2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
2025eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Udalak, 2024ko abenduaren 19an egindako osoko bilkuran, onetsi zituen Udalaren 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, hura gauzatzeko oinarriak eta plantilla organikoa.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan paratu ondoan, herritar edo interesdunek espedienteak azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz honako hauetan xedatuarekin: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea eta 270/1998 Foru Dekretua. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.
Larragan, 2024ko abenduaren 23an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2418786