7. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Mendazako Udalak, 2024ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedaturikoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Mendazan, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L2418663