2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
San Adriango Udalak, 2024ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko udal aurrekontu orokor eta bakarra.
Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
San Adrianen, 2024ko abenduaren 24an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2418790