaren berri Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, eta zer irakaslek diharduten adierazi, baita landa-praktikak non, zer egun eta ordutan eta zer baliabiderekin eginen diren eta azken azterketa non, noiz eta zein ordutan eginen den ere.
–Ikastaroa amaitu eta hilabeteko epean, beranduenez, departamentu honi txosten bat aurkeztu beharko zaio emandako ikastaroaren emaitzak jakinarazteko.
–Ikastaroa behar den aprobetxamenduz bukatzen duen ikasle bakoitzari egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiria eman beharko zaio.
–Ikasleen jarduerari jarraipena egiten dion erregistro informatikoa, ebaluatzeko baliatzen diren ariketen gaineko dokumentazioa eta ikastaroan sortzen den beste edozein dokumentazio gorde egin beharko dira, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskura egonen dira, ikastaroa egin eta urtebetez, gutxienez ere.
–Dokumentazioa eta ikastaroan erabiltzen den gainerako material lagungarria, baita prestakuntza bera ere, eguneratuta eduki beharko dira edizio bakoitzean, eta, behar izanez gero, zuzendu, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ematen dituen jarraibideen arabera.
–Eskaeran aurkeztutako informazioan edozein aldaketa eginez gero, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari jakinarazi beharko zaio, ikastaroaren hurrengo edizioa egin baino hamabost egun lehenago, beranduenez.
2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko martxoaren 11n.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.
Iragarkiaren kodea: F2504218