2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Leozko Udalak, 2024ko abenduaren 27an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra, bai eta hura urte berean betearazteko oinarriak ere.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hasiera batez onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udaleko ediktuen taulan eta egoitza elektronikoan iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iratxetan (Leotz), 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2419166