1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
80E/2024 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak emana, abenduaren 4ko 99E/2024 Ebazpenean atzemandako akats bat zuzentzen duena.
20. osagaia: Lanbide Heziketa Bultzatzeko Plan Estrategikoa
C20 neurria. I01: Langileen reskilling-a eta upskilling-a, lanbide-kualifikazioei lotuta.
Ekimenaren kodea (CRU): C20.I01.P01. Lanbide-gaitasunen ebaluazioa eta egiaztapena.
Ikusita Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak aurkeztu duen txostena, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren abenduaren 4ko 99E/2024 Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez onetsi baitzen dirulaguntza honen deialdia: "Lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak gauzatzeko dirulaguntza, 2024".
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Abenduaren 4ko 99E/2024 Ebazpen hori aldatzea. Hartara, honela dioen tokian:
99E/2024 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza honen deialdia: "Lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak gauzatzeko dirulaguntza, 2024".
Honako hau behar du:
99E/2024 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza honen deialdia: "Lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak gauzatzeko dirulaguntza, 2024".
Gainera, sinaduraren oinean, honako hau dioen tokian:
"Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste"
Honako hau behar du:
"Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González"
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.
3. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalari, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Akreditazio Profesionalen Atalari.
Iruñean, 2024ko abenduaren 11n.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2418145