2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ELORTZIBAR
5., 19., 20., 32., 33. eta 45. ordenantza fiskalak aldatzea, eta 6. eta 28. ordenantzak indargabetzea. Hasierako onespena 3918/2024 espedientea
Noain Elortzibarko Udalak, 2024ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Hasiera batez onestea 5., 19., 20., 32., 33. eta 45. ordenantza fiskalen aldaketa.
2. Onestea 6. eta 28. ordenantza fiskalen indargabetzea.
3. Gainerako kasuetan, aurreko ekitaldiko kontsumo-prezioen indizearekiko tasen eta prezioen eguneratzeari eustea, bat etorriz ordenantza bakoitzean xedatutakoarekin.
Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, aurkez daitezen haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak.
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.
Noain Elortzibarren, 2024ko abenduaren 18an.–Alkatea, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2418490