7. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Kontzejukideen Batzarrak, 2024ko urriaren 2an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea 2024ko ekitaldiko plantilla organikoan, eta 2024rako honako lan publikoaren eskaintza onestea:

Lanpostua: zerbitzu anitzetakoa. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12, lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Lanaldia: osoa.

Horren iragarkia argitaratu zen 2024ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 21ean, eta Kontzejuaren iragarki-taulan, jakinaraziz hamabortz egun balioduneko jendaurreko epearen irekieraz; epe horretan inork ez du alegaziorik, oharrik edo kaxarik aurkeztu.

Horrenbertzez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak hara igortzen baitu, behin betiko onetsitzat jotzen da 2024ko plantilla organikoaren aldaketa, eta dagokion iragarkia argitaratzen da.

Tebasen, 2024ko abenduaren 23an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zamora Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2418745