7. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

2025erako lurralde-kontribuzioaren gaineko zergaren karga-tasa

Lakuntzako Udalak, 2024ko azaroaren 20an egindako osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa garatzeko, erabaki hau hartu zuen:

1.–%0,205ekoa lurralde-kontribuzioaren gaineko zergaren karga-tasa onestea 2025. urterako.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web orrian (http://www.lakuntza.eus) argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.

3.–Alkatetzari ahalmena ematea akordio hau aplikatzeko eta garatzeko sinatu beharreko agiri guztiak sinatzeko.

Jende guztiak jakin dezan argitaratzen da.

Lakuntzan, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L2418668