2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Luzaideko Udaleko alkateak, 2024ko abenduaren 23an, 122/2024 Ebazpena eman du:
"Udalerritik kanpo izanen naizenez, bidezko da nire eskudantziak eskuordetzea.
Abenduaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ebatzi dut:
1.–Alkate gisa ditudan eskudantzia guztiak Salvador Bidegain Ibarra alkateordeari eskuordetzea, 2024ko abenduaren 24tik 2025eko urtarrilaren 10era, biak barne.
2.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalaren Osoko Bilkurari haren berri ematea.
3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea".
Luzaiden, 2024ko abenduaren 23an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.
Iragarkiaren kodea: L2418741