7. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Hirugarren aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi da 2024ko plantilla organikoaren hirugarren aldaketa, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 4an.

Mendigorrian, 2024ko azaroaren 26an.–Alkatea, Ion Erro Arbizu.

ALDAKETA PLANTILLA ORGANIKOAN

"Administrari laguntzaileen eta zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuetan euskara jakitea merezimendu gisa balioesteko helburuarekin, plantilla organikoa aldatu eginen da eta euskara jakiteak %7ko balorazioa izanen du, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez".

Iragarkiaren kodea: L2418859