2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketak, ordainarazpenen ordenantzetan. Behin betiko onespena
Udalbatzak, 2024ko irailaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan, indarra har dezaten 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.
Espedientea jendaurrean egon da 30 egunean, erabakia 2024ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, urriaren 15ean, bai eta udal honen iragarki-taulan ere, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork aurkeztu gabe inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik, eta bete beharrez aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluko aginduak, ondotik argitaratzen dira behin betiko onetsitako aldaketak.
Tuteran, 2024ko azaroaren 28an.–Ogasuneko zinegotzia, Reyes Carmona Blasco.
ORDENANTZA, TUDELA-CULTURA ENPRESA-ERAKUNDE PUBLIKOAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
16. artikuluan "Tasa ordaintzera beharturik daudenak" deritzon atalean, "%33ko edo hortik gorako dibertsitate funtzional fisiko edo psikikoa dutenei" puntua aldatzen da, horren ordez "%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenei" jarriz, termino hori baitago finkatua azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 4.1 artikuluan. (errege dekretu horrek Ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten du).
19. artikuluan "Xedea" atalean, b) atalean "eta itzultzeko" gehitu da; hona hemen proposaturiko idazketa: "Erakusketa aretoak, gelak eta EEParenak diren bertze leku batzuk erabiltzea (langileen eta garbiketaren gastuak eskatzaileen kontura izanen dira), baita kasu horietarako sarrera salmentako eta itzultzeko zerbitzuak ere."
II. eranskinean ("Zerbitzuengatiko prezio publikoak"), honako hau aldatzen da:
"Moncayo zinema erabiltzea" atalean, 1. puntuan, "Aurrez aurre (HAZ)" beharrean "Leihatila" jartzen da; puntua honelaxe geldituko da:
1.–"Leihatila eta/edo Internetez, Tudela-Culturaren sistemaren bidez: (...)"
Bertze atal bat gehitzen da:
Sarrerak itzultzeko zerbitzua | 0,38 euro itzultzen den sarrera bakoitzeko (gehi bidezkoa den BEZa) |
TASAK ARAUTZEKO ORDENANTZAK
5. ORDENANTZA.–EREMU PUBLIKOA ETA HERRI-LURRAK OKUPATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
2.b) artikuluan:
Honela dioen tokian:
"Bide publikoan eta hornigailuetan kokatutako errailak, zutoinak, farolak, horma-besoak, zutabeak, lotura, banaketa edo konexio kaxak, baskulak, salmenta automatikorako aparatuak eta antzekoak".
Honela esan behar du:
"Bide publikoan eta hornigailuetan kokatutako errailak, zutoinak, piboteak, farolak, horma-besoak, zutabeak, lotura, banaketa edo konexio kaxak, ispiluak, baskulak, salmenta automatikorako aparatuak eta antzekoak".
13. artikuluan, 4. araua gehitzen da; hona hemen:
"4. Piboteei dagozkien adierazpenak, Udalak bertzerik ez badio, Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 19. artikuluan zehaztutako ezaugarriekin bat egindakoak behar dute izan."
Arau-hauste eta zehapenetan, 19.1.c) artikuluan:
Honela dioen tokian:
"Udaltzaingoak honako alderdi hauei buruz emandako jarraibideak ez betetzea: argiztapena, seinaleztapena, aprobetxamenduaren kokalekua eta abar."
Honela behar du:
"Udaltzaingoak honako alderdi hauei buruz emandako jarraibideak ez betetzea: argiztapena, seinaleztapena, aprobetxamenduaren kokalekua, piboteen eta ispiluen kokatze ezaugarri eta arauak eta abar."
Honako xedapen iragankor hau gehitzen da, azken artikuluarean ondoren eta xedapen indargabetzailea baino lehen:
"Eremu publikoan piboteak edo ispiluak jarrita dituzten pertsona fisiko edo juridikoek aurkeztu beharko dute erantzukizunpeko adierazpen bat 2025eko abenduaren 31 baino lehen. Adierazpen hori da Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorraren 37. artikuluan eta hurrengoetan eskatzen dena.
Adierazpen honetan eta piboteei dagokionean, ezaugarriak eta lurzorura ainguratzeko moduak bilduko dira. Bat ez badatoz Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 19. artikuluan zehaztutako ezaugarriekin, Udaltzaingoak eskatzen ahalko du arauari egokitzea edo kentzea, 15 egun balioduneko epean.
Aipatu erantzukizunpeko adierazpenetatik eratorritako informazioarekin dagokion errolda osatuko da, ordenantza orokor honen 44. eta 45. artikuluei jarraikiz. Behin errolda osaturik, urteko kuota eta tasaren sortzapena ezarriko da ordenantza fiskal honen 8. artikuluari eta hurrengoei jarraikiz."
15. ORDENANTZA.–UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
2. artikuluan. Zerga-egitatea, 1 puntua:
a) atalean, honako kirol eremu hauek ezabatzen dira, gaur egun ez baitira erabilgarriak:
–Palastako igerilekua.
–Jolasteko igerilekua.
–Irakasteko igerilekua.
e) atalean, "aire zabaleko pilotalekua eta aire zabaleko kirol pista" deritzon azken kirol eremua ezabatzen da eta kirol eremu berri bat gehitu: "aire zabaleko kirol anitzeko pista hesitua (futbola/saskibaloia/hockeya/pickleball-a)".
f) atalean, "gimnasioa" deritzon kirol eremua ezabatzen da.
4. puntuaren testua aldatzen da, eta honela idatzirik utzi: "Ordenantza honek ez die eragiten Clara Campoamor Udalaren Kirol Zentroko (igerileku estaliak) kideei, Ribotas udal kiroldegietako udako igerilekuak erabiltzen dituztenean igerileku horiek irekita dauden garaian, betiere gutxienez urtebeteko antzinatasuna badute eta azken 12 hilabeteetan mantentze-kuotarik izapidetu ez badute".
10.1 artikuluan bertze idazketa bat ematen zaie a) eta e) atalei:
"a) Edozein kirol ekintza puntual edo salbuespenezkoa, Udalak antolatu ez arren honek lagundu nahi badu kirol instalazioen erabilera lagatuz, antolatzaileak jarduera garatzeko laguntzarik edo dirulaguntzarik eskatu izan gabe.
e) Irabazi-asmorik gabeko gizarte elkarte eta erakunde kalifikazioa duten elkarte eta erakundeak".
Kendu egin da xedapen indargabetzailea.
"Tarifak" taulan:
1. tarifan, Igerileku denboraldiko sarrera (txandakako sarrerak), lerro hori eta hurrengo 8ak ezabatzen dira taulatik, txandak covid pandemiagatik ezarri baitziren.
5. tarifan, "Kirol jarduerak" atalean, "Kirol eremu baten erabilera, ordu bakoitzeko 6,05 euro" lerroa ezabatzen da eta bi lerro hauek gehitu:
"6 kirolarik baino gehiagok kirol eremu bat erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko 6,05 euro.
6 kirolarik edo gutxiagok kirol eremu bat erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko 3,65 euro."
"Kirol lehiaketak egiten direnean, lehiaketa bakoitzeko 7,25 euro" lerroa ezabatzen da baita ere, eta horrela idatziriko bi lerro hauek gehitu:
"Kirol norgehiagokak egiten dituztenean, 6 kirolari baino gehiagorekin, lehiaketa bakoitzeko 7,25 euro.
Kirol norgehiagokak egiten dituztenean, 6 kirolari edo gutxiagorekin, lehiaketa bakoitzeko 4,35 euro."
Pertsona fisiko edo bertzelako entitate/talde/enpresa/ Argi ordu bakoitzeko atalean, 3. lerroan, eta Kirol kluba, kirol sozietate anonimoa edo kirol entitate/enpresa/ Argi ordu bakoitzeko, 5. lerroan, "Pilotalekua" hitza kendu eta horrela idatzita utzi: "Ribotasko tenis pistak eta aire zabaleko kirol anitzeko pista hesitua (futbola/saskibaloia/hockeya/pickleball-a)".
"Ribotasko igerilekuetarako abonua" azken taulan, aipatu izenburua kendu eta horrela izendatzen da: "Udalko abonamendua soilik Ribotasko igerilekuetarako (gimnasioa ez dago sartua)".
Taula horretan "Udako abonua 2024" deritzon zutabea "Udako abonua 2025" izanen da eta mantentzen dira zerga-tasa eta tasa berberak.
Tarifen laukia honela geldituko da:
1. EGUNEKO SARRERA |
5etik 13 urtera bitarte | 3,90 euro |
14tik eta 64 urtera bitarte | 6,70 euro |
65 urtetik gora | 3,90 euro |
Dutxa zerbitzuagatik, pertsona bakoitzeko | 1,50 euro |
2. URTEKO ABONUAK, INSTALAZIO GUZTIETARAKO |
Banakakoa, 5 urtetik 13ra bitarte | 42,10 euro |
Banakakoa, 14 urtetik gora | 72,00 euro |
Familiako abonua, titularrarena | 129,60 euro |
Familiako abonua, ezkontidearena | 0,00 euro |
Familiako abonua (14 urtetik beheitiko semea/alaba) | 0,00 euro |
Familiako abonua (plusa, 14 urtetik gorako 1. semea/alaba) | 30,35 euro |
Familiako abonua (plusa, 2. semeagatik edo alabagatik) | 30,35 euro |
Heldu baten eta semearen/alabaren abonua (14 urte baino gutxiago) | 79,90 euro |
Heldu baten eta semearen/alabaren abonua (14 urte edo gehiago) | 100,80 euro |
Heldu baten eta semearen/alabaren abonua (plusa, 2. semea/alaba eta hurrengoak) | 27,35 euro |
3. 10 ALDIZ SARTZEKO TXARTELA |
5etik 13 urtera bitarte | 18,55 euro |
14 urtetik gora | 31,70 euro |
4. 20 ALDIZ SARTZEKO TXARTELA |
5etik 13 urtera bitarte | 33,70 euro |
14 urtetik gora | 57,60 euro |
5. KIROL JARDUERENGATIK |
Kirol kluba, kirol sozietate anonimoa edo kirol entitate/enpresagatik |
6 kirolarik baino gehiagok kirol eremu bat erabiltzeagatik | 6,05 euro |
6 kirolarik edo gutxiagok kirol eremu bat erabiltzeagatik | 3,65 euro |
Hainbat klubek kirol eremua aldi berean erabiltzen dutenean, ordu bakoitzeko | 4,60 euro |
Kirol norgehiagokak egiten direnean, 6 kirolari baino gehiagorekin, lehiaketa bakoitzeko | 7,25 euro |
Kirol norgehiagokak egiten direnean, 6 kirolari edo gutxiagorekin, lehiaketa bakoitzeko | 4,35 euro |
Aldagelak eta dutxak beraientzat bakarrik hartzen dituztenean, eguneko | 3,70 euro |
Pertsona fisiko edo bertzelako entitate/talde/enpresa bakoitzeko |
Kirol eremu bat erabiltzen duten ordu bakoitzeko | 15,00 euro |
Soilik aldagelak eta dutxak erabiltzeagatik, eguneko | 9,25 euro |
Kirol eremu bat irabazi asmoz erabiltzea, ordu bakoitzeko | 27,00 euro |
Pertsona fisiko edo bertzelako entitate/talde/enpresa/ Argi ordu bakoitzeko |
Atletismoko pistak, futbol zelaiak | 20,00 euro |
Erabilera anitzeko pista estaliak, Ciudad de Tudela pilotalekua | 6,90 euro |
Ribotasko tenis pistak eta aire zabaleko kirol anitzeko pista hesitua (futbola/saskibaloia/hockeya/pickleball-a)" | 3,60 euro |
Gimnasioa, aretoak, squash pistak | 1,70 euro |
Kirol kluba, kirol sozietate anonimoa edo kirol entitate/enpresa/ Argi ordu bakoitzeko |
Atletismoko pistak, futbol zelaiak (entrenamendu fasea) | 12,50 euro |
Atletismoko pistak, futbol zelaiak (lehiaketa fasea) | 18,00 euro |
Erabilera anitzeko pista estaliak, Ciudad de Tudela pilotalekua (entrenamendu fasea) | 4,30 euro |
Erabilera anitzeko pista estaliak, Ciudad de Tudela pilotalekua (lehiaketa fasea) | 6,10 euro |
Ribotasko tenis pistak eta aire zabaleko kirol anitzeko pista hesitua (futbola/saskibaloia/hockeya/pickleball-a)" | 2,60 euro |
Gimnasioa, aretoak, squash pistak | 1,30 euro |
6. KIROLA EZ BERTZE JARDUERAK ETA IKUSKIZUNAK |
Jarduera/ikuskizun egun bakoitzeko Muntatzeko eta desmuntatzeko egun bakoitzeko | 334,00 euro 133,60 euro |
7. BAINURAKO TXANOEN SALMENTA | 3,35 euro |
UDAKO ABONUA SOILIK RIBOTASKO IGERILEKUETARAKO (gimnasioa ez dago sartua) |
KONTZEPTUA | UDAKO ABONUA 2025 |
BANAKAKOA, 5 URTETIK 13RA BITARTE | 23,16 euro |
BANAKAKOA, 14 URTETIK GORA | 39,60 euro |
FAMILIAKO ABONUA (TITULARRA) | 71,28 euro |
FAMILIAKO ABONUA (EZKONTIDEA) | 0,00 euro |
FAMILIAKO ABONUA (14 urtetik beherako semea/alaba) | 0,00 euro |
FAMILIAKO ABONUA (plusa, 14 urtetik gorako 1. semea/alaba) | 16,69 euro |
FAMILIAKO ABONUA (plusa, 2. semea/alaba eta hurrengoak) | 16,69 euro |
HELDU BATEN ETA SEMEAREN/ALABAREN ABONUA (14 BAINO GUTXIAGO) | 43,95 euro |
HELDU BATEN ETA SEMEAREN/ALABAREN ABONUA (14 URTE EDO GEHIAGO) | 55,44 euro |
HELDU BATEN ETA SEMEAREN/ALABAREN ABONUA (plusa, 2. semea/alaba eta hurrengoak) | 15,04 euro |
16. ORDENANTZA.–UDALAREN KIROL MEDIKUNTZAKO ZERBITZUA ERABILTZEKO TASAK
16. ordenantza indargabetzea, zerbitzua emateari utzi baitzaio.
Iragarkiaren kodea: L2417549