2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PETILLA ARAGOI
2025eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Petilla Aragoiko Udalak, 2024ko abenduaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2025eko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta 2025erako plantilla organikoa.
Espedientea Udalaren bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta egoki irizten zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal izateko, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.
Petilla Aragoin, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.
Iragarkiaren kodea: L2419248